I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.1. Lurraldearen antolamendua eta hirigintza
1588/2007 EBAZPENA, uztailaren 23koa, Ingurumen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatean Izabako, Burgiko, Galozeko, Gortzako, Sartzeko eta Itzaltzuko udal mugapeetako eta 18. fazeriako (Erremendia) abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onesten duena.
Ikusirik Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuak emandako adostasun txostena, zeinean adierazten baita beharrezkoa dela Nafarroako Foru Komunitatean Izabako, Burgiko, Galozeko, Gortzako, Sartzeko eta Itzaltzuko udal mugapeetako eta 18. fazeriako (Erremendia) abelbideak sailkatzeko lanak hastea.
Kontuan hartuz proposamen hori justifikaturik dagoela Nafarroako abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legeak dioenaren ondorioz, batez ere Legearen 5. eta 6. artikuluetan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatuta dagoenaren ondorioz.
Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen otsailaren 24ko 42/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Foru Komunitatean Izabako, Burgiko, Galozeko, Gortzako, Sartzeko eta Itzaltzuko udal mugapeetako eta 18. fazeriako (Erremendia) abelbideak sailkatzeko espedientearen hasiera onestea.
2. Abelbideak sailkatzeko espedienteetan arituko den Nafarroako Foru Komunitateko ordezkaria izendatzea, hain zuzen ere, Salomé Hernando Chicote andrea, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Plangintza eta Laguntza Ataleko burua.
3. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazten den egunetik hasita hilabeteko epean, 4/1999 Legearen 114. eta 115. artikuluei jarraikiz (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).
4. Ebazpen honen berri ematea Tecnologías y Servicios Agrarios, S.A., (TRAGSATEC) enpresari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta departamentu honetako Kontrol Administratiboaren Atalari, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2007ko uztailaren 23an._Ingurumen zuzendari nagusia, Juan José Grau Lasheras.
Iragarkiaren kodea: F0711819