107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Alde Zaharreko eraikuntzako jardueretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

2007ko uztailaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da Erriberriko Alde Zaharreko eraikuntzako jardueretarako laguntzak arautzen dituen ordenantza.

Honako honen bidez onespen horren berri ematen da eta jendaurrean egoteko hilabeteko epea ireki da, behar den iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta komenigarri iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraituz, epe hori iraganik, inork ez badio alegazio edo erreklamaziorik egin espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.

Erriberrin, 2007ko abuztuaren 8an._Jarduneko Alkatea, Evaristo Calzada.

Iragarkiaren kodea: L0712593