II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
BERA
Udal Planeko SK 2 sektorearen unean uneko aldaketaren hasierako onespena
Berako Udalak, 2007ko uztailaren 19ko bilkuran, Udal Planeko SK 2 sektorearen unean uneko aldaketa onetsi zuen hasiera batez.
Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabete bateko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74 artikuluan xedatutakoa aplikatuz.
Udal Plan Orokorraren aldaketa honek eragindako zonaldean, hots, Kaxerna 2. sektorean, obra baimenak ematea eten gelditu dela adierazten da.
Beran, 2007ko abuztuaren 1ean._Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.
Iragarkiaren kodea: L0712675