107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.4. Ebazpenak

757/2007 EBAZPENA, uztailaren 20koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez, zuzeneko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I., II. eta III. mailetako ikasketak eta urrutiko III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak onesten dira, 2007-2008 ikasturterako.

Dibertsitate, Kultura-aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onesteko adostasun txostena aurkeztu du. Zuzeneko modalitatean eta urrutikoan helduendako irakaskuntza duten ikastetxeen antolaketarekin eta jardunarekin zerikusia duten kontu batzuetarako jarraibideak ematea da ebazpenaren helburua. Jarraibide horiek uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretua, abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Agindua, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Agindua eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak ekainaren 29an eman 695/2006 Ebazpena osatzen ditu. Horren bidez, 2007-2008 ikasturtean ikastetxe publikoen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak onetsi ziren.

Hezkuntza kontseilariak, maiatzaren 19ko Foru Aginduaren bidez, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordezkoak izendatu zituen. Agindu horretan xedaturikoaren arabera, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez baitago,

EBATZI DUT:

1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak onestea, 1. eranskinean eta 1. eranskinaren 3.5.a) atalari dagokion zehaztapenean (4. eranskinean agertu den horretan) xedatu bezala.

2. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren zuzeneko modalitatean III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 2. eranskinean ageri dira.

3. Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitatean III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak onestea. 3. eranskinean ageri dira.

4. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta ikasgelek, bai eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila irakasten duten Bigarren Hezkuntzako institutuek ere, jarraibide hauetan ageri ez den orotan, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 28ko 687/2006 Ebazpenean arau gisa ezarritakoa bete beharko dute. Ebazpen horren bidez, ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2007-2008 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onetsi dira.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Dibertsitate, Kultura- Aniztasun eta Immigraziorako Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Etengabeko Hezkuntza eta Prestakuntza Atalera, Ikasketak Antolatzeko Atalera eta Etengabeko Prestakuntzaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzaten.

7. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko uztailaren 20an._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz (100/2005 Foru Agindua, maiatzaren 19koa, Hezkuntza kontseilariak emana, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzeko).

1. ERANSKINA

2007-2008 ikasturterako Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxeen eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelen antolaketaren eta jardunaren jarraibideak

1._Ikasketen antolaketa.

1.1. Prestakuntza eskaintzak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasgelek Hezkuntza Departamentuak ikasturte bakoitzean esleitzen dizkien prestakuntza jarduerak eginen dituzte.

1.1.1. Lehentasunezko Prestakuntza jarduerak.

Helduen Hezkuntzari buruzko19/2002 Foru Legeko 5. artikuluko a), f) eta g) letretan aipatzen diren programei loturik daudenak.:

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak: I. eta II. maila.

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloko ikasmailak, eskualdeko BHI baimendu baten menpekoak badira.

_Etorkinen integrazioan laguntzen duten programak: gaztelaniazko ikastaroak eta herrialde hartzaileari buruzko ikastaroak.

_Ezintasunak dituzten pertsonak edo egoera soziokultural ahula dutenak gizarteratzako bidea ematen duten programak.

Ikastetxe eta eskualde guztietan arreta berezia jarriko da beren propaganda ondoko toki hauetan areagotzeko: hezkuntzaren eta preskatuntzaren aldetik premia larriagoak dituzten lekuetan, gizarte bazterketarako arriskua duen jendea, etorkinak nahiz oinarrizko prestakuntzaren arloan akats larriak dituzten heldu edo gazteak biltzen dituzten horietan.

Ikastetxe eta ikasgelek zilegi izanen dute irabazi asmorik gabeko erakunde nahiz elkarteekin batera lan egitea, ezinduendako edo egoera soziokultural ahula duten pertsonendako programak aurrera eramateko. Lankidetza hori Hezkuntza Departamentuak ontzat eman beharko du, eta ikastetxeek edo eskualdeek ikasturtearen hasieran egiten duten eskaintzan ageriko da.

Ikastetxeek eta ikasgelek emanen duten eskaintzan ordutegiaren %80, bederen, lehentasunezko jarduerek beteko dute.

1.1.2. Prestakuntza pertsonala.

Helduen Hezkuntzari buruzko 19/2002 Foru Legeko 5. artikuluko c), d), e), h) eta i) letretan aipatzen diren programei loturik daudenak.

_Mentor ikasgeletako ikastaroak.

_Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko ikasketak.

.Informatikan hasteko ikastaroa.

.Atzerriko hizkuntzen oinarrizko ikastaroak.

_Kultura zabaltzeko programak.

Oro har, ikastaroek lau hilabeteko iraupena izanen dute, Mentor ikasgeletakoak izan ezik.

1.2. Izena ematea eta matrikula.

1.2.1. Izena emateko epeak.

Oro har, jardueretarako inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

_Irailaren 14a baino lehen, lehen lauhilekoko jardueretarako.

_2008ko otsailaren 8a baino lehen, bigarren lauhilekoko jardueretarako.

Lehentasunezko prestakuntza jardueretarako eta Mentor ikasgeletako ikastaroetarako inskripzioa ikasturte osoan egiten ahalko da. Ahal izanez gero, berehala erantzunen zaio eskaerari, eta, bestela, pertsona interesdunak itxaron zerrenda batean sartuko dira.

1.2.2. Adina.

a) Lehentasunezko prestakuntza jardueren ikastaroak:

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako arautegi arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxe edo eskualdean.

b) Prestakuntza pertsonalerako ikastaroak:

_Izena ematen dutenean 18 urte beteta izatea.

1.2.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB).

IHBa nahitaezkoa da ikastetxe edo ikasgela bateko jarduera arautuetan lehen aldiz inskribatzen direnendako. Inskripzioa egiteko ohiko epeak bukatu ondoren eginen da, eta prozesua bukatua egonen da ondoko egun hauetan:

_Irailaren 19a baino lehen.

_Otsailaren 12a baino lehen.

Ikasturtean zehar inskribatzen diren pertsonei ere eginen zaie, inskripzioa egiten dutenean.

1.2.4. Onartzeko irizpideak.

Aurkeztutako eskabide guztiak onartuko dira. Eskatzaile gehiago daudenean eskaintzen diren postuak baino, ikastetxeak ezarriko duen sistemaren bidez beteko dira. Betiere, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

_Pertsona Helduen Oinarrizko Hezkuntza egiteko (ikasketa arautuak), aurreko lauhilekoan hartan egon direnek izanen dute lehentasuna, eta horien artean maila gainditu dutenek. Maila berean gelditzen direnen kasuan, hartan denbora gutxien egin dutenek izanen dute lehentasuna. Modulu bat lau lauhilekoz eginik ere gainditu ez dutenek ez dute lehentasunik izanen lehenbiziko aldiz izena ematen duten pertsonen aldean.

_Eskaintzen diren gainerako ikasketetan, lehentasuna honako irizpide hauei jarraituz finkatuko da:

_Bestelako ikasketa ofizialik Helduen Hezkuntzarekin batera ez egitea.

_Azken lau urteetan Helduen Hezkuntzako ikasketa beretan matrikulaturik egon ez izana edo horiek utzi ez izana.

Posturik lortzen ez duten pertsonak itxaron zerrenda batean sartuko dira, sortzen diren hutsuneak betetzeko. Talde espezifikoen kasuan, lauhileko batean itxaron zerrendan egon direnek postua izateko lehentasuna izanen dute hurrengo lauhilekoan.

1.3. Taldeak osatzea.

1.3.1. Taldeak osatzeko ratioak.

a) Helduen Oinarrizko Hezkuntza:

_I. maila: gutxienez 6 ikasle.

_II. maila: gutxienez 15 ikasle.

b) Atzerriko etorkinak eta gutxiengo etnikoak: gutxienez 10 ikasle.

c) Adimeneko ezgaitasunak dituzten ikasleak: gutxienez 6 ikasle.

d) Prestakuntza pertsonalerako taldeak: gutxienez 20 ikasle.

Ratio txikiagoko taldeak osatzeko Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren baimena beharko da.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak deuseztatu egiten ahalko ditu lauhileko batean parte-hartzaile asko galtzen dituzten taldeak.

1.3.2. Jardueren asteko ordutegiak .

a) Oinarrizko Prestakuntza:

_I. maila: astean 10 ordu gehienez.

_II. maila: astean 12 ordu.

Kasu berezietan bi maila hauetako asteko orduak gutxitzen ahalko dira, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskatzapen Teknikorako Zerbitzuak baimena emanez gero.

b) Gaztelania atzerritarrendako: astean 4-8 ordu.

c) Adimeneko ezgaitasunak dituzten ikasleak: astean 4-6 ordu.

d) Mentor ikasgeletako ikastaroak. astean 3 ordu.

e) Prestakuntza instrumentaleko arautu gabeko ikasketak (Informatika eta hizkuntzak): astean 3-4 ordu.

f) Kultura zabaltzeko programak: astean 2 ordu.

