I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
760/2007 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2006-2007 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra behin betikoz ebazten duena.
Ekainaren 28ko 684/2006 Ebazpenaren bidez irakaskuntzako erdi eta goi mailetarako 2006-2007 ikasturteko beka eta laguntzen deialdi orokorra onetsi zen. Deialdia abuztuaren 4ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 93. zenbakian.
Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak martxoaren 8an emandako 196/2007 Ebazpenaren bidez (2007ko apirilaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 49. zenbakia) behin-behinekoz ebatzi zen deialdi hura, eta Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak behar diren kudeaketak egin ditu beka eta laguntzen ordainketa aginduak emateko.
Behin-behineko ebazpena berrikusteko eskaerak aurkezteko interesdunei eman zitzaien epea 2007ko apirilaren 9an bukatu zen.
Aipatu deialdiko 14.3., 14.4. eta 14.5. arauak betez, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuak proposamena egin du aldaketen behin betiko ebazpena eman dadin, 2007ko maiatzaren 23an bildu zen Beken Batzordeari kontsulta egin ondoren.
Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, horren bidez Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen baitira, eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez dagoenez,
EBATZI DUT:
1. 2006/2007 ikasturtean erdi eta goi mailetako ikasketak egiteko, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren martxoaren 8ko 196/2007 Ebazpenaren bidez behin-behinekoz eman eta ukatu ziren beka eta laguntzak behin betikotzat hartzea, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan, hurrenez hurren, eman eta ukatutako beka eta laguntzei dagokienez ageri diren salbuespenak izan ezik, horiek aldatu egiten baitituzte aipatu behin-behineko ebazpen hartan heldu zirenak.
2. Era berean, ebazpen honen I. eta II. eranskinetan ageri diren zerrendak, eman eta ukatu diren laguntzenak, behin betikoak dira. Eranskinak ikusgai egonen dira honako bulego hauetako iragarki oholetan:
_Nafarroako Gobernuko Jendearendako Argibide Bulegoa, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña.
_Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiko Argibide eta Agiri Bulegoa, Santo Domingo kalea, zk.g., Iruña.
3. Ebazpen honen ondorioz beren eskubideei kalte egin zaiela uste duten interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezakete Hezkuntza kontseilariari zuzendua, ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabeteko epean.
4. Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari baimena ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuan behar diren kudeaketak egin ditzan eta onuradunei dagokien dirua ordaintzeko aginduak eman ditzan.
5. Ekonomia eta Ogasun Departamentuari eskatzea Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena jaso ondoren behar diren ordainketa aginduak eman ditzala, 2007. urteko gastuen aurrekontuko "Erdi eta goi mailako irakaskuntzarako beka eta laguntzak" izeneko 410002-41150-4800-323100 kontusailaren kargura.
6. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
7. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Beka Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari.
Iruñean, 2007ko uztailaren 20an._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz jauna, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz (100/2005 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko).
Iragarkiaren kodea: F0711927