107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

589/2007 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak hautatzeko prozeduraren barrenean, hautatutako izangaien izenen zerrenda argitara ematen duena.

Eskola eta lanbide irakaskuntzako zuzendari nagusiak, martxoaren 13an emandako 236/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren menpeko ikastetxe publikoetako zuzendariak karrerako funtzionarioen arteko merezimendu lehiaketa bidez hautatzeko deialdia onetsi zuen.

Ebazpen horretako zazpigarren oinarriko 4. atalean ezarritakoari jarraituz, batzorde bakoitzak Hasierako Prestakuntza Programa egiteko hautatutako zuzendarigaiaren aldeko proposamena igorriko dio Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuko zuzendariari, eta programa hori egitetik erabat edo partzialki salbuetsita dagoen adieraziko du.

Ebazpen horretako bederatzigarren oinarriko 3. atalean ezarritakoari jarraituz, Hezkuntza Departamentuak bon.ean argitaratuko du hautatutako zuzendarigaien izenen zerrenda, haien izendapen mota adierazita.

Beraz, bidezkoa da jendaurrera ateratzea Hasierako Prestakuntza Programa egiteko hautatu diren zuzendarigaien zerrenda, bai eta programa egitetik erabat edo partzialki salbuetsita daudenena. Era berean, hautatutako zuzendarigai bakoitzari daukan egoeraren arabera dagokion izendapen mota ere ateratzen da jendaurrera.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Jendaurrera ateratzea, hautapen batzordeek aurkeztu dituzten proposamenak aintzat hartuz, zuzendariak hautatzeko prozeduraren lehenbiziko fasea gainditu duten zuzendarigaien zerrendak, bertan adierazita zein dauden Hasierako Prestakuntza Programa egitetik erabat edo partzialki salbuetsita eta bakoitzari dagokion izendapen mota. Hori dena eranskin hauetan zehazten da:

I. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa osorik (fase teorikoa eta fase praktikoa) egin behar duten zuzendarigaiak, zein ikastetxetarako ari diren lehiatzen eta bakoitzari dagokion izendapen mota.

II. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsitako zuzendarigaiak, zein ikastetxetarako ari diren lehiatzen eta bakoitzari dagokion izendapen mota.

III. eranskina: Hasierako Prestakuntza Programako fase teorikoa egitetik salbuetsitako zuzendarigaiak, zein ikastetxetarako ari diren lehiatzen eta bakoitzari dagokion izendapen mota.

2. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aitzina.

3. Ebazpen hau igortzea Eskola Antolamendu eta Berriztapenerako Zerbitzuari, Idazkaritza Teknikoari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikasketak Antolatzeko Atalari, Langileria Atalari eta interesdunei, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2007ko ekainaren 7an._Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia, Fermín Villanueva Ferreras.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO IKASTETXE PUBLIKOETAKO ZUZENDARIAK HAUTATZEKO MEREZIMENDU LEHIAKETA (236/2007 EBAZPENA, MARTXOAREN 13KOA). OHARRA

I

Hasierako prestakuntza programa osorik egin behar duten zuzendarigaiak

AUKERATUTAKO IZANGAIA* I K A S T E T X E A HERRIA IZENDAPEN MOTA

Santana Zaratiegui, Juan Antonio "Gabriel Valentín Casamayor" ikastetxe publikoa. Oibar Praktiketako zuzendaria urtebetez

Rípodas Alzueta, M.ª Jesús "Ermitaberri" ikastetxe publikoa Burlata Praktiketako zuzendaria urtebetez

Pérez González, María Consuelo Mañeruko ikastetxe publikoa Mañeru Praktiketako zuzendaria urtebetez

Huarte Rodríguez, Eva María "Joaquín Romera" D.B.H.I. Mendabia Praktiketako zuzendaria urtebetez

Ventura Bastarrica, Fernando "Basoko" B.H.I. Iruña Praktiketako zuzendaria urtebetez

Arriazu Agramonte, José Ignacio "Julio Caro Baroja-La Granja" B.H.I. Iruña Praktiketako zuzendaria urtebetez

(*) Hasierako prestakuntza programa bat gainditu behar duten zuzendarigaiak, martxoaren 13ko 236/2007 Ebazpenaren 7. oinarriko 6. atalean ezarritakoarekin bat.

