Iragarkia
107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a
II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Deialdia, 2006/2007ko kirol denboraldian kirol afizionatuari norgehiagokako araubidean diru-laguntzak emateko
Iruñeko Udaleko alkateak 2007ko martxoaren 9an deialdia onetsi zuen, 2006/07 kirol-denboraldian kirol afizionatuari diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko.
Deialdi publiko honen xedea kirol-talde, elkarte, klub eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei diru-laguntzak emateko prozedura garatzea da, betiere honako baldintzak betetzen badituzte: 2006/2007ko denboraldian zehar, kirol errendimendua edo aisia xede harturik lehiaketa-jardueraren bat burutu izana, edo haien instalazioen jabe diren eta Iruñeko biztanleei euren instalazioez baliatzeko elkarteko bazkide izaten uzten dieten kirol elkarteak izatea. Deialdi hau norgehiagoka araubidean gauzatuko da, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak xedatutakoarekin bat, zeina Udalbatzak onetsi eta 2006ko otsailaren 17ko 21. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baitzen.
Deialdi honetan aurreikusten ez den orotan, Iruñeko Udalaren Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorra aplikatuko da.
1._Aurrekontua.
Deialdi honi 173.821 euro esleituko zaizkio, gehienez ere, Udalaren Aurrekontuko 7145220/482090 kontusailaren kargura esleitu ere.
Onuradun bakoitzari emanen zaion kopurua ezin izanen da izan 24.000 euro baino gehiago.
2._Diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburua, eta onuradunen betebeharrak.
Deialdi publiko honen xedea eta helburua kirol-talde, elkarte, klub eta irabazi-asmorik gabeko bestelako entitateei diru-laguntzak ematea da, betiere honako baldintzak betetzen badituzte: 2006/2007ko denboraldian zehar, kirol errendimendua edo aisia xede harturik lehiaketa-jardueraren bat burutu izana, edo haien kirol-instalazioen jabe diren eta Iruñeko biztanleei euren instalazioez baliatzeko elkarteko bazkide izaten uzten dieten kirol elkarteak izatea.
Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 11. artikuluan ezarritakoarekin bat, honako hauek dira onuradunen betebeharrak:
a) Diru-laguntzaren xede den helburua, proiektua edo jarduera gauzatzea edo diru-laguntzaren oinarria den jokabidea hartzea.
b) Organo emailearen aurrean justifikatzea baldintzak eta betekizunak bete dituztela, bai eta jarduera egin dutela eta diru-laguntza zertarako den eta helburu hori bete dutela ere.
c) Organo emaileak egin beharreko egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei men egitea, bai eta kontrol-organo eskudunek egiten ahal dituzten egiaztapen eta finantza-kontrol guztiei ere men egitea, betiere Udalaren agiritegietan jaso ez eta aurreko jarduketetan eskatzen dieten adina informazio eman beharko dutelarik.
d) Helburu berbera duten beste diru-laguntza, laguntza, diru- sarrera edo baliabiderik lortuz gero, organo emaileari horren berri ematea. Bestelako laguntza horiek lortu direla jakin bezain laster egin behar da jakinarazpen hori, eta, betiere, hartutako funtsei emandako aplikazioa justifikatu baino lehen.
e) Diru-laguntzetarako ebazpen-proposamena eman baino lehen egiaztatu beharra dute egunean dituztela hala tributu-betebeharrak nola Gizarte Segurantzarekikoak. Iruñeko Udalak bere kabuz egiaztatuko du Udalarekiko betebeharrak egunean dituztela.
f) Kontabilitate-liburuak, izapide-erregistroak eta gainerako agiriak izan behar dituzte, behar bezala ikuskatuak izan ere, onuradunari kasuan-kasuan aplikatzen ahal zaizkion merkataritzako eta sektoreko legeek ezarritakoekin bat, bai eta deialdiek edo ebazpenek egiaztapen eta kontrol-eskumenak modu egokian gauzatuko direla bermatzeko galdatzen ahal dituzten egoera-orriak eta berariazko erregistroak ere.
g) Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne direla, gordetzea, egiaztapen eta kontrol jarduketen xedea izan daitezkeen neurrian.
h) Behar bezalako publizitatea egitea, diru-laguntza jaso duten programak, jarduerak, inbertsioak edo jarduketak Iruñeko Udalak finantzatu dituztela jakitera emate aldera.
i) Jasotako funtsak itzultzea, Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorrak horretarako zein kasu adierazi eta halakoetan.
3._Diru-laguntzak eskatzeko bete beharreko baldintzak eta horiek egiaztatzeko bideak.
Baldintza orokorrak betetzen dituzten eta Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak ezarritako debeku-zioren batek ere ukitzen ez dituen entitateek eska ditzakete diru-laguntzak, betiere ondokoekin bat:
3.1. 2006/2007ko denboraldian zehar, kirol errendimendua edo aisia xede harturik lehiaketa-jardueraren bat burutu izana, edo haien kirol-instalazioen jabe izanda Iruñeko biztanleei euren instalazioez baliatzeko elkarteko bazkide izaten utzi izana.
3.2. Legeekin bat eraturik izatea, eskaera aurkeztu behar den datan.
3.3. Elkartearen egoitza nahiz zergetarakoa Iruñean edukitzea.
3.4. Diru-laguntzaren xedea den jarduerak Iruñeko Udalaren beste deialdi publikoen edo hitzarmenen bidez diru-laguntzarik jaso ez izana.
Onuradunek aipatu baldintzak betetzen dituztela eta diru-laguntza jasotzeko inongo debeku-ziok ukitzen ez dituela justifikatzeko, zazpigarren klausulan galdatzen diren agiriak aurkeztu behar dituzte.
