I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
1093/2007 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, administrazioarekiko auzi-errekurtso baten espedientea (75/2007 prozedura laburtua) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegira igorri eta interesdunak agertzeko deia egiten duena.
Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegiko idazkari judizialak 2007ko ekainaren 19an bidalitako ofizioan azaldu du María Francisca Zabaleta Zabaleta, Alejandro Arizkun Cela eta Juan Carlos Longás García jaun-andreek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri dutela Nafarroako Unibertsitateko Publikoko Gobernu Kontseiluaren 2007ko martxoaren 13ko Erabakiaren aurka (75/2007 prozedura arrunta) eta espedientea igor diezaiotela eskatu du, Adminstrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritako deiak egin ondoren. Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluaren erabaki haren bidez Euskararen Plan Estrategikoa onetsi zen 2007-2009 urteetarako.
Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 20. artikuluak eta Unibertsitateko Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
Lehena._Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gobernu Kontseiluak 2007ko martxoaren 13an hartutako Erabakiaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren administrazio espedientea (75/2007 prozedura arrunta) Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Lehen Epaitegira igortzea. Erabaki haren bidez Euskararen Plan Estrategikoa onetsi zen 2007-2009 urteetarako.
Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea eta interesdunei dei egitea, nahi izanez gero, aipatu epaitegian ager daitezen, bederatzi eguneko epean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.
Iruñean, 2007ko uztailaren 20an._Errektorea, Pedro Burillo López.
Iragarkiaren kodea: F0711639