107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

LEITZA

Zerbitzu anitzetako langile bat aukeratzeko oposizio-leihaketa. Izendapena

2007ko apirilaren 6ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, Leitzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu euskalduna izateko lanpostu bat, oposizio lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Epaimahaiak, egindako probetan eta lehiaketa fasean lortutako puntuak ikusirik, hurrengo izendapen proposamena luzatu zuen: Lázaro Zabala Cestau.

Izendapen proposamena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, izendatuak aurkeztu ditu deialdiaren 9. artikuluan eskatutako agiriak, beraz hau guztia ikusirik, erabaki dut:

1._Lázaro Zabala Cestau, Leitzako Udalaren zerbitzu anitzetako enplegatu izendatzea.

2._Ebazpen hau jakinaraztea izendatuari eta adieraztea, hilabeteko epea izanen duela lanpostuaren jabetza hartzeko, izendapena jakinarazten denetik hasita.

3._Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Leitzan, 2007ko abuztuaren 6an._Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0712648