Ez da beharrezkoa izanen Udalaren agiritegietan jasota dauden alderdiak agiri bidez egiaztatzea.
4._Diru-laguntzak bideratzeko eta haien gainean ebazteko organo eskudunak.
Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Idazkaritza Teknikoa izanen da diru-laguntzen inguruko prozedura bideratzeko organo eskuduna, eta bere kabuz egingo ditu ebazpen-proposamena emateko behar diren datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko beharrezko jotzen dituen jarduketak oro.
Ebazpen proposamena instrukzio organoak emanen du, espedientea eta Balorazio Batzordearen txostena kontuan harturik, eta ebazteko eskumena duen organoari helaraziko dio.
Diru-laguntzak emateko prozedura Alkatetzak ebatzi behar du.
Hona Balorazio Batzordea osatuko duten kideak:
Batzordeburua: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko Zinegotzi Delegatua.
Batzordekideak: Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko zuzendaria.
Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko Alorreko teknikari bat.
Kirol koordinatzailea.
Idazkaria: Alorrari atxikitako letradua edo zuzenbidean lizentziaduna.
5._Eskabideak noiz arte eta non aurkeztu.
Eskaerak aurkezteko interesik duten eskatzaileek eskabidea sinatu beharko dute, eta dagozkien fitxak bete, zeinak deialdi honi atxiki batzaizkio, eranskin I. gisara.
Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Eskabidearekin batera, deialdi honen zazpigarren oinarriak aipatzen dituen agiriak eta argibideak aurkeztuko dira.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina izanen da.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdian ezarritako betekizunak, interesdunari eskatuko zaio gehienez ere hamar eguneko epe luzaezinean zuzen dezala, eta ohartaraziko zaio hala egin ezean eskaera bertan behera utzi duela ulertuko dela, betiere aldez aurretik ebazpena emango delarik, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71. artikuluak aurreikusitakoarekin bat.
Eskabideak Iruñeko Udalaren Erregistro Orokorrean (Merkatuko k., 7-9) aurkezten ahal dira, edo, bestela, erregistro osagarrietan (Kulturako Alorra _Descalzos k., 72-2. solairua_, Ingurumen eta Osasuneko Alorra _San Saturnino k., 2-beheko solairua_, Hiritarren Babeseko Alorra _Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua_, Hirigintza eta Etxebizitzako Alorra _Armada etorbidea, 2-5. solairua_, eta Lehendakaritzako, Gizarte Zerbitzuetako eta Emakumearen eta Hezkuntza, Gazteria eta Kiroleko alorrak _Zapateria k., 40-beheko solairua_) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan.
6._Ebatzi eta jakinarazteko epea.
Ebatzi eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa izanen da. Epea iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina hasiko da kontatzen.
Behin epe hori berariazko ebazpenik eman gabe igaro eta gero, eskatzaileak eskaera ezetsitzat jotzen ahalko du, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 17. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.
7._Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak eta argibideak.
Eskabideekin batera ondoko agiriak aurkeztu behar dira:
a) Eskaera-orria beterik, deialdi honi atxiki zaizkion ereduekin bat.
b) Eskatzaileen agiriak (Estatutuak eta IFZ) eta, halakorik balitz, haien izenean ari diren ordezkarien nortasuna egiaztatzen dutenaren NAN.
c) Beste erakunde publiko eta pribatu batzuei helburu bera lortzeko eskatutako diru-laguntzen zerrenda, halakorik balitz, ondokoak zehaztuta: eskatutako kopurua, erakundeen izena eta emandako zenbatekoa.
d) Hala badagokio, administrazio eskudunak egindako egiaztagiria, eskatzaileek zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak egunean dituztela frogatze aldera.
e) Erantzukizunpeko aitorpena (eskabide-orriari atxikia), eskatzaileek deialdi honetan galdatzen diren baldintzak betetzen dituztela frogatze aldera.
f) Erantzukizunpeko aitorpena (eskabide-orriari atxikia), Diru- laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako batek ere ez duela eskatzailea ukitzen egiaztatzeko.
g) Diru-laguntza ematerakoan ezarri ziren baldintzak eta helburuak bete direla justifikatzea, deialdi honetako 15. klausulan ezarritakoarekin bat.
h) Entitate eskatzaileak Udaletik jasotako diru-laguntzarekin jarduerak egitean sortutako defizitaren parte bat estaliko duela adierazten duen agiria.
Galdatutako agiriak Iruñeko Udalaren edo bere erakunde autonomoen eskuetan badaude, haien ordez erantzukizunpeko aitorpena aurkezten ahalko da, eta bertan adieraziko, noiz eta zein organotan edo bulegotan aurkeztu ziren edo, halakorik balitz, zeinek eman zituen edo zeinetan dauden jasota. Edozein kasutan, ezin izanen dira bost urte baino gehiago igaro, dagokien prozedura amaitu denetik.
Aurrekoan xedatutakoa alde batera utzita, Udalak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezin badute agiriren bat eskuratu, eskatzaileei eskatzen ahalko diete hura aurkezteko edo, bestela, agiria zein betekizuni dagokien eta horiek beste bide batzuk erabiliz egiaztatzeko, betiere ebazpen-proposamena egin baino lehen.
8._Eskaerak baloratzeko irizpide objektiboak.