1.4. Ikasketa espedientea.

1.4.1. Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastaroak.

Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) egin eta ikasle bakoitza maila eta modulu bati atxiki ondoren, bakoitzaren ikasketa espedientea irekiko da eta martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduak aipatu eginbideak beteko dira (agindu horrek arauak ematen ditu, Nafarroako Foru Komunitatean Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

1.4.2. Prestakuntzako beste jarduera batzuk.

Prestakuntza jardueretan parte hartu eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren mailetan sarturik ez daudenei jarraibide hauen bukaeran ageri den ereduaren araberako erregistroko fitxa bat irekiko zaie matrikula egiten dutenean.

1.4.3. Arautu gabeko prestakuntzako jardueren ziurtagiria.

Prestakuntza jarduera bat emaitza onekin burutu duten guztiek ziurtagiri bat eskatzen ahalko dute ikastetxean. Ziurtagiri hori jarraibide hauen bukaeran ageri den ereduaren araberakoa izanen da.

1.4.4. Mentor ikasgeletako ikastaroen ziurtagiria.

Ikastaroa bukatu eta zuzeneko ikasketen azken ebaluazioa gainditu duten pertsonek etekinaren ziurtagiri bat jasoko dute, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak luzatua.

1.5. Ikasketen egutegia.

Egutegiari dagokionez, eskuarki maiatzaren 10eko 433/2007 Ebazpenaren I. eranskinean eta 2007ko maiatzaren 11ko zirkularreko zehaztapenetan xedatu bezala eginen da.

2._Urteko programazio orokorra.

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxeko plangintza, antolaketa, jarduna eta hobekuntza plana biltzen ditu. Autonomiaren eta eraginkortasunaren printzipioei jarraikiz eginen da, hala prozesuak nola dokumentazioa ahalik eta gehien erraztuz.

Zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatu ahalko ditu, eta eskola orduetan eta horietatik kanpo egiten diren jarduerak planifikatuko ditu (antolaketa, ordutegia, barne eta kanpo koordinazioko egutegia, etab.), bai autonomia bai indarreko arautegia errespetatuz: hobekuntza plana, aniztasunarekiko arreta, ikastetxeak ezarririk dauzkan eta garatzen dituen berariazko programak, tutorearen ekintza, eskolako liburutegia, kalitatearen kudeaketa, irakasleen prestakuntza, teknologia berriak, lan arriskuetarako aurrenerriak eta beharrezkotzat jotzen diren bestelakoak, 2007-2008 ikasturtean.

Programazio horren ale bat Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura bidaliko da urriaren 31 baino lehen; beste ale bat ikastetxeko edo Eskualdeko Idazkaritzan geldituko da, irakasleen eskura.

Ikastetxeko Zuzendaritza Taldeak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak bigarren lauhilekoko irakaskuntzaren ordutegia bidaliko dute, bai eta irakasleen ordutegian izan daitezkeen aldaketak ere, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, otsailaren 24a baino lehen.

2.1. Ikastetxeko Irakasleen edo Eskualdeko Irakasle Taldearen Prestakuntza Plana.

Ikastetxe eta eskualde bakoitzak Irakasleendako Prestakuntza Plan bat eginen du, hauek kontuan hartuta: beharrak zein diren, ikastetxeak nolako ibilbidea egin duen prestakuntzaren arloan, eta Hezkuntza Departamentuak proposatutako lerro estrategikoak zein diren.

Irakasleendako laguntza zentroetan prestakuntza kontseiluak abian jartzearen ondorioz, beharrezkoa da zentroetan prestakuntzaren arduradun bana egotea. Haren eginkizunen artean, hauexek daude: zentroko prestakuntza plana ontzeko prozesua arintzea, plan horren ondoriozko beharrak kasuan kasuko ikasleendako laguntza zentroko aholkulariei jakinaraztea, bere esparruko irakasleendako laguntza zentroko prestakuntza kontseiluan parte hartzea eta zentro horretako irakasleak ordezkatzea.

2.2. Jarduera osagarriak eta eskola-orduz kanpokoak

Jarduera osagarrien programazioan zehatz azaldu beharko dira helburuak, jarduerak, egutegia, mailak, parte hartzen duten irakasleak, ibilbidea (joan-etorririk izanez gero) eta jardueran ebaluatzeko modukoak diren alderdien aurreikuspena.

Kultur ateraldiak/lan ateraldiak Urteko Programazio Orokorretan azaltzen diren planteamendu eta helburuen araberakoak izanen dira. Ikasle gehienek parte hartu ahal izateko moduan antolatuko dira, bereizkeriarik gabe.

Ateraldi horietan ikastetxe edo ikasgela bakoitzeko taldeetako ikasleek hartuko dute parte. Salbuespenez, ikasleekin batera joan nahi duten familiakoen kasu zehatzak aztertuko dira.

3._Irakasleak.

3.1. Lanaldia.

3.1.1. Ikastetxean bertan eman beharreko asteko orduak.

Irakasleek hogeita hamar ordu astean emanen dituzte ikastetxean. Ordu horiek Maisu-Maistren Kidegorako arau gisa ezarri denaren arabera banatuko dira.

3.1.2. Irakastorduak.

a) Lehen Hezkuntza irakasten duten ikastetxe publikoetako irakasleendako indarra duen arautegian xedaturikoa izanen da aplikatzekoa.

b) Irakasleen irakastorduak asteko egun guztietan banatuko dira, astelehenetik ostiralera, gehienez ere 6 irakastordu egunean.

c) Irakasleren batek, talde edo maila bati atxiki ondoren, bere irakastordu guztiak osatzen ez baditu, ikastetxeko zuzendariak beste jarduera batzuk esleituko dizkio, bereziki ondoko hauek:

_Irakasleren bat bertan ez badago, ordezko lana egitea, horrelako edozein gorabeherari konponbidea emanez.

_Zailtasun bereziko taldeei hezkuntzako laguntza ematea.

_Beharrezkoak diren orduak betetzea, zuzendaritzako kargudunek beren karguko lanak egiteko denbora izan dezaten.

_Ikasle atzerritarrendako harrera neurri eta programetan eta Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren mailetan lan egitea.

_Ikastetxeko baliabideen erabilera koordinatzea eta ongi aprobetxatzen diren begiratzea.

_Ikastetxeetako zuzendaritza zereginetan laguntzea.

_Laguntza zuzena ematea ikastetxe arruntetako ikasleei.

3.1.3. Ikastetxean nahitaez egin beharreko ordu osagarriak.

Ikastetxean astean egon beharreko ordu osagarriak jarduera hauek egiteko erabiliko dira:

_Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzea.

_Irakaslana koordinatzeko organoen bilerak.

_Ikasleekin elkarrizketak egitea.

_Ebaluazio bilkurak.

_Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

_Klaustroak.

_Hezkuntza arloko hobekuntza eta berrikuntza jarduerak.

_Administrazioko agiriak betetzea.

_Zabaltze, informazio, dinamizazio eta inskripzio lanak.

Plangintza instituzionaleko tresnak prestatzen edo espezialitatearekin zerikusia duten prestakuntza jardueretan nahitaez eman beharreko denboraren erdiak (horren edukia zuzendaritza taldeak ezarriko du) lehentasuna izanen du irakasleen beste edozein aukeraren aurretik.

Ikastetxean nahitaez egin beharreko orduak ezin izanen dira inolaz ere zatitu ordubetekoak baino laburragoak diren denbora tarteetan.

3.2. Ordutegia toki batean baino gehiagotan banatua duten irakasleak.

3.2.1. Toki batean baino gehiagotan aritzen diren irakasleek, ordutegiari eta joan-etorrien dietei dagokienez, irakasle ibiltariendako lan baldintzei buruzko arautegian ezarritakoa bete beharko dute.

3.2.2. Irakasleren batek eskola ordu guztiak ikastetxe bateko III. mailako 1. zikloan baldin baditu:

_Ikastetxe horretako departamenduko klaustro eta bileretara joan beharko du.

_Eskola kontseiluei dagokienez, hauteslea bi ikastetxeetan izanen da eta hautagaia destinokoan bakarrik.

_Destinoko ikastetxeko eskola kontseiluko kidea bada, hau da, eskolarik ematen ez duen ikastetxekoa, kide izaten segituko du eta, beraz, bileretara agertu beharko. Horregatik, bere ordutegiko asteko ordu osagarrietan, horretarako behar den denbora emanen zaio.

3.2.3. Irakasleren batek bi ikastetxetan irakasten baldin badu:

_Eskola ordu gehieneko ikastetxeko hezkuntza koordinazio organoen klaustro eta bileretara joan beharko du eta, bidenabarrean, beste ikastetxeko eskola orduetarako, bertan erabakitako irizpideak jarraitu beharko ditu.

_Eskola kontseiluari dagokionez, hauteslea bi ikastetxeetan izanen da eta hautagaia destinokoan bakarrik.

3.3. Ordu murrizketak.

a) Zuzendaritza taldea.

