107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

123/2007 EBAZPENA, uztailaren 25ekoa, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzaileak emana, Angel Jericó Domínguez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Ibilgailuak Kudeatzeko Unitateko burua, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzen dizkiona.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuko 8. artikuluarekin bat eta ekainaren 19ko 38/2006 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Larrialdietako Agentziako Estatutuen bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Angel Jericó Domínguez Nafarroako Larrialdietako Agentziaren Ibilgailuak Kudeatzeko Unitateko burua, kargutik kendu eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2007ko uztailaren 25etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea.

4. Ebazpen honen berri ematea interesdunari, Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako Kudeaketa Zuzendaritzari behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko uztailaren 25ean._Nafarroako Larrialdietako Agentziaren zuzendari kudeatzailea, David Sáinz Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0712361