107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

OLAZTI

Alkatetzaren eskuordetzea

Urteko oporrak direla bide udalerrik kanpo ibiliko naizenez 2007ko abuztuaren 13tik 2007ko irailaren 9a arte, biak barne.

Kontuan harturik esleiturik ditudan eskumenak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21.1.3) artikuluaren bidez eskumenen gaineko eskuordetzeei buruzko abenduaren 16ko 57/2005 Legeak emandako idazketan.

Kontuan harturik bidezko dela Udaleko lehen alkateordea eskuordetzea legez dagozkidan eskurantza eta eskumenetarako, hori guztia Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoaren Erregelamenduaren 44 eta 47. artikuluetan xedatuari jarraikiz.

Ebatzi dut:

Udaleko lehen alkateorde Epifanio Marín Amiama eskuordetzea, alkate naizen aldetik legez dagozkidan eskurantza eta eskumenetarako, ingurumenaren babesarekin ikusteko duten gaietan izan ezik, 2007ko abuztuaren 13tik 2007ko irailaren 9a arte, biak barne.

Egintza edo erabaki honen kontra, errekurtso hauek para daitezke:

a) Aukeran, hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita, berraztertzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, erabakia hartu zuen organoari berari zuzenzua; edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, egintza hau jakinarazi edo argitaratu ondoko hilabetean.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, egintza hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusten diren kasuetan izan ezik, halakoetan Administrazioarekiko Auzien Salan aurkeztuko baitira.

Olaztin, 2007ko abuztuaren 6an._Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0712536