107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

1286/2007 EBAZPENA, abuztuaren 1ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, 2007. urtean eritasun ginekologikoei aurrea hartzeko kontsultan eta haurdunaldiaren eta puerperioaren jarraipenean jarduerak garatzeko helburua duten ekintza eta programetarako dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Nafarroako aurrekontu orokorren kargura ematen diren dirulaguntzen araubide juridiko orokorra azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean arautzen du.

Aipatu foru legearen 5. artikuluan adierazitakoarekin bat, dirulaguntzen banaketa egin behar da publikotasun, konkurrentzia eta objektibotasun printzipioei jarraikiz.

Deialdi honek interesaturik dauden irabazteko asmorik gabeko elkarte eta erakunde guztiei bide ematen die egoera berberean lehiatzeko eta, aldi berean, bermatzen du dirulaguntzen banaketa irizpide objektiboei jarraikiz eginen dela.

Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariaren proposamena ikusirik, Laguntza Espezializatuko zuzendariaren oniritziarekin eta Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen Kontu-hartzailetza Delegatuaren adostasunarekin, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru legearen 7. artikuluaren bidez emandako eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 2007. urtean eritasun ginekologikoei aurrea hartzeko kontsultan eta haurdunaldiaren eta puerperioaren jarraipenean jarduerak garatzeko helburua duten ekintza eta programetarako dirulaguntzen deialdia onestea.

2. Deialdiko arauak, ebazpen honen eranskinean azaltzen direnak, onestea.

3. Deialdian aurreikusi diren dirulaguntzen finantzazioa 2007. urteko gastuen aurrekontuko "Irabazteko asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 543001 52241 4819 312200 kontusailaren kargura eginen da. Aipatu kontusaila 40.000 eurokoa da.

4. Deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

5. Ebazpen honen berri ematea Ogasun Departamentuak Osasunekoan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko Zuzendaritzari eta Hornidura Zerbitzuari, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Zuzendaritzari, Administrazio Zuzendaritzari eta Kontabilitate Zentroari eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan, eta adieraztea interesa dutenei deialdiaren eta haren arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar dezaketela Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, onespen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Administrazio publikoek, berriz, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, deusetan galarazi gabe, horren aurretik, errekerimendua egitea Nafarroako Gobernuari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 44. artikuluan ezarritako moduan eta epeetan.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 1ean._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

ERANSKINA

Deialdiaren arauak

1. Dirulaguntzaren xede diren ekintzek eta programek jardun arlo hauek hartuko dituzte:

Ginekologiako eritasunei aurrea hartzeko kontsulta.

Haurdunaldiaren eta puerperioaren segimendua.

Aipatutako bi alorrak batera hartzen ez dituzten jarduerak proposatzen dituzten eskabideak bazter utziko dira.

2. Deialdian aurreikusi diren dirulaguntzen finantzazioa 2007. urteko gastuen aurrekontuko "Irabazteko asmorik gabeko erakundeentzako dirulaguntzak" izeneko 543001 52241 4819 312200 kontusailaren kargura eginen da. Aipatu kontusaila 40.000 eurokoa da.

3. Irabazteko asmorik gabeko entitateek eta elkarteek eska ditzakete deialdi honetan aurreikusten diren dirulaguntzak, legez eratuak badira eta nortasun juridikoa berezkoa badute, helbidea Nafarroako Foru Komunitatean izan eta 1. arauan aipatzen diren jardun arloetako jarduerak eta programak gauzatzen badituzte.

4.1. Dirulaguntza eskabideak deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik 20 egun naturaleko epean aurkeztuko dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko erregistroan (Irunlarrea, 39, 31008 Iruña), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 20/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz.

4.2. Eskabidea arau hauen I. eranskinaren araberakoa izanen da, eta entitatea edo elkartea legez ordezkatzeko ahalmen nahikoa duen pertsona batek sinatuko du, bertan nahitaez adierazirik eskatzen diren datu guztiak; eskabideari honako agiri hauek ere erantsiko zaizkio, jatorrizkoak nahiz notarioak edo administrazioak konpultsatuak:

1._Elkartearen edo entitatearen estatutuak (legez nahitaezkoak baldin badira).

2._Erakunde edo elkartearen identifikazio fiskaleko agiriaren kopia.

3._Eskabidea sinatu duen pertsonak erakunde edo elkartearen legezko ordezkaritza duela frogatzen duen agiria.

4._Elkarteak izanez gero, Nafarroako Foru Komunitateko Elkarteen Erregistroko inskripzioaren ziurtagiria.

1), 2), 3) eta 4) ataletan aipatutako agiriak ez dira aurkeztu beharko, lehendik baldin badaude Nafarroako Foru Komunitatean eta aldaketarik izan ez badute, betiere eskabidean adierazten bada Nafarroako Gobernuko zer departamentutan eta zer espedientetan dagoen agiria.

