107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANTSOAIN

Alkatetzaren eskuordetzea

Antsoaingo Udaleko alkate udalburu Antonio Gila Gilak, behean adierazitako egunean, ebazpen hau eman du:

Toki Korporazioen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraituz, eta udal mugapetik kanpora izanen naizela aurreikusia dudanez,

Ebatzi dut:

1. Lehen alkateorde Jesús María Esteban Láinez eskuordetzea, alkatetza honi dagozkion eskurantzetan ari dadin 2007ko abuztuaren 11tik hilabete beraren 14a arte.

2. Eman bekio honen berri Udalbatzari egiten den lehen osoko bilkuran eta argitara bedi dekretu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Antsoainen, 2007ko abuztuaren 6an._Alkatea, Antonio Gila Gila.

Iragarkiaren kodea: L0712532