107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

264/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 12koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, "BBK" Bilbao Bizkaia Kutxari Ogasun Publikoaren gordailu-entitate laguntzailearen izaera aitortzen diona.

2007ko ekainaren 21ean, "BBK" Bilbao Bizkaia Kutxak Nafarroako Zerga Ogasunaren gordailu-entitate laguntzailearen izaera lortzeko baimena eskatu zuen.

Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren 78. artikuluak ezartzen du Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatu behar zaiola izaera hori lortzeko baimena. Beste alde batetik, departamentu horretako kontseilariari dagokio kasuan kasuko kontuak irekitzeko baimena ematea, abenduaren 26ko Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 93.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehena._"BBK" Bilbao Bizkaia Kutxari (IFZ: G-48412720) Nafarroako Ogasun Publikoaren entitate laguntzailearen izaera ematea.

Bigarrena._"BBK" Bilbao Bizkaia Kutxari baimena ematea kontu korronte orokor bat, Nafarroako Foru Komunitatearen izenean, eta behar dituen dirubilketako kontu murriztuak, "Nafarroako Foru Komunitatea, dirubilketan laguntzeko kontu mugatua" izenean, irekitzeko.

Hirugarrena._Aipatu entitateak Nafarroako Foru Komunitateko dirubilketari buruzko erregelamendua onesten duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren II. liburuaren II. kapituluan ezarritakoa beteko du.

Laugarrena._Kontabilitate Atalak dagokion kontabilitate orokorreko kontua irekiko du.

Bosgarrena._Interesak berrikusi arte, kontu korronte orokorraren interes tasa entitatearen interes arrunta izanen da eta seihilero ordainduko dira.

Seigarrena._Foru agindu hau "BBK" Bilbao Bizkaia Kutxari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuko Dirubilketa Zerbitzuari, Diruzaintza Atalari eta Kontabilitate Atalari jakinaraztea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila xedatzea.

Iruñean, 2007ko uztailaren 12an._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.

Iragarkiaren kodea: F0711427