107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industriako ingeniari tekniko izateko 11 lanpostu oposizio bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

2006ko ekainaren 3an, 79. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eman zen argitara Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko industriako ingeniari tekniko izateko 11 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia. Haren 7.1. arauan xedatutakoa betetzeko, oposizioko epaimahaiak Marcos Garijo Urreaga, igoera txandako izangaia, eta Iñaki Morcillo Irastorza, Ainhoa Pérez Artola eta David Carabantes Bernal, txanda irekikoak, izendatzeko proposamena aurkeztu du, haiek izan baitira oposizioa gainditu duten izangaiak.

Iruñean, 2007ko abuztuaren 22an._Langileen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendaria, María Angeles Domene Sáez.

Iragarkiaren kodea: F0713164