I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.4. Ebazpenak
AKATS ZUZENKETA, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak martxoaren 29an emandako 66/2007 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez baimena eman zen 2007-2008 ikasturtetik aurrera Nafarroako Unibertsitate Publikoan graduatu ondoko titulu ofizialak lortzeko irakaskuntzak ezartzeko.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak martxoaren 29an emandako 66/2007 Ebazpenean akatsak egin direla ikusirik (2007ko ekainaren 13ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 73. zk.), Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 124/2007 Ebazpenaren bidez behar den zuzenketa egiten da. Hona hemen:
7045. orrialdean, eskuineko zutabean, Komunikazioetako masterrari dagokionez,
Honela dioen tokian:
"Ikasleek, haien aldez aurreko prestakuntzaren arabera, gutxienez 60 eta gehienez 120 kreditu ECTS gainditu beharko dituzte. Kopuru horretan, master bukaerako 12 ECTSko lan bat sartu beharko dute, nahitaez. Ikasgaien eskaintza honela gauzatzen da: 72 ECTS oinarrizko prestakuntzari dagozkio; 60 ECTS berariazko prestakuntzari dagozkio".
Honela behar du:
"Ikasleek, haien aldez aurreko prestakuntzaren arabera, gutxienez 60 eta gehienez 120 ECTS kreditu gainditu beharko dituzte. Kopuru horretan, master bukaerako 24 ECTSko lan bat sartu beharko dute, nahitaez. Ikasgaien eskaintza honela gauzatzen da: 72 ECTS oinarrizko prestakuntzari dagozkio; 53 ECTS berariazko prestakuntzari dagozkio".
Iruñean, 2007ko uztailaren 11n._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
Iragarkiaren kodea: F0711472