II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ITURMENDI
Alkatetzaren eskuordetzea
Udalerritik kanpo izanen naizenez hil honen 9tik 19ra bitartean, oporrak direla-eta.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean _kanpoan izateagatik, adibidez_ alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunak egitea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek beraganatu, baldin eta alkateak ez badu horietarako espresuki eskuordetu dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du eskuordetzea zer gaitarako den, eta abuztuaren 16tik aurrera izanen du eragina eskuordetzeak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu behar bada ere.
Ebatzi dut:
María Victoria Aseguinolaza Aramendia alkateordea eskuordetzea alkatearen eginkizunetarako; hark 2007ko abuztuaren 9tik 19ra arte beteko ditu.
Iturmendin, 2007ko abuztuaren 9an._Alkatea, Nicolás Arbizu Gabirondo.
Iragarkiaren kodea: L0712504