I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
131/2007 EBAZPENA, uztailaren 12koa, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako unibertsitateen unibertsitate hedapenerako 2007ko jarduerak finantzatzeko laguntzetarako deia ebazten duena.
Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusiak onetsi zuen laguntza hauetarako deialdia, otsailaren 1eko 11/2007 Ebazpenaren bidez. Kontabilitateko espedientea 316 zenbakikoa da. Deialdia 2007ko 39. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 30ean.
Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuak proposamen-txosten bat aurkeztu du, laguntzetarako Balorazio Batzordearen aktarekin batera. Horren I. eranskinean laguntzak hartuko dituzten unibertsitateen zerrenda agertzen da, onarturiko jarduerekin eta eskaturiko jarduera bakoitzerako eman den zenbatekoarekin batera. Halaber, dirulaguntzarik jaso ez duten jarduerak II. eta III. eranskinetan ageri dira.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) letrak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako unibertsitateen unibertsitate hedapenerako 2007ko jarduerak finantzatzeko laguntzak, I. eranskinean ageri direnak, onartzea. Guztira 75.000 euro egiten dute.
2. Diru hori indarra duen gastu aurrekontuko "Hezkuntzaren hedapenerako Nafarroako unibertsitateekin izenpeturiko programak" izeneko 430000-43000-4812-322300 kontusailetik finantzatuko da.
3. II. eranskinean aipatzen diren jardueretarako laguntzak ukatzea, behar adina puntu lortu ez dutelako, Esleipen Batzordearen balorazioaren arabera eta deialdiko oinarrien 5.2 atalarekin bat.
4. III. eranskinean aipatzen diren jardueretarako laguntzak ukatzea, ez baitatoz bat 3.3 atalarekin, deialdiko oinarriei dagokienez.
5. Ebazpen hau eta I., II. eta III. eranskinak, laguntza eskatu duten unibertsitateen jarduera onartu eta baztertuen zerrenda daukatenak, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ematea.
7. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta, biharamunetik, hilabeteko epean.
8. Ebazpen hau igortzea Tuterako Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalari, Iruñeko Urrutiko Hezkuntzako Unibertsitate Nazionalari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Nafarroako Unibertsitateari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntza Departamentuan duen kontu-hartzaile delegatuari, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari, Unibertsitateko Irakaskuntza, Hedapen eta Ikerketa Zerbitzuari, Goi Mailako Irakaskuntzaren Atalari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Unibertsitate Hedapenerako Atalari, Administrazio Orokorreko Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko uztailaren 12an._Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako zuzendari nagusia, Pedro Pegenaute Garde.
I. ERANSKINA
Nafarroako unibertsitateen unibertsitate hedapenerako 2007ko jarduerak finantzatzeko laguntzen deialdia (11/2007 Ebazpena, otsailaren 1ekoa, martxoaren 30eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALA
Iruñeko Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
"Emozioen protagonismoari buruzko hitzaldia" 1.000
"Unibertsitateko lan metodologiei buruzko lantegia" 1.000
"Tutoretza birtualaren bidezko ikaskuntza lantegia" 1.000
Iruñeko UHUNari emaniko laguntza, guztira 3.000
Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
"Neurozientzia eta zahartzea" 300
"RiberArte Arte Garaikidea ulertzea gaur egun" 2.800
"Hezkuntza esparrua, nerabezaroan arrisku jokabideei aurrea
hartzeko eremu" 1.000
"Hispania, probintzia erromatarra" 1.900
"Ezkontza eta izatezko bikoteak" 2.000
Tuterako UHUNari emaniko laguntza, guztira 8.000
Nafarroako Unibertsitate Publikoa
"Teoria Soziologikoari buruzko VI. Topaketa. Sakratua edo/eta
profanoa? Modernitatearen proiektuaren erronka berriak" 4.000
"Antzerki zikloa: egile garaikideak eta umorea" 3.000
"Hedapen zientifikoko hitzaldi zikloa" 1.700
"Jazza unibertsitatean" 3.000
"Eztabaidarako unibertsitateko elkartea" 3.000
"2007ko sormen sariak" 2.000
"Hedapen zientifikoko hitzaldiei buruzko DVD bat argitaratzea" 4.300
"2007ko Ikasketa Jardunaldiak. Bizitzaren amaierari buruzko
erabakien ondorio etiko-legalak" 2.000
"IV Internacional Symposium on Gully Erosion/Lubakien
Higadurari buruzko IV. Nazioarteko Sinposioa" 6.000
Nafarroako Unibertsitate Publikoari emaniko laguntza, guztira 29.000
Nafarroako Unibertsitatea
"Nazioarteko Mintegia: Agintea eta boterea Urrezko Mendeko
literaturan. Mugak" 3.000
"Argazki zientifikoen lehiaketa" 3.000
"India: merkatu estrategiko bat" 2.000
"Familia eta lana bateratzea" 3.000
"IV. Senior Programa" 6.000
"Unibertsitateko antzerkiaren IX. Hamabostaldia" 5.000
"Jarduerak euskaraz. Abarrots" 6.000
"Nafarroako Unibertsitatearen XV. Enplegu Foroa" 1.000
"Bakearen aldeko V. Ikasketa Jardunaldiak: Espainia eta
bake misioak: Indar Armatuen zeregina bakea mantendu
eta ezartzean" 3.000
"TeleNatura, 2007" 3.000
Nafarroako Unibertsitateari emaniko laguntza, guztira 35.000
II. ERANSKINA
Jarduera ukatuak
(Deialdiko oinarrien 5.2 atalaren arabera. Otsailaren 1eko 11/2007 Ebazpena).
