107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

VIII. IRAGARKIAK

8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK

LESAKA

Zehapen jakinarazpena

Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea hausteagatik Alkatetzak ezarritako zehapenak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinarazterik izan ez denez, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraituz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Esped.: 2007/28. Jabea: Fernando Jiménez García. Matrikula: SS 02868 R. Tokia: Sastrin, Alkaiaga Pol.. Eguna: 2007-02-27. Ordua: 10:50. Zenbatekoa: 20. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Esped.: 2007/29. Jabea: Xabier Ignacio Silveira Etxeberria. Matrikula: SS 7494 AS. Tokia: Bittiria 28,. Eguna: 2007-03-12. Ordua: 13:31. Zenbatekoa: 20. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 2. E. ZEO: 94. 2. E. ORD: 11.11.

Esped.: 2007/47. Jabea: Francisco Javier Alzuri Almandoz. Matrikula: 5625-DJH. Tokia: Plaza Zaharra, 25. Eguna: 2007-05-02. Ordua: 11:30. Zenbatekoa: 20. Galtzen diren puntuak: 0. BSL: 39. 3. ZEO: 91. 2. M. ORD: -.

Isuna, irmo egin eta ondoko 15 egun balioduneko epearen barrenean ordaindu beharko da. Epe hori iraganik isuna ordaindu ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da.

Zehapen horiek ezartzearen kontra errekurtso hauetakoren bat aurkez daiteke, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Lesakan, 2007ko abuztuaren 10ean._Alkatea, Koldo Aingeru Erquicia Ochoteco.

Iragarkiaren kodea: L0712724