Zuzendaritza taldeari dagokio ikastordu batzuk erabiltzea, bere karguei dagozkien lanetarako, indarra duen arautegiaren arabera. Helduen Oinarrizko Hezkuntza ikastetxe publikoetan, orotariko arautegian aipatzen diren eta abian dauden unitateak bezainbat irakasle izanen dira. (Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren ekainaren 29ko 695/2007 Ebazpena, ikastetxe publikoen antolaketa eta jarduna 2007-2008 ikasturtean arautuko dituzten jarraibideak onetsi dituena).

Zuzendaritza Taldeak _talde osoak edo kideren batek_ ikastetxean bertan egon beharko du ezartzen diren ordutegi-txanda guztietan.

b) Eskualdeko Irakasle Taldeko burua.

Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak bere zereginetarako izanen dituen irakastorduak kalkulatzeko, Zuzendaritza Taldearendako ezarritako prozedura berari jarraituko zaio.

c) Mailako koordinatzaileak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila bakoitzak koordinatzaile bat izanen du, zuzendariak izendatua, maila hori ematen duten irakasleen artetik hautatuta.

Mailako koordinatzaileak astean irakastordu bat erabiltzen ahalko du maila koordinatzeko zereginetarako, maila horretan gutxienez ere bi irakasle baldin badaude.

d) Berariazko jardueren irakasle arduradunak.

Ikastetxean jarduera batzuk egiteko irakasle batzuek ordutegian dituzten murrizketak arautegi orokorrari jarraitutuz emanen dira.

e) Adinagatik irakastorduak gutxitzeko eskubidea duten irakasleak.

Afera horretaz indarra duen orotariko arautegian xedatu bezala eginen da.

3.4. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia agiria.

Zuzendaritza Taldeak Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraziko dio lan edo administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Asistentzia agirien eredu ofizialak betetzean, honakoak hartu behar dira aintzat agiri horietan:

a) Inoiz ez da hutsik utziko "Hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

b) Hutsegite guztiek agertu behar dute, bat ere utzi gabe.

c) "Hutsegitearen arrazoia" laukian "ordainsaririk gabeko norberaren eginkizunetarako baimena" jartzeko, nahitaezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak hartarako lizentzia eman izana.

Zuzendaritzak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari jakinaraziko dio, agiriak aurkezteko eguna bukatu eta biharamunean, irakasle baten edozein hutsegite edo atzerapen, ikasketaburutzaren arabera, horretarako arrazoirik ez badago, haren eginkizunak gutxitu eta, bidezko bada, espedientea tramitatzen hasteko. Kasuko irakasleari ere emango zaio, idatziz, horren berri.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea Nafarroako Gobernuko langileendako arau gisa ezartzen dena izanen da.

Irakasleek nahitaez aurkeztu beharko dizkiote hutsegiteen agiriak zuzendaritzari, horrek eskatu baino lehen.

Asistentzia agiriaren kopia bat irakasleen gelan ikusgai paratu beharko da, hilero, hilak 5 baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen agiriak (gaixo agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren gorabehera guztiak berehala emango zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia agirian jasoko ere.

3.5. Taldeak eta ordutegiak esleitzeko irizpideak

Ikastetxearen antolaketa pedagogikoa hobea izan dadin, taldeak esleitzerakoan malgutasunaren printzipioari jarraituko zaio, irakasleen atxikipena eta ikastetxearen egiazko beharrak ongi bateratzeko.

Zuzendariak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak irizpide hauen arabera esleituko ditu taldeak:

a) Lehentasun hurrenkera:

_Behin betiko irakasleak, onartuak dituzten eskubideen arabera (antzinatasuna, herria aukeratzeko lehentasunezko eskubidea...).

Iruñeko "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoan ari diren irakasleen kasuan, IV. eranskinean ezarritakoa izanen da ordena.

_Behin-behineko irakasleak, lehentasuna Kidegoko antzinatasunari emanez.

_Praktiketako irakasleak.

_Administrazio edo lan araubidean dauden aldi baterako kontratudunak.

Hori hala izanik ere, zuzendariak edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruak beste egoera batzuk kontuan izanik esleitzen ahal ditu taldeak, horrela ikastetxeko etekina eta antolaketa hobetzen bada.

Ikastetxe eta ikasgelen benetako beharrak eta irakasle bakoitzaren antolaketa bateragarriak izan daitezen, bigarren lauhilekoan, eskaeren arabera, aldatu egin litezke irakasle batek eman behar dituen irakasgaien edukiak. Halere, horrek ez du berarekin ekarriko ez ordutegiaren aldaketa, ez taldeak berriz hautatzea ere.

b) Espezialitateak.

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako I. maila eta II. maila: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

_Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako lehen zikloa: behar den gaikuntza duten maisu-maistrak edo irakaslanean onartutako esperientzia dutenak.

_Hizkuntza: behar den gaikuntza dutenak.

_Etorkinak, gizarte egoera kaskarra duten taldeak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak.

_Ezgaitasun fisiko, psikiko edo zentzumenezkoak dituzten pertsonak: hezkuntza orokorreko maisu-maistrak edo pedagogia terapeutikoan nahiz entzumenean eta hizkuntzan espezializatuak.

_Mentor ikasgeletako ikastaroak: Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologietan prestakuntza eta esperientzia frogatzen duten irakasleak, eta gainera, ikasgelako Administratzaileendako prestakunta ikastaroa egina dutenak

_Gainerako ikastaroak: ikastaroak emateko behar den prestakuntza dutela uste duten irakasleak.

3.6. Mentor ikasgelako irakasleak.

a) Eginkizunak:

_Ikasgelako ikus-entzunezko materialek eta informatika eta kontsulta tresnek ongi funtzionatzen dutela ziurtatzea.

_Eskaintza honetan interesa duten pertsonei aholkuak ematea ikastaroen ezaugarriei buruz, beren behar eta nahietarako zer ikastaro diren egokienak aditzera emanez.

_Ikaslea gidatzea bere lehenbiziko komunikazio telematikoetan, aurkitzen dituen zailtasunak konpontzeko.

_Ikastaroko ikasle eta tutoreen artean gertatzen ahal diren zailtasunak konpontzea.

_Ikasleren baten goraberen berri ematea tutoreei.

_Ikastaroetako tutore eta koordinatzaileekin batera azterketetarako deiak antolatzea.

_Gelaren erabilera kudeatzea, bere jardunari ahalik etekin handiena ateraz eta ikasleen beharrak eta dauden eskariak bateragarri eginez.

b) Ordutegia:

Mentor ikasgeletako irakasleek lau ordu emanen ditu sortzen den talde bakoitzarendako: 3 ordu zuzeneko atentzioan, eta beste ordu bat ikasgelaren antolaketan eta mantentze-lanean.

c) Azken memoria:

Irakasleek ikasketa hauei dagokien azken txostena eginen dute, eta ikastetxearen urteko memoriari erantsiko.

3.7. Iruñeko Espetxeko irakasleak.

Espetxeko irakasleak "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoari funtzionalki atxikirik egonen dira.

Asteko ordutegia eranskin honetako 3.1 puntuan orotariko izaeraz xedaturikoa izanen da.

Irakaslana espetxean eginen dute, astelehenetik ostiralera bitarte.

Nahitaez ikastetxean egon beharreko orduetan ondoko jarduera hauek izanen dituzte:

_Jarduerak programatzea eta material didaktikoa prestatzea.

_Ebaluazio bilkurak.

_Administrazioko agiriak betetzea.

_Ikasleekin elkarrizketak egitea.

_Urrutiko unibertsitatez besteko ikasketa arautuak egiten dituzten presoak ebaluatzeko ariketak ikuskatzea.

_Giltzapetuen maila akademikoa eta kulturala ebaluatzea, oinarrizko hezkuntzako ikaslegai ez badira ere.

Astean egon beharreko ordu osagarrien barruan, José María Iribarren ikastetxean egiten diren jarduerak hartuko dira kontuan: klaustroak, hezkuntza koordinazioko organoen bilerak, hobekuntza jarduerak.

Ahalik eta lasterren, José María Iribarren Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoko zuzendaritza taldeari jakinarazi beharko diote irakaskuntzan gertatzen den edozein gorabehera, ikastorduen eta ordu osagarrien hilabeteko hutsegiteen agirian sartzeko.

Horretarako, "José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoko zuzendaritzak bidezkotzat jotzen duen informazioa eskatzen ahalko die Espetxeko arduradunei.

Irail eta ekaineko eskolarik gabeko egunetan, horrelakorik baldin badago, José María Iribarren ikastetxera joan beharko dute, egun horietarako programatutako lanak egiteko.

4._Gobernu organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek gobernu organo hauek izanen dituzte:

_Kide anitzeko organoak: Eskola Kontseilua eta irakasleen Klaustroa.

_Kide bakarreko organoak: Zuzendaritza taldea.

Eginkizunei eta osaerari dagokienez, Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoan ezarritakoa aplikatuko da (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua).