5._Nafarroako Zerga Ogasunaren ziurtagiria, erakundeak edo elkarteak zergak ordainduta dituela, edo, hala bada, salbuetsia dagoela adierazten duena.

6._Egin gogo den proiektu, ekintza edo programaren memoria tekniko eta ekonomikoa.

Erakunde bakoitzak proposamen bakar baterako eska dezake dirulaguntza.

7._Eskatutakoaren zenbatekoa, horretarako I. eranskina behar bezala betea.

Agiri guztiek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak beharko dute izan.

4.3. Eskabideak aurreko atalean eskatzen diren betebeharrak bete ezik, interesdunari esanen zaio gehienez ere 10 egun balioduneko epean, osatu dezala edo akatsak zuzendu ditzala. Aditzera emanen zaio, horrela egin ezik, ulertuko dela eskaera bertan behera utzi duela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela, jakinaraziko zaiona.

4.4. Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honen arauak onartzea.

4.5. Aurkeztutako datuak osorik egiazkoak ez izateak edo eskatzaileak horiek faltsutzeak zehapena jaso dezake, azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraikiz.

5. Eskabideak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

6. Prozeduraren irekitzea.

6.1. Dirulaguntzak emateko prozeduraren instrukzioa Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendariak eginen du edo, haren ordez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa zuzendariak. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuak egiaztatuko du eskatzaileek aurkeztutako dokumentazioa osorik dagoen eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen ote diren, eta hala ez balitz, 5.2 arauan aipatzen den eskaera eginen dio erakundeari edo elkarteari, eta horren inguruko txosten juridiko bat emanen organo instrukzio-egileari, akatsak zuzendu diren ala ez eta eskaeraren bat ezetsi behar den adieraziz.

6.2. Gauzatu beharreko proiektu, ekintza nahiz programak ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu; kide hauek izanen ditu:

_Lehendakaria: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuko zuzendaria.

_Ordezkoa: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Administrazio eta Antolaketa zuzendaria.

_Kidea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria.

_Ordezkoa: Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa.

_Kidea: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Emakumeari Laguntzeko Ataleko burua.

_Ordezkoa: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Osasun Kudeaketako teknikaria.

_Batzordekide idazkaria: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria.

_Ordezkoa: Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileriaren zuzendaria.

6.3. Ebaluazio batzordeak egoki iruditzen zaizkion jarduketak egin litzake gauzatu beharreko proiektu, ekintza edo programak baloratzeko beharrezkoak diren datuak zehaztu, ezagutu eta frogatzeko, eta horiek frogagiri guztiak izanen ditu eskuragai.

Ebaluazio Batzordearen irizpena lotzailea izanen da eta organo instrukzio-egileari emanen zaio, honek dirulaguntzak emateko ebazpen proposamena egin dezan, txosten batean adieraziz onuradunek laguntzak eskuratzeko behar diren baldintza guztiak betetzen dituztela.

7. Eskabideak baloratzeko irizpideak.

Dirulaguntzak emateko kontuan hartuko da jarduera honako arlo hauetan egiten direla eta balorazio hauen arabera:

_Osasun hezkuntza: gehienez ere 8 puntu.

_Haurdunaldiaren kontrola: gehienez ere 6 puntu, honela banatuak:

.3 eta 6 bisita bitarte: gehienez puntu bat

.6 eta 9 bisita bitarte: gehienez 3 puntu.

.9 bisitatik gora: gehienez 6 puntu.

_Ugalkortasunari buruzko oinarrizko azterketa: gehienez ere 14 puntu.

_Ekografia: gehienez ere 16 puntu.

_Zitologia: gehienez ere 10 puntu.

_Biopsiak: gehienez ere 6 puntu.

_Bularretako patologiei aurrea hartzea: gehienez ere 10 puntu.

_Fetuaren monitorizazioa: gehienez ere 20 puntu.

_Kontsulten kopurua osotara: gehienez ere 10 puntu.

.1.000tik 1.500era: gehienez puntu bat

.1.501etik 2.000era: gehienez 3 puntu.

.2.001etik 2.500era: gehienez 6 puntu.

.2.500etik gora: gehienez 10 puntu.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera esleituko da. Baloratu ahal izateko, ehuneko tarteak ezarriko dira.

Tarteak eta portzentajeak (%):

.0tik 40 puntura bitarte: %0

.41etik 55 puntura bitarte: %32

.56tik 70 puntura bitarte: %55

.71etik 85 puntura bitarte: %70

.86tik 95 puntura bitarte: %85

.96tik goiti: %100

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoen aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatu eginen dira.

8. Bateragarritasuna.

Dirulaguntza eta jarduera bererako jasotzen den beste edozein motatako laguntza bateragarriak izanen dira. Onuraduna beharturik dago diruz lagundutako jarduerak finantzatzen dituzten beste dirulaguntzak, dirusarrerak edo bitartekoak jakinaraztera Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari. Egoera hori jakin bezain laster emanen da horren berri eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

Aurrekoa gorabehera, deialdi honetako dirulaguntzaren zenbatekoa ez da gauzatu beharreko jardueraren kostua baino handiagoa izanen, dela bakarrik dela dirulaguntza honen xede den jarduerarako hartutako beste dirulaguntza, laguntza edo dirusarrera batzuekin batera.