8.1. Kirol errendimendua xede duen kirol afizionatuari diru-laguntzak emateko irizpideak:
Kirol-errendimendua xede harturik 2006/2007ko kirol denboraldian lehiaketa-jarduerak egin dituzten Iruñeko Udalerriko kirol-klubek eskatzen ahal dituzte "Kirol afizionatuarendako diru-laguntzak", ondoko ataletan zehazten diren baldintzekin bat:
A._Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak.
1. Kategoria absolutua.
2. Kirol-sustapena.
3. Instalazioen alokairua, eta sektore faseetarako edo final nazionaletarako sailkatzea.
B._Puntuazioak.
1. Kategoria absolutua.
_Nazioko 1. kategoriatik behera, nazioko maila absolutuetan ari den talde bakoitzeko, 15 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 30 puntu.
_Erkidegoen arteko kategorian edo erregional absolutuan ari den talde bakoitzeko, 10 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 20 puntu.
_Erkidegoko edo tokiko kategorian ari den talde bakoitzeko, 5 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 10 puntu.
2. Kirol-sustapena (junior, gazte edo horien baliokide, kadete eta haur kategorietako taldeak).
_Junior, gazte edo horien kategoria baliokide batean ari den talde bakoitzeko: 4 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 8 puntu.
_Kadete kategorian ari den talde bakoitzeko: 3 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 6 puntu.
_Haur kategorian ari den talde bakoitzeko: 2 puntu.
Emakumezkoen taldea bada, 4 puntu.
Banako kiroletan, kategoria bereko (absolutua, junior, gazte, kadete edo haur) hamar fitxak talde batek adina puntu ematen ditu.
Kategoria guztietan (haur kategoriatik seniorrera) taldeak dituzten klubek 10 puntuko gehigarri bat eskuratuko dute.
3. Instalazioen alokairua, eta sektore faseetarako edo final nazionaletarako sailkatzea.
_2006-2007ko denboraldian zehar instalazioak alokatu dituzten klubek alokairuak zenbat jo eta horren % 20 adinako diru-laguntza jasotzen ahalko dute gehienez ere.
Klubek gastu osoaren % 30eko diru-laguntza jasoko dute, gehienez ere, baldin eta haien talderen bat edozein kategoriatan sektore-faseetarako edo final nazionaletarako sailkatu bada, eta halako faseetan parte hartzeak joan-etorrietako eta ostatu hartzeko gastuak eragin badizkie.
C._Salbuespenak.
Diru-laguntza hauetatik kanpo geldituko dira kirol jarduerak antolatzen dituzten entitateak, baldin eta horietan kirol helburuez gain irabazi-asmorik ere badute.
D._Egiaztapenak.
Eskaerak oro xede horretarako eratu diren inprimakietan aurkeztuko dira, eta kirol bakoitzari dagokion federazioaren oniritzia jasota edukiko dute, hori ezinbesteko baldintza baita, eskaera tramitatzeko.
E._Kalifikazio sistema.
Diru-laguntzen zenbatekoa norgehiagokako araubidean xedatuko denez, behin eskaerak oro azterturik, eta instalazioen alokairuari zein sektoreko faseetan edo final nazionaletan sailkatu izanari dagozkion laguntzak alde batera utzita, gainerako kopuruari ondoko formula aplikatuko zaio:
Klub bakoitzerako diru-laguntza = puntuaren balioa x lortutako puntuazioa
8.2. Aisia xede duen kirol afizionatuari diru-laguntzak emateko irizpideak.
Iruñeko Udalerriko kirol-taldeek, elkarteek, klubek eta bestelako entitateek eskatzen ahal dituzte "Kirol afizionatuarendako diru-laguntzak", hurrengo ataletan ezarritako baldintzekin bat, baldin eta 2006/2007ko denboraldian zehar aisia xede harturik lehiaketa-jardueraren bat gauzatu badute:
A._Diru-laguntzen xede diren kontzeptuak
1. Lehian ari diren taldeen kopurua eta kategoria, adinen arabera.
2. Jardueraren iraupena.
B._Puntuazioak.
1. Lehian ari diren taldeen kopurua eta kategoria, adinen arabera.
_Gazteen talde bakoitzeko (15-20 urte) 20 puntu.
Emakumezkoen taldea bada: 40 puntu.
_Helduen talde bakoitzeko (21-50 urte) 15 puntu
Emakumezkoen taldea bada: 30 puntu.
_Nagusien talde bakoitzeko (51 urtetik gora) 25 puntu
Emakumezkoen taldea bada: 50 puntu.
Banakako kiroletan, 15 fitxek talde baten adinako balioa dute. Hiru kategorietan ari diren entitateek 10 puntuko gehigarri bat eskuratuko dute.
2. Jardueraren iraupena.
Eskuratutako puntu kopuruari faktore zuzentzaile bat ezartzen zaio, jardueraren iraupenarekin bat, ondoko eran:
_8 hilabete baino gehiago dirauten jarduerak:
-Guztizko puntuazioa x 1.
_5etik 7 hilabetera bitarte dirauten jarduerak:
-Guztizko puntuazioa x 0,8.
_2tik 4 hilabetera bitarte dirauten jarduerak:
-Guztizko puntuazioa x 0,6.
_2 hilabete bitarte dirauten jarduerak:
-Guztizko puntuazioa x 0,4.
C._Salbuespenak.
1. Diru-laguntza hauetatik kanpo geldituko dira kirol aisiako helburuez gain irabazi-asmoa ere baduten kirol jarduerak antolatzen dituzten entitateak.
Kirol modalitate guztietan zerrenda bat aurkeztu beharko dute, jardueran parte hartzen duten pertsona guztiekin, eta bertan ondokoak agertu: izen-deiturak, jaiotze data, helbidea eta telefonoa.
Diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek derrigorrean bete behar dituzte Datu pertsonalei buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 4, 5, eta 6. artikuluetan jasotako legezko prebentzioak.
_Ondoko informazioa aldez aurretik jakiteko eskubidea: fitxategia izan badela, eta zein diren datuak jasotzeko helburua eta informazioaren hartzailea (fitxategiaren arduraduna: diru-laguntza jasoko duen entitatea). Nahitaezkoa dela egindako galderei erantzunak ematea. Badagoela datu horiek eskuratu, aldatu, baliogabetu eta haien kontra egiteko eskubidea.
_Noren datuak bildu nahi eta haren baimen espresu eta agerikoa, bere datu pertsonalak jasotzeko. Adingabekoen kasuan, gurasoen edo tutoreen baimena.
Diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek bere burua behartu eta konpromisoa hartuko dute datuok ez tratatzeko edo erabiltzeko, ezta haiek kontserbatzeko ere, diru-laguntzak dituen xedeez bestekoekin, eta beste pertsonei ez jakinarazteko.
Diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek behar diren neurri tekniko eta antolamenduzkoak hartu beharko dituzte, datu horien segurtasuna bermatu eta haiek aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea ekiditeko.
Iruñeko Udalak egoki jotzen dituen segurtasunari buruzko auditoretzak oro egiten ahalko ditu, edozein unetan egin ere, egiaztatzeko diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek beren eginbeharrak eta konpromisoak betetzen dituztenez, betiere, diru-laguntzak jasoko dituzten entitateen jardutean oztopo larririk eragin gabe.
Kontuan harturik beharrezkoa dela, diruz lagundutako jarduerak egiteko, datu pertsonalak eskuratzea, eta abenduaren 13ko 15/1999 Legearen 12. artikuluan eta ekainaren 11ko Segurtasun Neurriei buruzko Erregelamendua onetsi zuen 994/1999 Errege Dekretuaren 6.ean ezarritakoarekin bat, datuak fitxategi automatizatuetan tratatzen direnean entitate jasotzaileek oinarrizko mailari dagozkion segurtasun neurriak hartu eta bermatu behar dituzte, zeinak "Galdatu beharreko segurtasun neurriak" izeneko II. eranskinean zehazten baitira.
Sekretu profesionalari dagokionez, diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek eta diru-laguntzen xede diren zereginak zuzenean beteko dituzten pertsonek isilpean gordeko dituzte jarduera egin bitartean eskuratutako informazioak oro. Informazioa, aurkeztutako eskaeran deskribatutako jarduera zein, eta horren baitan baino ez da erabiliko.
Aurrekoa beteko dela bermatzeko, diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek sekretu profesionala gordetzeko beharra zabaldu beharko dute, haien langileen artean.
Diru-laguntzak jasoko dituzten entitateek segitu behar dute sekretua eta isilpekotasuna gordetzeko betebeharrari men egiten, behin diru-laguntzaren xede den jarduera bete, amaitu eta ebatzi eta gero ere.
Diru-laguntzak jaso eta sekretua eta isilpekotasuna gordetzeko betebeharra urratzen duten entitateak erantzule izanen dira haien jardunean Iruñeko Udalari edo hirugarrenei eragiten ahal dizkien kalte eta galera ororen gainean.
D._Egiaztapenak.
Eskaerak oro xede horretarako egin diren inprimakietan aurkeztu behar dira.
E._Kalifikazio sistema.
Diru-laguntzen zenbatekoa norgehiagokako araubidean xedatuko denez, behin eskaerak oro azterturik, ondoko formula aplikatuko da:
Klub bakoitzerako diru-laguntza = puntuaren balioa x lortutako puntuazioa
8.3. Diru-laguntzak, kirol elkarteendako.
Iruñeko irabazi-asmorik gabeko eta haien instalazioen jabe diren kirol elkarteek eskatzen ahalko dituzte "Kirol afizionatuarendako diru-laguntzak", ondoko ataletan ezarritako baldintzekin bat, baldin eta Iruñeko biztanleei uzten badiete elkarteko bazkide izaten, instalazio horietaz baliatzeko.
A._Instalazioak doan lagatzea, bazkide ez direnei edo udalari
Ondoko datuak eman beharko dituzte:
1._Lagapenaren data.
2._Entitate erabiltzailea.
3._Erabiltzaileen kopurua.
4._Lagatako instalazioak.
5._Zein kiroletarako.
6._Zenbat ordu.
Lagatzeak ondoren zehaztu bezala baloratuko dira:
_Lagatako ordu guztiak zati 5 eginda, kontzeptu horri dagozkion puntuak lortuko ditugu.
_Hitzarmen bat dagoelako, lagapen hau bete beharrik ez duten elkarteek Udalari lagatako erabilera-abonuen kopurua bider 2 eginda, kontzeptu horri dagozkion puntuak lortuko ditugu.
B._Bazkide kopurua eta sarrera-kuota.
Bazkide kopuruarekin bat eta bazkide egiteko ordaindu behar den sarreraren arabera. Ondoko formula aplikatuko da:
Emaitzari ondoko koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio:
Bazkide egiteko hasierako sarrera kuota:
_3.500 euro baino gehiago: guztizko puntuazioa x 0.
_3.000-3.499 euro: guztizko puntuazioa x 0,25.
_2.500-2.999 euro: guztizko puntuazioa x 0,50.
_2.000-2.499 euro: guztizko puntuazioa x 0,75.
_1.500-1.999 euro: guztizko puntuazioa x 1.
_1.500 euro baino gutxiago: guztizko puntuazioa x 2.
