I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
732/2007 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Azkoiengo Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzen duena, titulartasuna aldatu baita.
Juan Jesús Basarte Osés Azkoiengo Udaleko alkate-udalburuak bidali duen jakinarazpenean adierazi du Azkoiengo Udalaren Musika Eskolaren titulartasuna Azkoiengo Udalaren Musika Eskolako Patronatuaren esku utzi zuela herriko Udalak eta erakunde autonomo hori helburu horretarako sortu zela propio.
Nafarroako Foru Komunitateko Musika eta Dantza Eskolen sorrerari eta funtzionamenduari buruzko oinarrizko arauak ezartzen dituen abenduaren 21eko 421/1992 Foru Dekretuko 29. artikuluak ezarritakoa kontuan hartuz (1993ko urtarrilaren 22ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposaturik,
EBATZI DUT:
1. Azkoiengo Udalaren Musika Eskolaren baimena aldatzea (ikastetxearen kodea: 31008785), titulartasuna aldatu baita, izan ere, Udalak sortu duen Udalaren Musika Eskolako Patronatua erakunde autonomoaren esku dago eskola.
2. 421/1992 Foru Dekretuaren 29. artikuluan adierazitako kasuetan eskolaren osaketa aldatuz gero, Patronatuak, eskolako titularra baita, baimenaren aldaketa eskatu beharko du.
3. Foru dekretu horretako 31. artikuluan aipatutako kasuetan, eskolaren baimena baliorik gabe uzten ahalko da.
4. Administrazioaren ebazpen honen kontra administrazio publiko interesdunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko du, Nafarroako Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen ekainaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epeetan.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
6. Ebazpen hau igortzea Azkoiengo Udaleko alkate-udalburu eta Udalaren Musika Eskolaren Patronatuko buru denari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Araubide Bereziko Irakaskuntzaren Atalari, Ikastetxeen eta haien Finantzaketaren Atalari, Informazioa Kudeatzeko Bulegoari, Ikastetxe Publikoak Finantzatzeko Bulegoari eta Ikastetxeak Baimendu eta Erregistratzeko Bulegoari.
Iruñean, 2007ko uztailaren 12an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.
Iragarkiaren kodea: F0711577