107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Hirigintza planaren aldaketa puntuala

2006ko urriaren 27ko batzarrean hasiera batez onartu zen hirigintza planaren aldaketa puntuala, 5. poligonoko 180 eta 210. lursailen sailkapenari dagokionean. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, inongo alegaziorik aurkeztu gabe. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamentuak egindako txostenaren arabera determinazio xehakatutzat hartzen dela, behin betiko onespena udalari dagokio.

Leitzako Udalbatzak, 2007ko uztailaren 27ko batzarrean, behin betikoz onartu zuen Leitzako hirigintza planaren aldaketa puntuala, 5. poligonoko 180 eta 210. lursailen sailkapenari dagokionean, eta baso-lurzoru izatetik preserbazioko lurzoru ez urbanizagarriaren kategoriara pasatzea, ustiaketa naturalerako balioa duen lurzoruko azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz aditzera ematen da.

Leitzan, 2007ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Javier Zabalo Betelu.

Iragarkiaren kodea: L0712794