I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.3. Nahitaezko desjabetzeak
ERABAKIA, 2007ko uztailaren 16koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak ekainaren 1ean emandako 77/2007 Foru Aginduaren bidez, "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektua jendaurrean egoteko tramitea ebatzi eta proiektu hori behin betikoz onetsi zen.
Ikusirik hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia jasaten duela eta eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ondasun eta eskubide ukituen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. "Pirinioen Hegoaldeko A-21 Autobiako III. tartea: Izko-Judasen Benta" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.
2. Ondasun eta eskubide ukituak eskuratzeko kalkulatu den gastua 150.000,00 eurokoa da, 2007ko aurrekontuko "Inbertsioak azkartzeko plana, hitzarmena SPRINekin, desjabetzeak" (PEP E-07/000007-03) izeneko 620001 61100 6010 453214 kontusailaren kargura, eta 1.700.000,00 euro 2008ko aurrekontuari dagokion kontusailaren kargura.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea. Argitaratzen den egunetik beretik izanen ditu ondorioak.
4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Obra Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-hartzailetza Delegatuari, Ekonomia Zerbitzuari eta SPRIN sozietate publikoari.
Iruñean, 2007ko uztailaren 16an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.
Iragarkiaren kodea: F0711491