107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

RIBAFORADA

Hautetsien ordainsariak

Ribaforadako Udalak, 2007ko uztailaren 19an egin osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Dedikazio esklusiboa eta/edo partziala izanen duten Udaleko kideen zerrenda hau onestea:

_Alkatetza: erabateko dedikazioa. Nafarroako administrazioko A mailako funtzionarioendako ezarritako hasierako soldataren %65en pareko urteko ordainsari gordinak.

_Alkateordea: dedikazio partziala. Nafarroako administrazioko A mailako funtzionarioendako ezarritako hasierako soldataren %38ren pareko urteko ordainsari gordinak.

_Hirigintza Alorreko Zinegotzigo Eskuordea: dedikazio partziala. Nafarroako administrazioko A mailako funtzionarioendako ezarritako hasierako soldataren %19ren pareko urteko ordainsari gordinak.

_Kultura eta Besten Alorretako Zinegotzigo Eskuordea: dedikazio partziala. Nafarroako administrazioko A mailako funtzionarioendako ezarritako hasierako soldataren %15en pareko urteko ordainsari gordinak.

_Gainerako zinegotzigo eskuordeak: dedikazio partziala. Nafarroako administrazioko A mailako funtzionarioendako ezarritako hasierako soldataren %13ren pareko urteko ordainsari gordinak.

2. Erabateko dedikaziorik edo dedikazio partzialik ez duten zinegotziek zenbateko hauek eskuratuko dituzte:

_Osoko bilkuretara egiazki joateagatik: 50 euro. Bateraezina da erabateko dedikazioa edo dedikazio partziala duten zinegotzien ordainsariekin.

_Informazio batzordeetara egiazki joateagatik: 25 euro. Bateraezina da erabateko dedikazioa edo dedikazio partziala duten zinegotzien ordainsariekin.

3. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea erabateko dedikazioa edo dedikazio partziala duten zinegotziak Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko eta/edo inskribatzeko, 2007ko abuztuaren 1etik aitzina.

4. Udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileeendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratuko da.

Ribaforadan, 2007ko uztailaren 30ean._Alkate udalburua, Edurne Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L0712534