107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

DEIALDIA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzekoa. Izendapen proposamena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Otorrinolaringologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren 8. oinarrian xedaturikoari jarraikiz ( 2007ko 35. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, martxoaren 21ekoan), deialdi horretako epaimahaiak probak gainditu dituen izangaia izendatzeko proposamena aurkeztu du.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Otorrinolaringologiako Laguntza Ataleko buru izateko lanpostutarako ondokoak izendatzeko proposamena onetsi da:

IGNACIO ARRUTI GONZALEZ

2. Hori guztia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara bedi, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 24an._Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria, Alberto Margallo Lana.

Iragarkiaren kodea: F0711989