Diru-laguntzen zenbatekoa norgehiagokako araubidean xedatzen denez, behin eskaerak oro azterturik, ondoko formula aplikatuko da:
Klub bakoitzerako diru-laguntza = puntuaren balioa x lortutako puntuazioa
9._Ebazpena jakinarazi edo argitaratzeko bidea.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak amaiera emanen dio administrazio-bideari, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1.992 Legearen 58 eta 59. artikuluek agindutakoarekin bat jakinaraziko zaie eskatzaileei.
Diru-laguntzak emateko ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean emanen da argitara, eta ondoko datuak zehaztuko ditu: deialdia, diru-laguntza zein aurrekontu-programari eta kredituri egotzi zaion, onuraduna, emandako diru-kopurua eta diru-laguntzaren xedea.
10._Diru-laguntzen xede diren gastuak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastutzat joko dira diru-laguntzaren xede den jarduerarekin bat datozenak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetan, eskuratze-kostua inoiz ez da izanen merkatuko balioa baino handiagoa.
Deialdi honetan ezarritako justifikazio-aldia amaitu baino lehen ordaindutako gastua hartuko da egindako gastutzat.
11._Azpikontratua.
Diru-laguntzen xede diren jarduerak ezin dira azpikontratatu, betiere Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 30. artikuluarekin bat.
12._Diru-laguntzaren xede diren jardueren finantzaketa.
Diru-laguntza hauen onuradunek konpromisoa hartzen dute, proiektuaren % 60 bitarte haien ekarpenen edo beste bide batzuen bitartez finantzatzeko.
13._Diru-laguntzen bateragarritasuna edo bateraezintasuna.
Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak dira beste administrazio, entitate edo pertsonengandik xede bererako diru-laguntzak eskuratzearekin.
Diru-laguntzen zenbatekoa ez da inola ere izanen diru-laguntzaren xedea den jardueraren kostua baino handiagoa.
14._Ordainketa.
Behin balorazio-irizpideak aplikatu eta gero, talde bakoitzari dagokion ordainketa eginen zaio, dagokion ebazpenaren bidez.
Diru-laguntzak ezin izanen zaizkie ordaindu onuradunei, horiek eguneraturik ez badituzte tributu-betebeharrak zein Gizarte Segurantzarekikoak, edo diru-itzulketa bidezkoa dela xedatu duen ebazpen batek zorduntzat jotzen baditu.
15._Justifikazioa.
Ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntza ematerakoan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzeko, fitxak atxiki beharko dira eta gastua frogatzeko kontu-ematea aurkeztu, instalazioak alokatzeari eta sektoreko faseetarako edo nazioko finaleetarako sailkatzeari dagozkion zenbatekoez bezainbatean; kontu horretan, dirua jaso duen jarduera dela-eta aitortzailearen erantzukizunaren pean egindako gastuak oro justifikatu behar dira _ez bakarrik diru-laguntzaren zenbatekoaren adinakoa_, gastuen zuzeneko egiaztagiriak aurkeztuta. Fakturak eta gainerako agiri baliokideak aurkeztu behar dira, betiere trafiko juridikoan balioa dutenak edo indar administratiboa dutenak, diru-laguntzaren xedea bete dela egiaztatze aldera.
Frogatzeko kontu-ematea ondoko agiriek osatuko dute:
a) Ebaluazio-memoria, diru-laguntzen xedea den jardueraren gainean; bertan xehetasunez aitortuko dira diru-laguntzen bidez finantzatu diren jarduerak eta haien kostua.
Memoriak gutxienez ondoko edukiak jasoko ditu:
_Programaren edo proiektuaren izena.
_Diru-laguntzaren xedea, aurkeztutako aurrekontu eta proiektuarekin bat.
_Egindako jarduketak eta proposatutako helburuen zein lortutako emaitzen deskribapena.
_Proiektua edo jarduera garatzean egindako aldaketak.
_Finantza bideak zerrendatuta: Diru-laguntzarekin finantzatu diren jardueren deskribapena, haien kostua adierazita, bai eta norbere funtsekin edo beste diru-laguntzekin finantzatu diren jarduerak ere aipatuta.
b) Egindako gastuen eta lortutako diru-sarreren zerrenda izenpetua eta ordenan zenbakitua, kontzeptuen arabera ordenaturik eta zenbatekoak guztira emanik.
c) Maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuak (uztailaren 4ko 96/2005 Foru Dekretuak aldatua) aipatzen dituen egiaztagiriak, fakturak edo horien ordezkoak eta ordainagiriak, gastua egiaztatze aldera, baita nominak, tributuak zein Gizarte Segurantzako kuotak eta, oro har, trafiko juridikoan baliodun izan edo indar administratiboa eduki eta balio frogagarria duten bestelako agiriak ere, betiere modu korrelatiboan ordenaturik eta zerrenda zenbakituan emandako ordena-zenbakiaren arabera. Agiri horien fotokopiak egin eta zerbitzu kudeatzaileak konpultsatu eta adostuko ditu, jatorrizkoak interesdunei itzuliko zaizkielarik. Agiri jatorrizkoak edo horien kopia konpultsatuak entitate onuradunak gorde beharko ditu, gutxienez, lau urtean.
