107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ANDOSILLA

Deialdia, Andosillako Udaleko albiente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko. Izendatzeko proposamena

Andosillako Udaleko albiente izateko bi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia argitaratu zen 2006ko 17. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, abuztuaren 8an. Haren 8.1 araua bete beharrez, oposizioko epaimahaiak Jaime Artero Jaime eta Francisco Fabo Ezquerro izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek baitira puntuazio handiena eskuratu duten izangaiak.

Proposamena jakinarazi eta egutegiko ondoko hogeita hamar egunean, Andosillako Herriko Etxeko bulegoetara etorri beharko dute zin egitera edo hitz ematera Nafarroako Foru Araubidea begiratu eta defendatuko dutela, Konstituzioari eta Legeei men eginen dietela eta karguko eginkizunak zintzo beteko dituztela, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean hala zin egin edo hitz ematen ez badute, ez direla izendatzen ahalko, behar adina frogaturiko ezinbertzekoetan salbu.

Andosillan, 2007ko abuztuaren 3an._Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L0712611