I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
IRAGARKIA
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emandako urriaren 23ko 2559/2006 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko Prestakuntza eta enpleguko erdi mailako 7 tituludun lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen (138. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 2006ko azaroaren 17koa).
Raquel Ezquerra Sales eta Victoria Sesma Begué andreek gora jotzeko errekurtsoa jarri dute deialdiko epaimahaiak oposizioko lehen eta hirugarren ariketan emandako behin betiko emaitzen aurka, hurrenez hurren. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña).
Aurkeztutako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2-2. solairua, Iruña).
Iruñean, 2007ko abuztuaren 22an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0713142