Aurrekoaz gain, honako baldintza hauek bete beharko dira:
c.1. Faktura jaulkitzen duen entitatea BEZatik salbuetsirik dagoenean, organo eskudunak emandako egiaztagiria aurkeztu beharko da, kasuan kasuko salbuespena egiaztatu eta horretaz fede emateko.
c.2. Langileria gastuak soldata-kostuen gisara egiaztatzeko, beharrezkoa da ondoko agiriak aurkeztea: lan-kontratuaren kopiak, langileei dagozkien nominak, jasotzaileak sinaturik eta ordainduta daudela egiaztatuta, edo, bestela, bankuaren abonu-agiria, eta Gizarte Segurantzaren kotizazioei dagozkien ziurtagiriak.
c.3. Proiektua gauzatzeko dataz besteko bat duten fakturak onartuko dira, baldin eta organo eskudunak aldez aurretik proiektuaren aldaketaren bat baimendu badu eta aldaketa horrek proiektua gauzatzeko epeari eragiten badio.
d) Hartzekodunei ordaindu izana egiaztatzen duten ziurtagiriak. Ordaindu izana banku zordunketa bidez egiaztatu behar da, behar bezala sinatutako hartu-agiri baten bidez edo, bestela, aurkeztutako fakturak ordaindu egin direla ziurtatzen duen beste agiri bat aurkeztuz.
e) Dagokion itzulketaren ordainketa-gutuna, baldin eta aplikatu gabeko gerakinik bada edo diru-laguntzen xede izan den jardueraren kostua baino diru gehiago jaso bada, eta horiei dagozkien berandutze-korrituak.
Nolanahi ere, diru-laguntzen onuradunek balorazio txostena erantsi behar diote aurkeztutako justifikazioari, Udaleko teknikari batek izenpetua.
Halaber, kontuan harturik diru-laguntza publikoek ezin dutela inolaz ere irabazirik sorrarazi, haiekin batera jarduera edo helburu jakin batzuetarako beste diru-laguntza batzuk eskuratzeak Udalaren diru-laguntza murriztea edo horren zenbateko osoa itzuli beharra eragiten ahal du.
Diru-kopurua kobratu izanak diru-laguntzak jaso dituzten kirol taldeen kontabilitate edo erregistro liburuan agertu behar du, betiere kirol taldeok halakorik izatera behartuta badaude.
Diru-laguntza emateko aintzat hartu diren baldintzak aldatzen badira, eta, edozein kasutan, beste administrazioek, pertsonek edo entitate publiko edo pribatuek emaniko diru-laguntzak aldi berean eskuratzen badira, eta ez bada horien berri lehenago eman, diru-laguntza emateko ebazpena aldatzen ahalko da.
Onuradunek jarduera jakin bat egiteko diru-laguntzak jasoz gero, diru-laguntza horietako hainbatek edo guztiek batera egiten duten zenbatekoak ezin du inolaz ere gainditu onuradun horiek egin behar dituzten jardueren kostua, diru-laguntzen emailea Udala bera, beste edozein administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu edo edozein banako _nazional zein nazioarteko_ izanda ere. Bestela, onuradunek dagokien kopurua itzuli beharko dute, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrarekin bat.
Honako egoera hauetan zilegi izanen da hala jasotako diru-laguntzak itzularaztea, osorik edo hein batean, nola berandutze interesak galdatzea, diru-laguntzak kobratu eta hortik aitzina:
a) Diru-laguntza zertarako eman eta horren xedea betetzen ez denean.
b) Diru-laguntzak eskatutako baldintzak bete gabe eskuratzea, betiere onuradunei egozten ahal zaizkien zioak direla medio.
c) Jaso diren funtsak zertarako erabili diren justifikatzeko betebeharra bete ez izana.
d) Diru-laguntza gehiago jasotzea aldi berean, salbu horiek bateragarriak badira.
e) Onuradunek jarduerak egiteko jaso dituzten eta bateragarriak diren diru-laguntzen kostuaren mugak onuradunek egin behar dituzten jardueren kostua gainditzea. Muga hori zenbatean gainditu eta hainbeste itzuli behar dute.
f) Diru-laguntzak emateko kontuan hartu diren baldintzak aldatu edo ez betetzea.
g) Oinarri honetan aipatzen diren egiaztapenei oztopo jarri edo haiek egiten uzteari uko egin izana.
Emanen diren diru-laguntzak zenbat jo eta kopuru horren % 30 murriztuko da, onuradunek hiri-elementuetan pintadak eginez edo baimenik gabe kartel eta pankartak paratuz publizitatea egin edo sustatzen badute.
Diru-laguntza itzularazteko ebazpena organo emaileak hartuko du, behin espedientea instruitu eta gero, betiere aplikagarriak diren lege orokorrekin bat.
Itzuli beharreko kopuruak zuzenbide publikoko diru-sarreratzat hartuko dira, eta, horiek kobratzeko, diru-bilketarako indarra duten arauetan xedatutakoa aplikatuko da.
16._Jarduera funts publikoz finantzatu dela iragartzeko publizitatea.
Diru-laguntzak jasotzen dituztenak behartuta daude behar bezala iragartzera diru-laguntzaren xede diren programak, jarduerak, inbertsioak eta ekintzak Iruñeko Udalak finantzatu dituela.
17._Errekurtsoak.
Deialdi honen, oinarri hauen eta horiek betearazteko har daitezkeen administrazio-ebazpenen aurka, ondoko errekurtsoak paratzen ahalko dira, aukeran:
_Berraztertzeko errekurtsoa, administrazio-egintzaren egile den organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo, bestela, argitara eman eta biharamunetik aitzina.
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta hortik aitzina.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean. Epe hori errekurritzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuko da.
ESKABIDE-EREDUA
Andre agurgarria
Izen-deiturak ................, bizitokia ............., helbidea ....................., IFZ ............, hurrengo honen izenean ..............., izen-deiturak .................., IFZ ..........., bizitokia .................., kalea ....................., telefonoa ................., faxa ................