Hezkuntza Departamentuak Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruak izendatuko ditu ikasturterako; hain zuzen ere, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak ematen dituzten Ikasgelak dauden eskualdeetan.

Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruen eginkizunak uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 34.5 artikuluan zehaztuta daude.

5._Irakaslana koordinatzeko organoak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoek, bederatzi unitate edo gehiago dituztenean, jarraibide hauen 3.3 atalean Zuzendaritza Taldeari dagokion lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, irakaslana koordinatzeko organo hauek izanen dituzte:

_Tutoreak.

_Mailako taldeak.

_Koordinazio Pedagogikoaren Batzordea.

Bederatzi unitate baino gutxiago dituzten ikastetxeetan, aurreko lerroaldean aipatu irizpidearen arabera, Klaustroak Koordinazio Pedagogikoaren Batzordearen eginkizunak hartuko ditu.

Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoen Erregelamendu Organikoaren III. tituluko II., III. eta IV. kapituluek (otsailaren 10eko 24/1997 Foru Dekretua) eta 257/1998 Foru Aginduko II. tituluak arautzen dute irakaslana koordinatzeko organoen izendapenari, osaerari, eginkizunei eta eskumenei buruzko guztia. Kasu horretan, Zikloko Taldeei buruz adierazitakoa Mailako Taldeei buruz adierazten dela ulertu behar da.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoetan Mailako Taldeak eratzen ahalko dira, ikastetxeko beste prestakuntza jarduera batzuen kargu egiteko (atzerritarrendako gaztelania, prestakuntza pertsonal ez arautua...), betiere jarduera horietan gutxienez bi irakasle aritzen badira.

6._Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasle helduei aplikatu beharrekoak: unibertsitatez kanpoko mailak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua eta aurrekoa aldatzen duen uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua.

6.1. Ikasleak klaseetara joatea.

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila, ziklo eta moduluetan.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egunetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek eguneroko kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, asistentzia agiria beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru batera ailegatzen diren pertsonei (jardueraren ardura duen irakasleari jakinarazi gabe), baztertzen ahalko da jarduera horretatik. Hutsik gelditzen diren tokiak jarduera horretako itxaron zerrendako pertsonekin beteko dira, horrelakorik baldin badago.

Ikastetxe eta eskualdeek, oro har, ondoko hutsegiteen eskala erabiliko dute pertsona bat baztertzeko.

_Lehenetsitako eskaintzako jarduerak:

.8 hutsegite elkarren segidan edo saio guztien %12.

.15 hutsegite ez elkarren segidan edo saio guztien %15.

_Prestakuntza jarduerak:

.5 hutsegite elkarren segidan edo saio guztien %10.

.8 hutsegite ez elkarren segidan edo saio guztien %12.

Ikastetxeetako Barne Araubiderako Erregelamenduetan eta eskualdeetako Funtzionamendu Arauetan kasuistika ager daiteke, bakoitzaren ezaugarrietara egokiturik.

Aurretik aipatutakoa ez da Mentor ikasgeletako ikastaroetara aplikatuko, ikaslea denbora tarte baterako matrikulatu baita, eta dagokion kopurua ordaindu.

7._Beste jarraibide batzuk.

7.1. Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, eta 6/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa, bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Ikastetxeetako eskola kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

7.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea.

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, zabaldu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendariaren edo Eskualdeko Irakasle Taldeko buruaren baimena beharko dute.

Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

Ikastetxeetako zuzendariek eta Eskualdeko Irakasle Taldeetako buruek ahaleginak eginen dituzte hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

HELDUEN HEZKUNTZA

(Ekainaren 21eko 19/2002 Foru Legea)

Ikastetxea:

Norberaren datuak

Deiturak:

Izena:

Helbidea:

Herria:

P.K. ............................ Telefonoa ....................... NANa

Jaioteguna ..................... Tokia

Probintzia ................. Herrialdea ............ Sexua ....... Adina

Lan egoera ................................. Lanbidea

Ikasketen gaineko datuak

EGINDAKO IKASKETAK TOKIA NOIZ

Egindako ikastaroak

NOIZ IKASTAROAREN IZENA TUTOREA ORDUAK AZKEN BALORAZIOA1

(1) + o - idatzi. Kasu horretan, zergatikoa azaldu (ikastaroa ez bukatzea, lortu beharreko helburuetan huts egitea...).

HELDUEN HEZKUNTZAKO ARAUTU GABEKO PRESTAKUNTZA JARDUEREN ZIURTAGIRIA

Izena

.................................... ikastetxeko idazkariak

ZIURTATZEN DU:

............................. jaun/andreak, ...................,(e)n jaioak, ........... NAN duenak, ikastetxe honetan ................ ikastaroa egin eta gainditu duela, ......... ordukoa. Haren edukiak honen gibel aldean ageri dira:

Eta behar diren ondorioetarako jasota geldi dadin, honako ziurtagiria luzatzen dut.

...........(e)n, ....(e)ko .......aren ....(e)an.

Oniritzia.

Ikastetxeko zuzendariaIkastetxeko idazkaria.

(Ikastetxearen zigilua)

2. ERANSKINA

Zuzeneko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak, 2007-2008 ikasturterako

1._Ikasketen antolaketa.

1.1. Curriculuma.

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren IV. kapituluak Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako antolaketa eta curriculuma ezartzen ditu, izen honekin: "Pertsona Helduen Bigarren Hezkuntzaren antolaketa eta curriculuma (III. maila)".

Ikasketa horiek bi ziklotan antolatzen dira eta bakoitzak bi lauhileko hartzen ditu.

III. mailari dagokion curriculuma lau esperientzia esparrutan antolatzen da: Komunikazioa, Matematika, Natur Ingurunea eta Gizarte Ingurunea.

255/1999 Foru Dekretuaren IV. eranskinean III. mailako lau esperientzia esparruen curriculuma ageri da, bai eta, zikloen arabera, gutxieneko edukien sekuentzia ere, orientazio gisa.

III. mailan, 20 modulu eginen dira lauhileko bakoitzean: nahitaezkoak 16 (4 esperientzia esparru bakoitzeko) eta aukerakoak 4.

III. mailako lehen zikloan lau esperientzia esparruetako nahitaezko 1. eta 2. moduluak izanen dira eta, horiez gainera, aukerako bi modulu. III. mailako bigarren zikloan esperientzia esparruetako nahitaezko 3. eta 4. moduluak eta, horiez gainera, aukerako bi modulu. Ikasleek nahi dituzten moduluak egiten ahalko dituzte lauhileko bakoitzean.

Ikastetxeak, aukerako moduluen eskaintza egiten duenean, zenbat ikasle diren eta irakasleek zenbat ordu erabilgarri dituzten hartuko da kontuan. Eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko du.

Ikastetxeko zuzendariak, irakasleen Klaustroak proposaturik, eskaini nahi dituen moduluak emateko baimena eskatuko du, inskripzioaldia hasi baino lehen.

Baimen eskaerarekin batera aukerako moduluaren curriculumaren proposamena eta hori emanen duten irakasleen izenak aurkeztuko dira.

Bidezkoa bada, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen du eskatutako aukerako moduluak emateko, kontuan harturik moduluen eta ikastetxearen ezaugarriak.

Aukerako modulu bakoitzeko ikasketak eman ahal izateko gutxienez 15 ikasle behar dira. Kopuru horretara iristen ez badira, ikasleak aukerako beste modulu batera bideratuko dira, eta gutxi eskatzen diren moduluak ez dira emanen.

1.2. Ikasleak.

Helduak matrikulatzen ahalko dira Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketetan

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako araubide arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiterakoan, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte inskribatzen diren ikastetxean.

1.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) eta ikasketen baliokidetasuna.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduko seigarren puntuak xedatzen duenez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketetan lehenbizikoz sartzen diren ikasle guztiei, matrikula egin baino lehen, hasierako balorazio bat egin beharko zaie, bide emanen diena beren prestakuntza ibilbideaz, maila, ziklo eta modulurik egokienari atxikitzeko. Horrela aurreko maila, ziklo eta moduluak gainditutzat emanen dira.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren laugarren puntuko 4, 5, 6, 7 eta 8. puntuetan ageri dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak egin ahal izateko baldintza akademikoak.

Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten badituzte, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

Ulertuko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak gainditu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortu ez duten ikasleek esperientzia esparruak antolaturik daudeneko moduluak gainditu dituztela, maila, ikastaro eta moduluen artean 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean adierazten diren egokitasunen arabera. Ulertuko da esperientzia esparru bateko modulua gainditu dela modulu horretan integraturiko arlo edo ikasgai guztiak gainditurik daudenean. Ondorio horietarako, integratutzat jotzen dira:

_Plastika eta Ikus-hezkuntzaren arloa, Matematikaren esperientzia esparruan.

_Musika arloa Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruan.

_Gorputz Hezkuntzaren arloa Natur Ingurunearen esperientzia esparruan.

