107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

842/2007 EBAZPENA, uztailaren 6koa, Familia zuzendari nagusiak emana, martxoaren 8ko 296/2007 Ebazpenaren bitartez onetsitako deialdia lehiaketa publikoaren bidez ebazten duena. Deialdiaren helburua da Perun, Kolonbian, Nepalen, Indian, Nikaraguan, Brasilen, Etiopian, Vietnamen eta Kamerunen nazioarteko adopzioaren gaietan lankide diren entitateak kreditatzea.

Familia zuzendari nagusiak martxoaren 8an eman zuen 296/2007 Ebazpenaren bidez _apirilaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua_, Perun, Kolonbian, Nepalen, Indian, Nikaraguan, Brasilen, Etiopian, Vietnamen eta Kamerunen nazioarteko adopzioaren gaietan lankide diren entitateen kreditaziorako deialdia onetsi zen, lehiaketa publikoaren bidez.

Uztailaren 22ko 168/2002 Foru Dekretuaren bidez nazioarteko adopzioaren gaietan lankide diren entitateen kreditazioa arautu zen. 9. artikuluak xedatzen duenez, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak erabakitzen ahalko du ea komeni den entitate horiek estatu batzuetan kreditatzea.

Kreditaziorako lehiaketara entitate hauek aurkeztu ziren: Nafarroako Nuevo futuro elkartea, Kolonbiarako, Perurako eta Kamerunerako; Balbalika elkartea, Nepalerako eta Etiopiarako; Asociación para el cuidado de la infancia-ACI elkartea, Vietnamerako; Asociación Cielo 133 elkartea, Etiopiarako eta Nepalerako; FEYDA, Etiopiarako; GENUS, Vietnamerako; eta Entremundos Familia y Adopción, Vietnamerako eta Kolonbiarako.

Aurkeztutako eskaeren balorazio prozesua amaiturik, herrialde bakoitzerako puntuaziorik altuena lortu duten entitateak kreditatzea proposatzen da, balorazio aktan jasotakoarekin bat.

Beste alde batetik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89.5 artikuluak xedatzen du onartutako txostenak eta irizpenak ebazpenerako arrazoitzat hartuko direla, ebazpenaren testuari gehitzen zaizkionean. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak eta otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nazioarteko adopzioaren gaietan entitate lankide kreditatzea lehiaketan puntuaziorik altuena lortu duten entitate hauek:

a) Balbalika elkartea, Etiopiarako eta Nepalerako.

b) Entremundos Familia y Adopción, Kolonbiarako.

c) Asociación para el Cuidado de la Infancia (ACI) elkartea, Vietnamerako.

d) Nafarroako Nuevo Futuro elkartea, Perurako eta Kamerunerako.

2. Kreditazioa urtebeterako emanen da, eta beste hainbeste luzatuko da esan gabe, gehienez bost urte osatu arte, non eta Familia Zuzendaritza Nagusiak espresuki ukatzen ez duen edo delako nazioarteko adopzioaren gaietan lankide den entitateak luzapenari uko egiten ez dion, bi kasuetan epeburua baino gutxienez hiru hilabete lehenago.

Jatorrizko herrialdeak, baimena emateko, aldez aurretik Nafarroako Foru Komunitateko kreditazioa eskatzen duenean, entitate eskatzaileak konpromisoa hartuko du baimena Familia Zuzendaritza Nagusiak ebazpena egiten duenetik urtebeteko epean lortzeko. Epe hori, salbuespenez, sei hilabete gehiago luzatzen ahalko da.

Bi kasuetan kreditazioak ondorioak ditu eta indarra izanen du balioaldi osoan (bost urte arte), Familia zuzendari nagusiak ebazpena ematen duenetik nazioarteko adopzioaren gaietan lankide diren entitateei kreditazioa emanez herrialde jakin batean bitartekaritza lanak egiteko.

3. Eman gabe gelditu da Indiari, Nikaraguari eta Brasili buruzko deialdia.

4. Inskribatuta ez dauden entitateak premiatzea, hala badagokio, inskriba daitezen, 15 egun balioduneko epean, kreditazioa jakinarazten denetik hasita, Gizarte Ongizate Departamentuaren Gizarte zerbitzuen entitate, zerbitzu eta zentroen erregistroan.

5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

6. Ebazpena entitate lankide hauei jakinaraztea: ECAI Balbalika, Enric Borras kalea, 30 beheak, 08912 Badalona; FEYDA, Ancha de Castelar kalea, 77, 03690 San Vicente del Raspeig, Alacant; GENUS, Enric Granados kalea, 116-1., 08008 Bartzelona; Asociación Entremundos Familia y Adopción elkartea, Premín de Iruña pasealekua, 5 solairuartea, 31008 Iruña; Asociación Cielo 133 elkartea, Hermosilla kalea, 133 b-j-e, 28009 Madril; Nafarroako Nuevo Futuro elkartea, Ugarrandia kalea, 31620 Uharte, eta Adin Txikikoak babesteko Atala. Halaber, jakinaraztea ebazpen honek ez duela administrazio bidea agortzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dutela, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, ebazpena jakinarazi eta hilabeteko epean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 6an._Familiaren zuzendari nagusia, Loren Albéniz Ascorbe.

Iragarkiaren kodea: F0712791