AZALPENA:
2006/07ko kirol-denboraldian kirol afizionatuari diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdiaren berri izan dute.
ESKAERA:
Eskaera hau kontuan hartzea. Xede hori harturik, eskatutako agiriak atxikirik doaz, haien egiazkotasuna nik ziurtatuta.
ADIERAZPENA:
_Eskatzaileak Deialdi honetan galdatzen diren baldintza guztiak betetzen ditu.
_Diru-laguntzei buruzko Ordenantza Orokorraren 10. artikuluak aipatzen dituen debeku-zioetako bakar batek ere ez du eskatzailea ukitzen.
Iruñean, 2007ko ...................ren .................(e)an.
(Sinadura)
IRUÑEKO ALKATE UDALBURUA.
I-A ERANSKINA
Kirol errendimendua 2006-2007ko denboraldia
(Klub eskatzaileak bete beharreko fitxa)
Kluba ............................ Kirol modalitatea
1._Kategoria absolutua.
(Ez sartu junior, gazte, kadete eta haurren taldeak).
Kirola banakakoa bada, fitxen kopurua adierazi.
Kategoria Gizonezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Emakumezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Kategoria Gizonezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Emakumezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Kategoria Gizonezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Emakumezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Kategoria Gizonezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Emakumezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Kategoria Gizonezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Emakumezkoen talde-kopurua Puntuazioa
Guztira
Guztira
2._Kirol-sustapena (junior, kadete, gazte eta haurren taldeak).
Kirola banakakoa bada, fitxen kopurua adierazi.
Gazte, junior edo horien ba-
liokideen talde-kop Gizonezkoak Puntuazioa
Emakumezkoak Puntuazioa
Kadeteen talde-kopurua Gizonezkoak Puntuazioa
Emakumezkoak Puntuazioa
Haurren talde-kopurua Gizonezkoak Puntuazioa
Emakumezkoak Puntuazioa
Guztira
Guztira
10 puntu gehitu, klubak kategoria guztietan talderik izanez gero.
Nafarroako ....................... Federazioaren Idazkariak ziurtatzen du ondokoa izan dela ..................... klubaren fitxa-kopurua, 2006/2007ko denboraldian:
Seniorren kategorian:
Gazteen kategorian:
Kadeteen kategorian:
Haurren kategorian:
Federazioa Kluba
(sinadura eta zigilua) (sinadura eta zigilua)
I-B ERANSKINA
Kirol aisia 2006/2007ko denboraldia
(Klub edo entitate eskatzaileak bete beharreko fitxa).
Elkartea, kluba ....................... Kirol modalitatea
1. Talde kopurua, edo jokalariena, kirola banakakoa bada
TALDEAK JOKALARIAK PUNTUAZIOA
Talde edo jokalari kopurua
Gazteen mailako gizonezk. (15etik 20 urtera)
Talde edo jokalari kopurua
Gazteen mailako emakumezk. (15etik 20 urtera)
Talde edo jokalari kopurua
Helduen mailako gizonezk. (21etik 50 urtera)
Talde edo jokalari kopurua
Helduen mailako emakumezk. (21etik 50 urtera)
Talde edo jokalari kopurua
Nagusien mailako gizonezk. (50etik gora)
Talde edo jokalari kopurua
Nagusien mailako emakumezk. (50etik gora)
2. Jardueraren iraupena.
Puntuak (A) x Faktore zuzentzailea = Puntuak
8 hilabetetik gora x 1
5-7 hilabete x 0,8
2-4 hilabete x 0,6
2 hilabete arte x 0,4
Puntuak, guztira:
I-C ERANSKINA
Kirol elkarteendako diru-laguntzak 2006/2007ko denboraldia
(Klub eskatzaileak bete beharreko fitxa).
A._Instalazioak bazkide ez direnei edo Udalari doan lagatzeagatik.
B._Bazkide kopuruarekin bat eta bazkide egiteko ordaindu behar den sarreraren arabera.
Kluba ......................... Bazkide kopurua
Sarrera-kuota, nagusiendako
Sarrera kuota, haurrendako
Sarrera-kuota Puntuak x Faktore zuzentzailea = puntu
3.500 euro baino gehiago x puntuen guztizkoa x 0 =
3.000-3.499 euro x puntuen guztizkoa x 0,25 =
2.500-2.999 euro x puntuen guztizkoa x 0,50 =
2.000-2.499 euro x puntuen guztizkoa x 0,75 =
1.500-1.999 euro x puntuen guztizkoa x 1 =
1.500 euro baino gutxiago x puntuen guztizkoa x 2 =
II. ERANSKINA
Galdatu beharreko segurtasun neurriak
OINARRIZKO MAILA
1. Ondoko puntuetan, Iruñeko Udalak Fitxategiaren arduradun diren entitateendako ezarritako kontrol-helburuak agertzen dira, Datu Pertsonalak biltzen dituzten Fitxategi Automatizatuendako Segurtasun Neurrien Erregelamenduan xedatutakoaren berme gisa (ekainaren 11ko 994/1999 Errege Dekretua); aipatu helburuak galdatu beharrekoak dira Oinarrizko Mailakotzat jotako datuetarako, eta laguntzak jasoko dituzten entitateek beren gain hartu behar dituzte, Iruñeko Udalak horretan erantzukizuna eduki eta kontratatzen den zerbitzuaren prestazioa betetzeko ematen zaizkion datuen tratamenduan.