IHBek hiru atal izanen ditu:

1. Agirien bidez frogaturiko ikasketen balorazioa. Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean aipatzen den baliokidetasun laukian eta foru agindu horretako laugarren puntuaren 4., 5., 6., 7. eta 8. ataletan adierazten dena hartuko dira kontuan.

2. Ezagupenen proba. Proba orokorra izan daiteke, edo esperientzia esparru bakoitzerako zenbait ariketatan egituratua. Proba ikastetxeak prestatuko du; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala azalduko da, bere gaitasunak baloratuko dira eta aurreko ikasketa espedientea baliozkotuko.

3. Buruz buruko elkarrizketa. Ikaslearen asmo eta interesen araberako prestakuntza ibilbidea zehazteko: egin beharreko modulu kopurua eta horretarako egokiena den erritmoa.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHB egin behar duen irakasle taldea. Komenigarria da prestatzean eta baloratzean ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta III. mailako lehenbiziko zikloa ematen duten maisu-maistrek parte hartzea.

Hasierako balorazioaren emaitzak ikusirik, ikasketak baliozkotzearen ondorioz gainditutzat ematen diren moduluak berriz ikasteko gomendatzen ahalko zaio ikasle bati. Ikaslea proposatzen zaion orientazioarekin ados ez baldin badago, aurkeztu den ikasketen kreditazioak izanen du lehentasuna.

Ikaslearen hasierako balorazioa egin ondoren, matrikularen ondoren, ikasketa espedientea irekiko da, non egin eta agirien bidez frogaturiko ikastaroak, hasierako balorazio probaren ondoriozko ikasketa maila, ikastetxeko orientazioa eta egin behar dituen ikasketekiko atxikipen ofiziala adieraziko baitira.

Ziklo bakoitzaren barrenean, ikaslea nahi duen moduluetan matrikulatzen ahalko da, norberaren gaitasunen arabera eta daukan denboraren arabera. Kontuan izan beharko du, esperientzia esparru bateko modulu bakoitzean ebaluatu ahal izateko, esperientzia esparru horretako aurreko moduluak gaindituak izan behar dituela.

Esperientzia esparruetan ordutegi bera duten moduluak egiten dituzten ikasleekin taldeak sortuko dira (1., 2., 3. eta 4.a).

Aldi berean 1. moduluan eta 2.ean edo 3.ean eta 4ean matrikulatuta dauden ikasleak modulu horiei dagozkien taldeetako edozeinetan sartzen ahalko dira.

1.4. Matrikulazio egutegia eta taldeak eratzea.

Oro har, inskripzioa ondoko egun hauetan eginen da:

_Irailaren 14a baino lehen, lehen lauhilekoko jardueretarako.

_2008ko otsailaren 8a baino lehen, bigarren lauhilekoko jardueretarako.

IHB nahitaezkoa da lehen aldiz inskribatzen direnendako. Inskripzioa egiteko ohiko epeak bukatu ondoren eginen da, eta prozesua bukatua egonen da ondoko egun hauetan:

_Irailaren 21a baino lehen.

_Otsailaren 12a baino lehen.

1.5. Ordu banaketa.

Uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuko V. eranskineko A) eta B) ataletan ageri da Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ordu banaketa.

Lauhilekoak 80 irakastordu ditu.

Modulu bakoitzari dagozkion orduak honela banatuko dira astean:

_Komunikazioaren Esparrua: 5 ordu.

_Matematikaren esparrua: 3 ordu.

_Natur Ingurunearen esparrua: 2 ordu.

_Gizarte Ingurunearen esparrua: 2 ordu.

_Aukerako modulua: 2 ordu.

_Tutoretza: 1 ordu.

Ordu horiek modu homogeneoan banatuko dira astelehenetik ostiralera bitartean.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea.

1.6. Ikasleak klaseetara joatea.

Pertsona helduak beren borondatez eta berek erabakita hasten dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako maila, ziklo eta moduluetan.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzan matrikula egin eta gero, argi izan behar dute ikasle guztien eskubidea eta betebeharra dela klaseetara joatea.

Zenbait egunetan arrazoi batengatik edo bestearengatik ikasle gutxi egonagatik ere, ikastetxeak eta irakasleek normalki eman beharko dituzte eskola horiek.

Irakasle guztiek egunero kontrolatu beharko dute ikasleak programatutako jardueretara joaten diren. Horretarako, asistentzia agiria beteko dute egunero, eta izaten diren gorabeherak azalduko.

Justifikatu gabeko hutsegite kopuru batera ailegatzen diren per- tsonei ebaluatzeko eskubidea kentzen ahalko zaie, eta modulutik kentzen ahalko dira. Ikastetxeek beren Barne Araubiderako Erregelamenduan horri buruz ezarritakoari jarraituko diote.

1.7. Ebaluazioa eta mailaz igotzea.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasleen ebaluazioari eta hurrengo modulura igarotzeari buruzko guztian, kalifikazioei dagokiena izan ezik, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduan ezarritakoari jarraitu behar zaio (agindu horrek arauak ematen ditu, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

Ebaluazioari buruzko dokumentu guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetarako ezarritako kalifikazio eskala orokorra erabiliko da.

Moduluan zehar, ikasleen ikaste prozesuari buruzko informazioa jasoko dute irakasleek eten gabe, sistematikoki behatuz, lanak baloratuz eta berariazko probak eginez. Hartara ikaslearen ikaste prozesuan laguntza emanen da eta balorazio elementuak edukiko dira ebaluazioa egiteko. Hori hala izan dadin, modulu bakoitzaren programazioan sartu beharko dira helburuak, eskatu beharreko gutxieneko edukiak eta modulu bakoitza gainditzeko aplikatuko diren ebaluazio irizpideak.

Lauhileko bakoitza bukatutakoan, irakasleek beren ikasle taldearen azken ebaluazioko saioa eginen dute. Irakasle-tutorea izanen da ebaluazio bilkura koordinatuko duena.

Irakasleak dira, bakoitza bere moduluan, ikasleen kalifikazioa emanen dutenak. Hala ere, ikasleak beste ziklo batera pasatzeko edo titulua emateko erabakiak modu kolegiatuan hartuko dira. Erabaki hauek gehiengo soilaz hartuko dira, eta berdinketarik gertatuz gero tutorearen kalitatezko botoak erabakiko du.

Lauhileko azken ebaluazioko emaitzak lauhilekoko ebaluazio aktetan erregistratuko dira; akta horien edukia martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduaren II. eranskineko ereduaren araberakoa izanen da.

Halaber, ikaslearen ikasketa espedientean egindako moduluen kalifikazioa agerraraziko da, hala nola gainditutako moduluak, foru agindu bereko I. eranskinean ezarritako ereduak erabiliz.

Ikastetxeak kalifikazioen berri emanen dio ikasle bakoitzari.

Ikastetxeko idazkaritzan gorde eta artxibatuko dira ikasleen ikasketa espedienteak eta ebaluazio aktak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako lehen zikloa bukatzean nahitaezko eta aukerako modulu guztiak gainditzen dituen ikaslea III. mailako bigarren ziklora igaroko da.

Salbuespenez, III. mailako lehen zikloa bukatutakoan, bigarren ziklora igarotzen ahalko da moduluren bat ebaluazio negatiboarekin duen ikaslea, betiere Irakasle Taldeak uste badu lehen zikloko helburu orokorrak gainditu dituela eta bigarren zikloa ongi aprobetxatuz egin dezakeela.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako bigarren zikloa bukatzean nahitaezko eta aukerako modulu guztiak gainditzen dituen ikaslea Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua jasotzeko proposatuko da.

Salbuespenez, Irakasle Taldeak Bigarren Hezkuntzako Graduatu titulua lortzeko proposatzen ahalko du moduluren bat ebaluazio negatiboarekin duen ikaslea, betiere uste badu ikasle horrek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako helburu orokorrak lortu dituela.

Tituluak emateko arauetan ezarritakoari jarraikiz eginen dira Bigarren Hezkuntzako Graduatu tituluen proposamenak.

2._Urteko programazio orokorra.

Urteko programazio orokorra oinarrizko tresna bat da eta ikastetxeko plangintza, antolaketa, jarduna eta hobekuntza plana biltzen ditu. Autonomiaren eta eraginkortasunaren printzipioei jarraikiz eginen da, hala prozesuak nola dokumentazioa ahalik eta gehien sinplifikatuz.

Zuzendaritza taldeak bere baliabideak kudeatu ahalko ditu, eta eskola orduetan eta horietatik kanpo egiten diren jarduerak planifikatuko ditu (antolaketa, ordutegia, barne eta kanpo koordinazioko egutegia, etab.), bai autonomia bai indarreko arautegia errespetatuz: hobekuntza plana, aniztasunarekiko arreta, ikastetxeak ezarririk dauzkan eta garatzen dituen berariazko programak, tutorearen ekintza, eskolako liburutegia, kalitatearen kudeaketa, irakasleen prestakuntza, teknologia berriak, lan arriskuetarako aurrenerriak eta beharrezkotzat jotzen diren bestelakoak, 2007-2008 ikasturtean.

Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrak zehatz azalduko du Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketei dagokien guztia, zuzeneko modalitatean.

3._Irakasleak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 94. artikuluan eta lege horretako lehen xedapen iragankorrean aipatzen dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako zuzeneko ikasketak emanen dituzten ikasleak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila osatzen duten esperientzia esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren VI. eranskinean.

Maisu-Maistren Kidegoko eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakaskuntzako funtzionarioen lanaldia indarra duen arautegiarekin bat etorriko da.

Ikasleen tutoretza eta orientazioa irakaslanari lotutako zereginak dira.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila egiten duen ikasle talde bakoitzak irakasle-tutore bat izanen du, eta taldeko ikasle bakoitzaren jarraipena egin eta irakaskuntza-ikaskuntza eta ebaluazio prozesuak koordinatuko ditu.

Irakasleen ordutegien behin-behineko onespena ikastetxeko zuzendariari dagokio, eta behin betikoa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari.

3.1. Irakasleek ordutegia betetzea eta asistentzia agiria.

Zuzendaritza Taldeak Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinaraziko dio lan edo administrazio araubideko aldi baterako lan-kontratudunak zein egunetan hasi diren ikastetxean.

Asistentzia agirien eredu ofizialak betetzean, honakoak hartu behar dira aintzat agiri horietan:

a) Inoiz ez da hutsik utziko "Hutsegitearen arrazoia" laukia, eta hala egiten bada, justifikatu gabeko hutsegitetzat hartuko da.

b) Hutsegite guztiek agertu behar dute, bat ere utzi gabe.

c) "Hutsegitearen arrazoia" laukian "ordainsaririk gabeko norberaren eginkizunetarako baimena" jartzeko, nahitaezkoa izanen da Giza Baliabideen Zerbitzuak hartarako lizentzia eman izana.

Zuzendaritzak Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari jakinaraziko dio, agiriak aurkezteko eguna bukatu eta biharamunean, irakasle baten edozein hutsegite edo atzerapen, ikasketaburutzaren arabera, horretarako arrazoirik ez badago, haren eginkizunak gutxitu eta, bidezko bada, espedientea tramitatzen hasteko. Kasuko irakasleari ere emango zaio, idatziz, horren berri.

Aurreko paragrafoan aipatutako epea Nafarroako Gobernuko langileendako orokorrean ezartzen dena izanen da.

Irakasleek nahitaez aurkeztu beharko dizkiote hutsegiteen agiriak zuzendaritzari, horrek eskatu baino lehen.

Asistentzia agiriaren kopia bat irakasleen gelan ikusgai paratu beharko da, hilero, hilak 5 baino lehen.

Irakasleen hutsegiteen agiriak (gaixo agiriaren kasuan, haren kopia edo fotokopia) ikastetxeko zuzendaritzan geldituko dira Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura.

Eskola emate normalaren gorabehera guztiak berehala emango zaizkio aditzera telefonoz Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, eta bai ondoren asistentzia agirian jasoko ere.

III.1.2.4. Irakaslana koordinatzeko organoak.

Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoan ezarritakoaren bidez arautuko dira irakaslana koordinatzeko organoen osaera eta eginkizunak (otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretua).

Departamentuek, zeinen arlo eta irakasgaiak esperientziako esparru bakoitzean sartuak baitaude, lauhileko bakoitzean bi bilera eginen dituzte gutxienez, bata hasieran eta bestea bukaeran, esperientzia esparru bakoitzeko moduluak ematen dituzten irakasleekin. Bilera horietan ondoko alderdi hauek jorratuko dira:

_Hasierako Balorazioko proba prestatzea (IHB).

_IHB ebaluatzea.

_Helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak hautatu eta mailakatzea esperientzia esparru bakoitzean.

_Programazio didaktikoak gainbegiratzea.

_Aukerako moduluen eskaintza zehaztea.

_Metodologia didaktikoari buruzko erabaki orokorrak hartzea.

_Ikasleek nola ikasten duten ebaluatzeko prozedura eta sistemak ezartzea.

_Mailaz igotzeko eta kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

_Zeharkako gaiak esperientzia esparru guztietan sartzea bultzatzea.

_Erabiliko diren materialak eta baliabide didaktikoak ezartzea.

III.1.3.5. Ikasleen eskubideak eta eginbeharrak.

Ikasleen eskubide eta betebeharrei dagokienez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasle helduei aplikatu beharrekoak: unibertsitatez kanpoko mailak ematen dituzten ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrak ezartzen dituen abenduaren 14ko 417/1992 Foru Dekretua (1993ko urtarrilaren 15eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) eta aurrekoa aldatzen duen uztailaren 14ko 191/1997 Foru Dekretua (1997ko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa).

6._Beste jarraibide batzuk.

6.1. Alkoholari eta tabakoari buruzko arauak.

Ikastetxeek giro higieniko eta osasuntsua bultzatu behar dute, hezkuntza komunitatean osasunerako on diren ohitura eta jarrerak sustatuz.

Hori helburu, eta 6/2003 Foru Legea, otsailaren 14koa, tabako kontsumoaren prebentzioari, arnasteko airea babesteari eta tabakoaren aurrean osasuna sustatzeari buruzkoa, bete dadin:

a) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan tabakoa saltzea.

b) Ez da zilegi izanen ikastetxeetan erretzea.

Ikastetxeetako eskola kontseiluek behar diren neurriak hartuko dituzte ikastetxeetan edari alkoholdunak saltzea eta kontsumitzea galarazteko.

Baldintza horiek kontuan hartuko dira barne araubideko erregelamendua prestatzerakoan.

6.2. Ikastetxeez landarako jendea sartzea

Ikastetxean edozein mezu aditzera eman, transmititu edo banatu nahi duten pertsona guztiek ikastetxeko zuzendariaren baimena beharko dute.

Kasu batean zein bestean baimen hori idatziz jasoko da ikastetxeko agiritegian. Hori guztia ez da inoiz izanen legeak aitortzen dituen eskubide sindikaletarako traba.

Ikastetxeetako zuzendariek ardura hartuko dute hezkuntza komunitateko sektore guztiek jarraibide hauen edukiaren berri izan dezaten.

3. ERANSKINA

Urrutiko Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak garatzeko jarraibideak, 2007-2008 ikasturterako

III.1.4.1. Ikasketen antolaketa.

1.1. Curriculuma.

Jarraibide hauek Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitateko III. mailako ikasketei buruzkoak dira, uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuan eta 295/1999 Foru Aginduan ezarritakoari jarraikiz.

III. mailako curriculumaren antolaketan sartzen dira uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren 16.1 artikuluan zehaztutako esperientzia esparruak.

Lau esperientzia esparruetako bakoitzak nahitaezko lau modulu izanen ditu: gainera, III. mailan aukerako lau modulu ere egin behar dira; hots, bi lehen zikloan eta beste bi bigarrenean.

Moduluek ikasturte bat iraunen dute. Ikasleek nahi dituzten moduluak egiten ahalko dituzte urte batean.

Ikastetxeak, aukerako moduluen eskaintza egiten duenean, zenbat talde diren eta irakasleek zenbat ordu erabilgarri dituzten hartuko da kontuan. Eskaintzak Hezkuntza Departamentuaren baimena beharko du.

Ikastetxeko zuzendariak, irakasleen Klaustroak proposaturik, eskaini nahi dituen moduluak emateko baimena eskatuko du, inskripzioaldia hasi baino lehen.

Baimen eskaerarekin batera aukerako moduluaren curriculumaren proposamena eta hori emanen duten irakasleen izenak aurkeztuko dira.

Bidezkoa bada, Hezkuntza Departamentuak baimena emanen du eskatutako aukerako moduluak emateko, kontuan harturik moduluen eta ikastetxearen ezaugarriak.

Aukerako modulu bakoitzeko ikasketak eman ahal izateko gutxienez 15 ikasle behar dira. Kopuru horretara iristen ez badira, ikasleak aukerako beste modulu batera bideratuko dira, eta gutxi eskatzen diren moduluak ez dira emanen.

1.2. Ikasleak.

Helduak matrikulatzen ahalko dira Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketetan:

_18 urtetik goitikoak edo jarduera hasten den urtean betetzen dituztenak.

_16 urtetik goitikoak, baldin eta hala eskatzen badute eta ikastetxeetako arautegi arruntean joaterik ez badute lan kontratua dutelakoz edo goi mailako kirolariak direlakoz. Inskripzioa egiten denean, alegatutako arrazoiak justifikatu beharko dituzte.