II

Hasierako prestakuntza programa egitetik salbuetsitako zuzendarigaiak

AUKERATUTAKO IZANGAIA* I K A S T E T X E A HERRIA IZENDAPEN MOTA

Fernández Salas, Germán "San Babil" ikastetxe publikoa Ablitas Zuzendari lau urterako

Salegui Rivera, Izaskun Col. "La Cruz" ikastetxe publikoa Allo Zuzendari lau urterako

Echarri Jaurrieta, Juan Jesús "Urraca Reina" ikastetxe publikoa Artaxoa Zuzendari lau urterako

García Garraza, Jesús Azagrako D.B.H.I. Azagra Zuzendari lau urterako

Etayo Ros, María Angeles Beriaingo ikastetxe publikoa Beriain. Zuzendari lau urterako

Burgui Arrondo, María Angeles "Bertrán de Lis" ikastetxe publikoa Cadreita Zuzendari lau urterako

Estarriaga Monente, Lucía "Virgen del Soto" ikastetxe publikoa Caparroso Zuzendari lau urterako

Díaz Tabuenca, Begoña "Santa Vicenta María" ikastetxe publikoa Cascante Zuzendari lau urterako

Moreno Solano, María Antonia "Otero de Navascués" ikastetxe publikoa Cintruénigo Zuzendari lau urterako

Landa Boneta, María Begoña "Elías Terés" ikastetxe publikoa Funes Zuzendari lau urterako

Logroño Jordán, Francisco Javier "Santos Justo y Pastor" ikastetxe publikoa Fustiñana Zuzendari lau urterako

Zabaleta Urkiola, Miren Helen "Erleta" ikastetxe publikoa Leitza Zuzendari lau urterako

Marrodán Malo, Juan José "Angel Martínez Baigorri" ikastetxe publikoa Lodosa Zuzendari lau urterako

Lasterra Latasa, María Concepción "Julián María Espinal Olcoz" ikastetxe publikoa Mendigorria Zuzendari lau urterako

Esparza Rubio, Antonio "Nuestra Señora del Patrocinio" ikastetxe publikoa Milagro Zuzendari lau urterako

Gil Sagaseta de Ilúrdoz, María del Carmen "Mardones y Magaña" ikastetxe publikoa Murchante Zuzendari lau urterako

De Antonio Echávarri, José L. "San Salvador" ikastetxe publikoa Oteitza Zuzendari lau urterako

Gaztambide Martínez, Mercedes "Azpilagaña" ikastetxe publikoa Iruña Zuzendari lau urterako

Bañales Galarza, José Angel "Iturrama" ikastetxe publikoa Iruña Zuzendari lau urterako

Aragón Urtasun, Juan José "San Jorge" ikastetxe publikoa Iruña Zuzendari lau urterako

Martín Iglesias, Manuel "Víctor Pradera" ikastetxe publikoa Iruña Zuzendari lau urterako

Ariz Lacalle, Joaquín "San Juan-Donibane" B.H.I. Iruña Zuzendari lau urterako

Barásoain Romeo, Marino "Sanitaria" B.H.I. Iruña Zuzendari lau urterako

Escauriaza de las Heras, Julio "Pablo Sarasate" musika-kontserbatorio profesionala. Iruña Zuzendari lau urterako

Carbajo López, Fernando "Félix Urabayen" P.H.B.H.N. Iruña Zuzendari lau urterako

De Miguel Sáenz, Francisco Javier "Ribera del Arga" B.H.I. Azkoien Zuzendari lau urterako

Santos Marugán, Mercedes Pitillasko ikastetxe publikoa Pitillas Zuzendari lau urterako

Muñoz Quirós, Juan Luis "Alfonso X el Sabio" ikastetxe publikoa San Adrian Zuzendari lau urterako

Herreros Sota, David "Ega" B.H.I. San Adrian Zuzendari lau urterako

Giganto Martínez, José María "Elvira España" ikastetxe publikoa Tutera Zuzendari lau urterako

Boillos Romera, Javier H.O.H.I.P. Tutera Zuzendari lau urterako

(*) Hasierako Prestakuntza Programa egitetik salbuetsitako zuzendarigaiak, zuzendaritza-lanetan gutxienez bi urteko esperientzia kreditatzeagatik (8.1 oinarria), HLOren 136.1. artikuluarekin bat.

III

Hasierako prestakuntza programako fase teorikoa egitetik salbuetsitako zuzendarigaiak

AUKERATUTAKO IZANGAIA* I K A S T E T X E A HERRIA IZENDAPEN MOTA

Jiménez Jiménez, Bruno Miguel "Francisco Javier Sáinz de Oiza" ikastetxe publikoa Kaseda Praktiketako zuzendaria urtebetez

(*) Hautaturiko izangaiak ez du Hasierako Prestakuntza Programaren zati teorikoa egiteko beharrik, martxoaren 13ko 236/2007. Ebazpenaren zortzigarren oinarriko 2. atalarekin bat.

Iragarkiaren kodea: F0712124