VIII. IRAGARKIAK
8.1. BESTELAKO IRAGARKI OFIZIALAK
ANTSOAIN
Arau-hausteen jakinarazpena
Trafikoari buruz indarra duen araudia hausteagatik Udaltzaingoak ezarritako salaketak, ondoko zerrendan ageri direnak, jakinaraztea ezinezkoa suertatu denez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta gainerako lege aplikagarrietan xedatutakoari jarraikiz, ediktu hau ematen da argitara Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatuak bizi diren herriko Udalaren edo Kontzejuaren iragarki oholean.
BSL: Trafikoari, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legea. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretua.
ZEO: Zirkulazioaren Erregelamendu Orokorra. 13/1992 Errege Dekretua.
TUO: Trafikoari buruzko Udal Ordenantza. 1999ko ekainaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa.
1. Salaketaren jakinarazpena argitaratu ondoko hogeita hamar egun naturaleko epean, interesdunak isuna %30 merkeago ordaintzen ahalko du, hala ezartzen baita martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 67. artikuluan. Ordainketa Udalaren bulegoetan egiten ahal da (Udaletxeko plaza, 1), edo posta igorpenaren bidez, bertan izen-deiturak, ibilgailuaren matrikula eta espedientearen zenbakia adierazita.
2. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 72.3 artikuluan xedatutakoaren babespean, ibilgailuaren titularrari eskatzen zaio, arau-haustea egin duen gidaria bera ez bada, nor den esan dezala, hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita. Horretarako, Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean idazki bat aurkeztu beharko du, arau-hauslearen izen-deiturak, nortasun agiri nazionalaren zenbakia eta helbidea adierazten dituena. Ibilgailuaren jabea pertsona juridiko bat (sozietate bat) baldin bada, betiere, identifikatu beharko da arau-haustea egin duen gidaria, bestela sozietateari irekiko baitzaio espedientea, identifikazioa ez egiteagatik. Identifikatzeari uko eginez gero, titularraren kontrako salaketa eginen da, arau-hauste oso larriagatik, eta horren zehapena 1500 eurorainokoa izan daiteke.
3. Martxoaren 2ko 339/1990 Legegintzako Errege Dekretuaren 79. artikuluan eta otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuaren 11 eta 12. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, agiri honen bidez salaketa jakinarazten zaio ibilgailuaren titularrari, ustezko arau-hauslea den aldetik.
4. Salatuak alegazio idazkirik aurkezten ez badu, ezta frogarik proposatzen ere, agiri hau zehapenaren ebazpen proposamentzat hartuko da, eta egitate frogatutzat joko dira, berriz, haiek ekarritako arau-haustea, haren kalifikazioa, haien erantzulea eta proposatzen den zehapena. Horiek denak jakinarazpenean ageri dira, dagozkien laukitxoetan, idazkun hauek dituztela: "salatutako egitatea", "hautsitako araua", "kalifikazioa", "salatuaren deiturak eta izena" eta "zenbatekoa". Halaber, aditzera ematen zaio espedientea Udalaren bulegoetan dagoela bere eskura, Udaletxeko plazako 1ean, eta bertan aztertzen ahalko duela, baita espedienteko agirietatik nahi dituen kopiak eskatu ere, egun baliodunetan, 8:00etatik 14:30ra.
5. Nolanahi ere, interesdunak hamabost egun balioduneko epea du, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkeztu eta bere alde egokiak iruditzen zaizkion frogak proposatzeko. Horretarako, dagokion idazkia Udalaren Erregistro Orokorrean edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan aipatzen diren lekuetariko batean aurkeztu beharko du.
Antsoainen, 2007ko abuztuaren 7an._Alkate udalburua, Antonio Gila Gila.
2007/145 DAEDU SCCL 0584 CWL - 2007-07-23 - 310,00 0 072. 3 - -
2007/187 DAEDU SCCL 0584 CWL - 2007-07-23 - 310,00 0 072. 3 - -
2007/267 ARTZAI SANTESTEBAN ARIZCUREN 1816 BCP NAFARROA, 3 2007-03-31 00:06 100,00 0 - 91. 2H -
2007/409 ALVARO GONZALEZ SALVATIERRA NA-9484-AY DIVINA PASTORA, 8 2007-05-05 09:55 100,00 0 - 91. 2. G -
2007/413 TRANSPORTES IGANETA, S.L. 8251 BTT - 2007-07-23 - 310,00 0 072. 3 - -
2007/453 JULEN GONZALEZ MENDIZABAL 9507 FMB LAPURBIDE, BAR CUEVAS 2007-05-23 13:34 60,00 0 38. 3 91. 2. M -
2007/469 IGNACIO MARTINEZ EGEA SS-0218-BG LAPURBIDE-DIVINA PASTORA 2007-05-28 20:40 100,00 2 39. 2. E 94. 2. E -
2007/470 MARIA BELEN NUÑEZ CENZUAL NA-1473-AS ARTURO KANPION, 16 2007-05-30 23:15 100,00 0 39. 2. F 94. 2. F -
2007/472 MANUEL ALONSO DOMINGO 0379 FFX VILLAVA ETORB., 23 2007-05-30 08:32 96,16 0 38. 3 91. 2. G -
2007/481 ALFONSO CUIRAL RODRIGO 4140 DLV LAPURBIDE, 3 2007-06-20 20:15 60,10 0 - 91. 1 -
2007/482 TRANSPORTES BIDETXEA, S.L. 2554 FJH AITZOAIN, (INDUSTRIALDEA) 2007-06-23 01:30 60,00 0 - - 33
2007/492 TRANIMCA, S.L. 8561 DNZ LAPURBIDE, 3 2007-06-04 14:27 60,00 0 - 91. 1 -
2007/495 SORAYA JIMENEZ HERNANDEZ NA-0460-AV DIVINA PASTORA, 10 2007-05-31 17:30 100,00 0 - 91. 2G -
2007/496 ANTONIO URDAX MARTINEZ 5074 FMC EZKABA-NOAIN ANAIAK 2007-06-01 07:42 100,00 0 - 94. 2D -
2007/499 NARA LEYLA NORIEGA REYNA 0999 DRZ EZKABA, 7 2007-06-04 00:15 100,00 0 38.3 91.2M -
2007/500 DANIEL MACUSO DOMEÑO 9516 FGM LERIN, (13 ZK. PAREAN) 2007-06-04 18:40 100,00 0 - 91.2G -
Iragarkiaren kodea: L0712515