107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ERRIBERRI

Minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

2007ko uztailaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi da minusbaliatuendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza.

Honako honen bidez onespen horren berri ematen da eta jendaurrean egoteko hilabeteko epea ireki da, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, edozein bizilagunek edo bidezko interesdunek espedientea azter dezan eta komenigarri iruditzen zaizkion alegazioak aurkez ditzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan agindutakoari jarraituz, epe hori iraganik, ez bazio alegazio edo erreklamaziorik egin espedienteari, onespena behin betikotzat joko da.

Erriberrin, 2007ko abuztuaren 1ean._Alkatea, María Carmen Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0712490