Nafarroako Unibertsitate Publikoa.
"Nafarroako Unibertsitate Publikoa-Nafarroako Kutxa sariak"
"NUPa kontzertuan"
"Txangoa Valentziara eta Teruelera"
"Txangoa Tuterako katedralera"
Nafarroako Unibertsitatea.
"XXII. Nazioarteko Komunikazio Biltzarra. Ekonomiari buruzko kazetaritza: erronka zaharrak eta berriak"
"2007ko Nobel sariak. VII. edizioa"
"Biologiako eta Biokimikako Esperimentazioari buruzko Jardunaldiak eta Kimika Praktikoari buruzko Mintegia"
"Hitzaldia: Eskala genomikoko esperimentuen interpretazio funtzionala"
"Ingurumen hezkuntzako ikastaroa"
"Nekazaritzako elikagaien industria bidegurutzean"
"Modari buruzko VIII. Biltzarra. Ekialdea eta mendebaldea: moda, kulturen sintesi"
"Sinposioa. Ekonomiari buruzko Zigor Zuzenbidearen aplikazio judiziala: hamar urte, 1995eko zigor kodetik"
"Foro penala"
"Sociedad Española de Periodística-ren IV. Bilera Zientifikoa. Kazetaritza unibertsitateko ikasgai: balantzea eta perspektibak"
"Jardunaldiak. Espainiako egungo kulturaniztasuna. Eragin politikoa, ekonomikoa eta etikoa"
"Mahai-inguruak/masterra"
"Hitzaldia/mahai-ingurua Madrilen"
"Ikasleen Mintegia"
"100. koadernoaren aurkezpena: Leonardo Polo irakasleari omenaldia"
UHUN-Iruña.
"Java lengoaiaren sarrera ikastaroa"
"Orcad zirkuituen simulagailuaren sarrera ikastaroa"
"Historiografia eta teknika historiografikoei buruzko ikastaroa"
UHUN-Tutera.
"Gizarte hezitzaileak: etorkizuneko erronkak"
"Mapa kontzeptualak ikasketa esanguratsua lortzeko tresna"
"Higiezinen eragiketen tributazioari buruzko alderdirik azpimarragarrienak. Irizpide administrazio berriak"
"Business English Comunicación (Intermediate)"
"Balantzeen analisiari buruzko oinarrizko kontzeptuak"
"Bizkar eskola"
"Bidaietako argazkiei buruzko ikastaroa"
"Boterearen literatur fisiologiak (Antropologiako Laugarren Jardunaldiak. UHUN-Tutera)"
"Mundu garaikidea ulertzea"
"Tintoretto (hitzaldia eta bidaia erakusketara)"
III. ERANSKINA
Jarduera ukatuak
(Deialdiko oinarrien 3.3 atalaren arabera. Otsailaren 1eko 11/2007 Ebazpena).
Nafarroako Unibertsitatea.
"Sociedad Española de Lingüística-ren XXXVII. Nazioarteko Sinposioa"
"Europako Arkitekturaren Lan Garrantzitsuei buruzko II. Mintegia"
"Belagua ikasle-egoitza nagusikoek egindako bidaia kulturala"
Iragarkiaren kodea: F0711637