1.3. Ikaslearen Hasierako Balorazioa (IHB) eta ikasketen baliokidetasuna.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduko seigarren puntuak xedatzen duenez, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketetan lehenbizikoz sartzen diren ikasle guztiei, matrikula egin baino lehen, hasierako balorazio bat egin beharko zaie, bide emanen diena beren prestakuntza ibilbideaz, maila, ziklo eta modulurik egokienari atxikitzeko. Horrela aurreko maila, ziklo eta moduluak gainditutzat emanen dira.

Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren laugarren puntuko 4, 5, 6, 7 eta 8. puntuetan ageri dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako ikasketak egin ahal izateko baldintza akademikoak.

Ikasle batek aurreko ataletan sartu ez diren ikasketen ziurtagiriak aurkezten badituzte, haien baliokidetasuna kontsultatuko da Hezkuntza Departamentuan.

Ulertuko da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketak gainditu ondoren, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua lortu ez duten ikasleek esperientzia esparruak antolaturik daudeneko moduluak gainditu dituztela, maila, ikastaro eta moduluen artean 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean adierazten diren egokitasunen arabera. Ulertuko da esperientzia esparru bateko modulua gainditu dela modulu horretan integraturiko arlo edo ikasgai guztiak gainditurik daudenean. Ondorio horietarako, integratutzat jotzen dira:

_Plastika eta Ikus-hezkuntzaren arloa, Matematikaren esperientzia esparruan.

_Musika arloa Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruan.

_Gorputz Hezkuntzaren arloa Natur Ingurunearen esperientzia esparruan.

IHBek hiru atal izanen ditu:

1. Agirien bidez frogaturiko ikasketen balorazioa. Abuztuaren 24ko 295/1999 Foru Aginduaren I. eranskinean aipatzen den baliokidetasun laukian eta foru agindu horretako laugarren puntuaren 4., 5., 6., 7. eta 8. ataletan adierazten dena hartuko dira kontuan.

2. Ezagupenen proba. Proba orokorra izan daiteke, edo esperientzia esparru bakoitzerako zenbait ariketatan egituratua. Proba ikastetxeak prestatuko du; probaren bidez ikaslearen heldutasun pertsonala azalduko da, bere gaitasunak baloratuko dira eta aurreko ikasketa espedientea baliozkotuko.

3. Buruz buruko elkarrizketa. Ikaslearen asmo eta interesen araberako prestakuntza ibilbidea zehazteko: egin beharreko modulu kopurua eta horretarako egokiena den erritmoa.

Ikastetxeko zuzendariak izendatuko du IHB egin behar duen irakasle taldea. Komenigarria da prestatzean eta baloratzean ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako irakasleek eta III. mailako lehenbiziko zikloa ematen duten maisu-maistrek parte hartzea.

Hasierako balorazioaren emaitzak ikusirik, ikasketak baliozkotzearen ondorioz gainditutzat ematen diren moduluak berriz ikasteko gomendatzen ahalko zaio ikasle bati. Ikaslea proposatzen zaion orientazioarekin ados ez baldin badago, aurkeztu den ikasketen kreditazioak izanen du lehentasuna.

Ikaslearen hasierako balorazioa egin ondoren, matrikularen ondoren, ikasketa espedientea irekiko da, non egin eta agirien bidez frogaturiko ikastaroak, hasierako balorazio probaren ondoriozko ikasketa maila, ikastetxeko orientazioa eta egin behar dituen ikasketekiko atxikipen ofiziala adieraziko baitira.

Ziklo bakoitzaren barrenean, ikaslea nahi duen moduluetan matrikulatzen ahalko da, norberaren gaitasunen arabera eta daukan denboraren arabera. Kontuan izan beharko du, esperientzia esparru bateko modulu bakoitzean ebaluatu ahal izateko, esperientzia esparru horretako aurreko moduluak gaindituak izan behar dituela.

1.4. Matrikula.

1.4.1. Ikasketa horiek egin nahi dituzten ikasleen matrikulazioa irailean izanen da, ikastetxeak ezartzen duen epean; hala ere, hezkuntza modalitate honetako ikasleen egoera bereziak direla eta, zilegi izanen da ikasturteko lehen hiruhilekoan eskariak onartzea, ikasposturik baldin badago.

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleak, ondorio guztietarako, ikasle ofizialak izanen dira eta, beraz, ikastetxeko zerbitzu eta instalazioak erabiltzen ahalko dituzte.

1.4.2. Prestakuntza kontratua duten pertsonak

Pertsona hauendako urte osoan egonen da irekita urrutiko modalitatean matrikulatzeko epea.

Ikaspostua eskatzen denean, NANaren eta prestakuntza kontratuaren fotokopia bat aurkeztu beharko dira, bai eta Eskolatze Liburua edo Lehen Hezkuntzako 3. zikloaren (5.a eta 6.a) eta DBHan egindako urte bakoitzaren ziurtagiri akademikoa ere.

Aurreko lerroaldean eskatzen diren ziurtagiri akademikoen bidez zehaztuko da zein ikastetxetan matrikulatuko den "urrutiko modalitatean".

Lehen Hezkuntzako 6. mailaz beheitiko prestakuntza duten pertsonak zuzeneko modalitatean matrikulatuko dira, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publiko edo ikasgela hurbilenean.

1.5. Tutoretzak.

Irakaskuntzako arreta tutoretzen bidez gauzatuko da, eta borondatezkoa izanen da ikasleendako. Tutoretzen ordutegia, batik bat, arratsalde edo gauekoa izanen da, nahiz eta, justifikatutako kasuetan, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak ontzat emanda, beste ordutegi batzuk ere ezartzen ahalko diren, ikasleei erraztasunak emateko.

Tutoretza bi eratakoa izanen da: banakakoa eta taldekoa. Tutoretzen edukia eta aldizkakotasuna ondoko hau:

Taldeko tutoretzak.

Modulu bakoitzeko trebetasunak garatzen lagunduko da, departamentu bakoitzak ezarri eta ikasturte hasieran ikasleen eskura jarriko duen jarduera programa baten arabera. Modulu bakoitzaren hasieran, saio bat plangintzakoa izanen da; jarraipenerako tarteko saio bat eginen da prozesuan, eta azken saio bat, ebaluazioa prestatzeko.

Matematikaren, Natur Ingurunearen eta Gizarte Ingurunearen esperientzia esparruetako modulu bakoitzerako eta aukerako modulu bakoitzerako, taldeko tutoretza bat izanen da astean, ordubetekoa. Komunikazioaren Esperientziaren esparruko moduluetarako ordu banatako bi tutoretza saio programatuko dira.

Matrikulatu diren ikasleen kopurua 50 baino altuagoa baldin bada, modulu horri beste tutoretza saio bat emanen zaio.

Banakako tutoretzak.

Telefono bidezkoak, telematikoak, posta bidezkoak eta zuzenekoak izan daitezke. Horien bidez, modulu bakoitzeko irakasleak ikaslearen ikaskuntza prozesuaren banakako jarraipena eginen du, orientazioa emanen dio eta zalantzak argituko.

Esperientzia esparru bakoitzeko modu bakoitzerako eta aukerako modulu bakoitzerako astean banakako tutoretza bat izanen da, ordu bat iraunen duena, Komunikazioaren esparruko esperientziako esparruetarako izan ezik, horretan bi tutoretza saio izanen baitira.

Modulu batean 20 ikasle baino gutxiago badaude, astean irakastaldi bakar bat eskainiko da, ziklo eta esparru bakoitzean ordu bat iraunen duena, non ziklo eta esperientzia esparru bereko edozein modulutako ikasleak bereizketarik gabe onartuko baitira.

Ikasleak taldeko tutoretza saioetara joan daitezen errazteko, ordutegia erabakitzerakoan, ziklo bakoitzeko asteko tutoretza saioak ahalik egun gutxienetan bilduko dira.

Tutoretzek ordutegi finkoa izanen dute eta ikasleek zein den jakinen. Ikasturte hasieran, jendaurrean jarriko dira ondoko hauek: esperientzia esparruetako modulu bakoitzaren banakako eta taldeko tutoretzen ordutegia, taldeko tutoretzen jarduera programa, ebaluazioen egutegia eta ikasleendako jakingarria den beste edozein informazio.

Ikasketaburuak tutoretzen ordutegi orokorra prestatuko du, Urteko Programazio Orokorrean ezarritako irizpide pedagogikoei jarraikiz.

Banakako eta taldeko tutoretzetara joaten diren ikasleen asistentzia egunero kontrolatuko dute irakasleek; kontrol hori idatzita gordeko da, eta Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuaren eskura egonen.

1.6. Ikasleak klaseetara joatea.

Urrutiko irakaskuntza motaren ezaugarriak kontuan hartuta, tutoretza saioetara agertzea, banakako saioak izan edo taldeko saioak izan, ez da ezinbestekoa izanen ebaluazio probetara aurkeztu ahal izateko.

1.7. Ebaluazioa.

Urrutiko irakaskuntzaren modalitatean, Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasleen ebaluazioari buruzko guztian, kalifikazioei eta iraileko proba bereziei dagokiena izan ezik, martxoaren 6ko 79/2000 Foru Aginduan ezarritakoari jarraitu behar zaio (agindu horrek arauak ematen ditu, Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikasketak egiten dituzten ikasleen ebaluazio eta kalifikazioari buruz).

