I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
148/2007 FORU AGINDUA, uztailaren 23koa, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak emana, gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako 2007ko deialdia bete gabe uzten duena.
Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak martxoaren 2an emandako 72/2007 Foru Aginduaren bidez, gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako 2007ko deialdia onetsi zen.
Administrazio agiriak aztertu ondotik, deialdiaren 3., 4. eta 5. oinarriekin bat, aurkeztutako eskaera guztiak deialdian onartuak izateko baldintzak ez dituzte betetzen, espedientean dauden Organo instruktorearen eta Zerbitzu juridikoaren txostenetan azaltzen den moduan.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak eta Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 46/2005 Foru Dekretuak emandako eskurantzak erabiliz,
AGINDU DUT:
1. Gizarte ekintzaren arloko ikerketa proiektuetarako 2007ko deialdia bete gabe uztea, ondoan agertzen diren arrazoiak direla eta:
_"Emakume ekuatoriar etorkinaren osasuna eta eritasuna Nafarroan" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Trinidad Díaz Muñoz, 18201438 C IFZ, deialdiaren 3., 4.2.5. y 5.2. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"65 urtetik gorakoendako pertsonen eta beren zaindari nagusien beharren analisia eta diagnosia Izaga Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen lurralde eremuan" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Marta Goñi Abaurrea, 29137419 F IFZ, deialdiaren 4.2.1., 5.2. eta 5.3. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Enpresa arruntean ezgaitasuna duten pertsonak lan munduan sartzeko politiken azterketa. Egungo egoeraren analisia eta jarraipen adierazleen proposamena" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Marta Vallés Jorge, 52444641 H IFZ, deialdiaren 4.2.1.oinarrian ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Nafarroako Foru Komunitateko etorkinen kolektiboak Gizarte babes sistemetan sartzeko dituzten zailtasun nagusiak" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Nuria del Olmo Vicén, 2213233 N IFZ, deialdiaren 3. eta 4.1.4. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Nafarroako gizarte eta hezkuntza erakundeen Latinoamerikako nerabeen gizarte eta hezkuntza egokitze eta txertatzean eskuhartze jarraibideen azterketa" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Olga Belletich Ruiz, 73126632 H IFZ, deialdiaren 5.1., 3. eta 4.2.1. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Nafarroako landa eremuan menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko lan merkatuaren eta prestakuntza ekintza beharrei buruzko ikerketa" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Elena Velasco Carrión, 72701869 L IFZ, deialdiaren 4.2.1. oinarrian ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Ezintasun fisikoak dituzten hirugarren adineko pertsonendako dauden baliabideen azterketa eta analisia" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Miren Kristina Zarrantz Elizalde, 44619971 V IFZ, deialdiaren 5.1., 3. eta 4.2.1. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Iruñea, Lizarra eta Tuterako errehabilitazio psikosozialerako zentroetako erabiltzaileen profilak" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia Camino Osle Guerendiain, 15739402 L IFZ, deialdiaren 5.1., 3., 4.2.1. eta 4.1.4. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
_"Nafarroako Foru Komunitatean errehabilitazio psikosozialerako zentroetan artatutako adimen eritasun larriak dituzten pertsonek tratamendua uzteari lotutako ezaugarriak" ikerketa proiektua, ikertzaile nagusia German Jusue Erro, 15791669 E IFZ, deialdiaren 5.1., 3. eta 4.2.1. oinarrietan ezarritakoa ez betetzeagatik ez onartua.
2. Deialdi honetarako 58.000 euroko gastuari baimena kentzea, honelaxe egotziko dena: 46.400 euro, %80, 2007ko gastuen aurrekontuko "Beketarako, ikerketa proiektuetarako eta argitalpenetarako transferentziak" izeneko 900001 91100 4809 231000 kontusailari eta 11.600 euro, %20, 2008rako gastu aurrekontuko kontusailari.
3. Ebazpen hau Plangintza, Kalitatearen Ebaluazio eta Ikuskapen Zerbitzuari, Kontabilitate Zentroari eta interesdunei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da bide administratiboa ez duela agortzen eta haren kontra bidezko dela gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2007ko uztailaren 23an._Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilaria, María Isabel García Malo.
Iragarkiaren kodea: F0711805