9. Ebazpena.

9.1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak, ebazpen proposamena ikusirik, dirulaguntzen gaineko ebazpena emanen du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko gehieneko epean. Ebazpenean hura emateko oinarriak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak adieraziko dira.

Dirulaguntzaren eskatzaileei banan-banan egin beharreko jakinarazpena Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari lotuko zaio.

9.2. Hiru hilabeteko gehieneko epe horretan ebazpen espresurik ematen ez bada, eskaera ezetsitzat jo beharko da.

10. Emandako dirulaguntzen publizitatea.

Emandako dirulaguntzak eta horien onuradunen zerrenda Osasunbidea/Nafarroako Osasun Zerbitzuko Zerbitzu Zentraletako iragarki oholean paratuko dira (Iruñeko Irunlarrea kaleko 39an). Argitalpenean deialdia, dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontuko kreditua, onuradunak, emaniko zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua adieraziko dira.

11. Emandako dirulaguntza frogagiriak, jatorrizkoak nahiz konpultsatuak, jaso ondoren ordainduko da. 2007ko abenduaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dira agiriak, hauexek alegia:

_Dirulaguntza osoa edo zati bat langileria gastuetarako erabili behar bada: nominak eta Gizarte Segurantzarentzako TC1 eta TC2 kotizazio agiriak.

_Emandako dirulaguntzaren kargura ordaindutako gastu guztiak forgatzen dituzten fakturak (jatorrizkoa eta fotokopia) eta haien zerrenda. Aurkezten diren fakturek maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak ezarritakoa bete beharko dute, haren bidez fakturak luzatu eta gastu eta kenkariak egiaztatzeko arauak eman baitziren (2004ko ekainaren 9ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 69. zk.).

_Jarduerak deialdi honen xede den dirulaguntzaz gain berezko funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, halaxe adierazi beharko da dirulaguntzen xede diren jardueretarako funts horien zenbatekoaren, jatorriaren eta aplikazioaren justifikazioan.

12. Informazio, zabalkunde, foileto eta antzeko ekintza eta programetan, hala nola haien inguruan egiten diren jendaurreko azalpen guztietan, Nafarroako Gobernuaren logotipo ofiziala agerrarazi eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren finantzazio-laguntza aipatuko da.

13. Laguntzen den programan ezartzen diren baldintza guztiak edo batzuk betetzen ez badira, jasotako dirulaguntza osorik edo partez itzuli beharko da eta ordaindu zenetik sortutako berandutza korrituak ere eskatuko dira, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 34. artikuluan xedatu bezala.

14. Deialdian espresuki ezarririk ez dagoen horretan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak ezartzen duenari lotuko zaio.

15. Deialdiaren eta haren arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Dirulaguntza eskaeraren ezespenaren kontra, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko dute Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilariari zuzendua, epe hauetan:

_Ezespena espresua bada, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

_Ustezko ezespena bada, hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hiru hilabete iraganik, biharamunetik hasita.

Administrazio Publiko interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dute bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

I. ERANSKINA

Eskatutako zenbatekoa

Izen-deiturak: ................................, IFZ: ............, entitatea hau ordezkatuz: ...................., IFZ ..................., helbidea..................., telefono zenbakia: ............, fax zenbakia: ............, ............... den aldetik, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak 2007. urtean eritasun ginekologikoei aurrea hartzeko kontsultan eta haurdunaldiaren eta puerperioaren jarraipenean jarduerak garatzeko helburua duten ekintza eta programetarako dirulaguntzen deialdiaren haritik, hona eskabidea:

PROGRAMAKO GASTUAK

60._Erosketak

62._Kanpoko zerbitzuak.

63._Tributuak

64._Langileria gastuak.

65._Kudeaketako beste gastu batzuk

66._Finantza-gastuak:

Gastuak, guztira (A)

PROGRAMAKO DIRUSARRERAK

70._Zerbitzuak ematea

74._Ustiatzeko dirulaguntzak

740.-Dirulaguntza ofizialak (zehaztu)

741._Bestelako dirulaguntzak

75._Kudeaketako beste dirusarrera batzuk

76._Finantza dirusarrerak.

Dirusarrerak, guztira (B)

ESKATUTAKO DIRULAGUNTZAREN ZENBATEKOA (B - A)

Era berean, adierazten du bere erantzukizupean ordezkatzen duen erakundea eta haren administratzaileak edo ordezkariak ez daudela dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan eta eskabideari erantsitako datu guztiak egiazkoak direla. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

(Tokia, eguna eta ordezkariaren izenpea)

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUKO ZUZENDARI KUDEATZAILEA.

Iragarkiaren kodea: F0712954