I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
916/2007 EBAZPENA, abuztuaren 13koa, Herri Lan zuzendari nagusiak emana, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko deia egiten duena.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak martxoaren 23an emandako 46/2007 Foru Aginduaren bidez "Pirineoen Hegoaldeko A-21 Autobia, 3. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektuari onespen teknikoa eman zitzaion eta proiektu horrek ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean paratu zen.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 1ean emandako 77/2007 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektua jendaurrean egoteko tramitea ebatzi eta proiektua behin betikoz onetsi zen.
Nafarroako Gobernuak, 2007ko uztailaren 16ko Erabakiaren bidez, aipatu proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideak okupatzea presakoa dela adierazi du.
Horrenbestez, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariaren martxoaren 2ko 207/2004 Foru Aginduak emandako ahalmenak erabiliz, zuzendaritza nagusi honek
EBATZI DU:
1. "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei dei egitea 2007ko irailaren 10ean, 11n, 12an, 13an eta 14an Irunberriko, Urraulbeitiko eta Zangozako udaletxeetan ager daitezen, ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak eta, beharko balitz, behin betiko okupaziokoak egiteko.
2. Ekitaldi horretara norberak joan beharko du, edo bere izenean aritzeko behar bezala baimentutako pertsona batek; titularra dela frogatzen duten agiriak eraman beharko ditu (eskritura publikoa, jabetza erregistroko ziurtagiria, etab.); egoki baderitzo, peritoak edo/eta notarioa eraman ditzake, baina, betiere, norberak ordaindu beharko die.
3. Ebazpen hau argitara ematea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Komunitateko bi egunkaritan eta Irunberriko, Urraulbeitiko eta Zangozako udaletxeetako iragarki oholetan. Halaber, jakinarazten da honako hau argitaratzen dela Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.5 artikuluan xedatzen diren ondorioetarako.
4. Ebazpen hau ukitutako titularrei jakinaraztea banakako zitazio zedularen bidez.
5. Ebazpen hau Irunberriko, Urraulbeitiko eta Zangozako udaletara eta Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetzapen Atalera igortzea.
Iruñean, 2007ko abuztuaren 13an._Herri Lan zuzendari nagusia, José Luis Echávarri Arraiza.
Iragarkiaren kodea: F0712853