107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

85/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Hezkuntza kontseilariak emana, María Antonia del Burgo Tajadura Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko Hezkuntza Berriztapenerako eta Curriculum Garapenaren Ataleko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena askatasunez indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. María Antonia del Burgo Tajadura Hezkuntza Departamentuko Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko Hezkuntza Berriztapenerako eta Curriculum Garapenaren Ataleko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Foru agindu hau igortzea Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari, Langileriaren Plantilla eta Aurrekontuen Kontrolerako Bulegoari, Irakaskuntzako Funtzionarioen Nominen Bulegoari, Bigarren Hezkuntzako Langileen Bulegoari, Giza Baliabideen Kontrol Administratiboaren Bulegoari, Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari eta interesdunari, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 4an._Hezkuntza kontseilaria, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: F0712355