Ikastetxeak, urrutiko modalitatearen III. mailako ikasleendako, irailean, proba bereziak antolatuko ditu egindako modulu guztiak gainditu ez dituztenendako.

Ebaluazioari buruzko dokumentu guztietan Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasketetarako ezarritako kalifikazio eskala orokorra erabiliko da.

Ebaluazio egutegian ezarri datetan, urrutiko modalitateko irakasleek Ebaluazio Bilkura egin beharko dute, ikasketaburua bilkura horren buru dela.

Kalifikazioak ikasleei bidaliko zaizkie, kalifikazioen informazio buletinen bidez.

III.1.5.2. Urteko programazio orokorra.

Ikastetxearen Urteko Programazio Orokorrak zehatz azalduko du Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. mailako ikasketei dagokien guztia, urrutiko modalitatean.

Banakako eta taldeko tutoretzen ordutegia ere bilduko da.

Departamentu didaktiko bakoitzak bere eskumeneko III. mailako moduluei dagozkienak sartuko ditu bere programazioan, urrutiko modalitatean.

3._Irakasleak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 94. artikuluan eta lege horretako lehen xedapen iragankorrean aipatzen dira Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako zuzeneko ikasketak emanen dituzten ikasleak.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren III. maila osatzen duten esperientzia esparruak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleen espezialitateei esleitzeko modua ageri da uztailaren 6ko 255/1999 Foru Dekretuaren VI. eranskinean.

Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari dagokio ikastetxeko ordutegi orokorra eta irakasle bakoitzarena onestea, urrutiko modalitatean.

3.1. Ikasketaburutzaren eginkizunak.

Ikasketaburuak, urrutiko modalitateari dagokionez, eginkizun hauek izanen ditu:

_Esperientzia esparru bakoitzeko irakasle tutoreekiko bileretarako dei egitea eta bilera horiek koordinatzea 2007-2008 ikasturtea planifikatu eta programatzeko.

_Eskaintzaz eta ikasleek erabili beharreko baliabide didaktikoez (testuliburuez, ikus-entzunezkoez, plataforma digitalaz eta abarrez) argibideak ematea.

_Urrutiko modalitatea ematen duten irakasleekin batera banakako eta taldeko tutoretzen egutegia eta ordutegia prestatzea eta ebaluazio egunak zehaztea. Hori guztia jendaurrean jarriko da, ikasleek jakin dezaten.

_Ikasleei material didaktikoak eskuratzen laguntzea.

_Irakasle tutoreekin batera, ikasle taldeei honi buruzko informazioa ematea:

.Modalitateko ezaugarri didaktiko eta metodologikoak.

.Banakako zein taldeko tutoretzen ordutegiak.

.Ikasketa horietarako ikasgelak.

.Erabiliko diren baliabide didaktikoak.

.Plataforma digitalaren funtzionamendua eta erabilera.

.Ikasketaburuaren koordinazio ordutegia.

_Ebaluazio proben garapena koordinatzea.

_Ebaluazio bilkuretarako dei egitea eta bilkura horietan buru izatea.

_Kalifikazioen informazio buletina matrikulatutako ikasle guztiei bidaltzeko lana koordinatzea.

_Departamentu didaktikoetako buruen bidez, moduluetako programazioak biltzea.

_Ikastetxeko zuzendaritzak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

3.2. Irakasle tutoreen eginkizunak.

Irakasle tutore bakoitzak eginkizun hauek izanen ditu:

_Tutoretza saioak programatu, prestatu eta ematea.

_Plataforma digitala eguneraturik edukitzea.

_Beren ikasleei honako hauen berri ematea: ikasturtean taldeko tutoretza saioetan izanen diren jardueren programa eta horien egun, ordu eta tokia, bai eta ebaluazio probak eta jakingarria den beste edozein informazio.

_Ebaluazio bilkuretan parte hartzea.

_Banakako eta taldeko tutoretzetako gorabeheren erregistroaz arduratzea.

_Ikasketaburuak esleitzen dion beste edozein eginkizun.

4._Berariazko jarduketen koordinazioa eta ebaluazioa.

Helduen Oinarrizko Hezkuntzaren urrutiko modalitateko III. mailan matrikulatuta egonik berariazko jarduketa eta programetan dauden ikasleak (Espetxea, Gizakia Helburu, Oasis, Antox, Ibarre-Multzoa, Caritas), haien ezaugarri bereziak direla-eta, ezin dira joan ez tutoretza-saioetara, ez ebaluazio probetara.

Jarduketa horiek Hezkuntza Administrazioko irakasleak dituzte, eta horiekin behar den koordinazio lana egiten ahalko dute "Félix Urabayen" NHBHIko irakasleek.

Ikasle horien ebaluazioa egiteko, kasuan kasuko zentro, elkarte, proiektu eta programez arduratzen diren irakasleen laguntza izanen da. Horretarako, departamentuburu bakoitzak ebaluazio ariketak bidaliko dizkio irakasle horiei, proba egiteko eta egindako azterketak departamentuburuei itzultzeko ardura har dezaten.

Iruñeko espetxean Helduen Bigarren Hezkuntzan eta urrutiko batxilergoan matrikulaturik dauden ikasleei behar duten laguntza eman ahal izateko, NHBHIak bi ordu astean utziko ditu espetxearen esku, ahal bada, bata komunikazio esparrukoa eta bestea zientzia eta teknologia esparrukoa, behar den koordinazioa, irakasleen eta ikasleen informazioaren transmisioa, ikasleekiko arreta eta azterketetako zainketa bermatzeko.

III.1.6.5. Ikasleen estatistika

Urrutiko modalitatean matrikulatutako ikasleen jarraipen estatistikoa Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuak eginen du. Zerbitzuak jarraipen horretarako fitxa bat osatzen ahalko du, non ikasleen datuak adin tarteen arabera agertuko baitira. Fitxa horietan datu hauek bilduko dira: banakako edo taldeko tutoretzak darabiltzaten ikasleak, hein bateko edo azkeneko ebaluazio saioetara aurkezten direnak, moduluz igotzen direnak eta errepikatzen dutenak eta interesgarritzat jotzen diren datu guztiak.

6._Baliabide didaktikoak.

"Félix Urabayen" NHBHIak Helduen Oinarrizko Hezkuntzako III. mailako urrutiko ikasketak bere gain ditu eta harexek erabakiko du zer baliabide didaktiko behar diren modalitate horretarako ikasketak burutu ahal izateko.

Urrutiko modalitatea ematen duten irakasle guztiek, beren tutoretzetan, ikastetxeak hautatu eta ikasleek erabiltzen dituzten material didaktikoak erabili beharko dituzte. Hori hala izanik ere, laguntzarako materiala prestatzen ahalko dute, programazioen alderdi batzuk osatzeko.

Matrikulatutako ikasleei material didaktikoak saltzetik ateratzen diren likidazioak, hala denean, ikastetxeak eginen ditu hornitzailearekin edo hornitzaileekin, bere Kudeaketa Kontuak ematen dizkion eskumenen barruan. Material didaktikoen hornitzailea CIDEAD baldin bada, organismo horrek ezarriak dituen prozeduren arabera eginen da likidazioa.

NHBHIko lehen zikloko ikasleek plataforma digitala eskuratu eta esperientzia esparruetako 1. eta 2. moduluetako material didaktikoak erabiltzen ahalko dituzte.

4. ERANSKINA

"José María Iribarren" Helduen Oinarrizko Hezkuntzako ikastetxe publikoko behin betiko irakasleen zerrenda

MARTINEZ BEORLEGUI, CONCEPCION

ALAMAN GALAR, M.ª TERESA

OSES IBAÑEZ, JOSE FERNANDO

SUBIZA ILINCHETA, M.ª TERESA

FERNANDEZ CALLEJAS, P. CONSUELO

ORTEGA LOZANO, ROBERTO

MUÑOZ RUIZ, JOSE LUIS

FERNANDEZ FERNANDEZ, LOURDES

LANA GURUCHARRI, CRISTINA

ARTAZCOZ ARDANAZ, LOURDES

FERNANDEZ JIMENEZ, CONCEPCION

GARATEA AYERRA, M.ª TERESA

MURUZABAL MARTINEZ, M.ª LOURDES

RUPEREZ DIEZ, M.ª ANGELES

IZU BELLOSO, YOLANDA

VILLANUEVA IRURITA, M.ª PIEDAD

LOPEZ SAINZ, M.ª GLORIA

MALON FERRER, JAIME JAVIER

SAN MARTIN AOIZ, AGUSTIN

SENOSIAIN ZUDAIRE, JOSE MIGUEL

ROMERA GUTIERREZ, LUIS M.ª

LOPEZ VAZQUEZ, M.ª PILAR

Iragarkiaren kodea: F0711798