2. Arau hauek laguntzak jasoko dituzten entitateek biltzen ahal dituzten datu pertsonalak oro ukitzen dituzte, edozein euskarri motatan bilduta ere, bai eta tratamenduaren ondorioz eskuratu eta gordailutako guztiak ere.
3. Halaber, ukitzen dituzte, baita ere, aldi baterako sortzen ahal diren fitxategiak oro, zeinak behin haiek sortzera behartu duten helburuetarako beharrezkoak izateari utzi eta ezabatuko baitira, halako moduz non ezinezko izanen baita geroago horiek berreskuratzea.
4. Komunikazio-sareen bitartez datu pertsonalak eskuratzeko galdatu beharreko segurtasun neurriek datuak tokian-tokian eskuratzeko galdatzen den adinako segurtasun maila bermatu behar dute.
5. Laguntzarik jasoko duten entitateek bere gain hartzen dute datuen segurtasuna bermatzeko hartu beharreko segurtasun neurriak, arauak eta prozedurak argitara eman eta datuen tratamenduan zuzenean edo zeharka esku-hartzen duten pertsona guztien artean zabaltzeko ardura, halako moduz non ekidinen baita datuak aldatu, galdu edo baimenik gabe tratatu edo eskuratzea. Halaber, Sekretua gorde-beharraren gaineko informazioa emanen du; izan ere, Sekretua gorde-beharra derrigorrezkoa da, legeak hala agindurik.
6. Erabilitako informazio-sistema, prozesatutako datuen ezaugarriak eta horiek biltzen dituen euskarriaren izaera nolako, hartu beharreko segurtasun neurriak halakoak. Hasieratik aitzina gerta litekeen edozein aldaketa edo eguneratzek berekin ekarriko du laguntzak jasoko dituzten entitateek hartutako segurtasun neurriak egokitzea.
7. Laguntzak jasoko dituzten entitateek bere gain hartzen dute erantzukizuna, zerbitzua eman bitartean datuen tratamenduan esku-hartzen duten pertsonek orok ezagut ditzaten hala helburuak eta haien eginkizunen norainokoa nola sortutako betebeharrak, bete behar diren arauak eta horiek ez-betetzeak dakartzan ondorioak.
8. Laguntzak jasoko dituzten entitateek Gertakariak Erregistratzeko sistema bat ezarriko dute, eta bertan ondokoak agertuko dira:
_Gertakariaren data eta ordua.
_Gertakari mota.
_Jakinarazpena egiten duenaren identifikazio-datuak.
_Gertatutakoaren ondorioak.
9. Funtzionamenduan atzemandako anomaliak edo okerrak oro berehalakoan jakinarazi beharko zaizkio Iruñeko Udalari, baldin eta haiek datu pertsonalen segurtasunean eragiten badute edo eragin badezakete.
10. Laguntzak jasoko dituzten entitateek beharrezko neurri prebentiboak edo zuzentzaileak hartuko dituzte hala gertakari hori konponduko dela bermatzeko nola datuen segurtasunaren gaineko ondorioak eta arazoak berriz gertatzeko aukera ezabatzeko edo minimizatzeko. Fitxategiaren arduradunak jasoko du hartutako neurrien nolakoaren berri, eta horrek ezesten ahalko ditu, desegoki joz gero.
11. Zerbitzua emateko tratamenduaren faseren batean parte-hartzea beharrezkoa duten pertsonek bakarrik izanen dituzte eskura datu pertsonalak, fitxategiak eta horiei lotutako baliabideak. Fitxategiaren arduradunak babestutako baliabideetara, hau da, informazio sistemaren edozein osagaitara irits daitezkeen pertsona guztien zerrenda eskatzen ahalko die laguntzak jasoko dituzten entitateei.
12. Laguntzak jasoko dituzten entitateek erabiltzaileen mapa bat izanen dute, eta bertan zehazturik izanen dute erabiltzaileetan zein irits daitekeen baliabide babestuetako zeinetara, eta sartzeko baimendutako bide mota ere. Sartzeko baimenak ezartzeko oinarri bakarra erabiltzaileari esleitutako eginkizunetatik datozen beharrak izanen dira, halako moduz non bermatuko baita datu eta baliabideetarako irismena murriztua izatea. Fitxategiaren arduradunak Tratamenduaren arduradunari horrek egindako esleipenen deskribapena eskatzen ahalko dio.
13. Laguntzak jasoko dituzten entitateek sistemetara sartzerik duten erabiltzaileak baimentzeko mekanismoak ezarriko dituzte, erabiltzailearen identitatea segurtasun osoz egiaztatzeko, identitate faltsutuak eta sarrera ez baimenduak ekidite aldera.
14. Laguntzak jasoko dituzten entitateek beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituzte, baimentzeko prozesuak seguruak direla bermatzeko. Berariazko segurtasun eta kontrol neurriak hartuko dira, erabiltzaileen pasa-hitzen kalitatea gordetzeko eta haien esleipena, hedapena eta biltegiratzea segurtasunez kontrolatzeko. Fitxategiaren arduradunak deuseztatzen ahalko ditu laguntzak jasoko dituzten entitateek hartutako segurtasun neurriak, horiek behar ez bestekoak jotzen baditu, Iruñeko Udalean ezarritako segurtasun politikaren aldean.
15. Laguntzak jasoko dituzten entitateek baliabideetara sartzeko kontrol mekanismo bat ezarriko dute, halakoa ezen erabiltzaileen sarrera baimendutako baliabideetara murriztuko baitu, betiere ezarritako baimenekin bat. Sarrera logikoaren kontrola administratzeko arduradunak identifikatuko ditu eta bakarrik horretarako izendatutako pertsonek eman, aldatu edo deuseztatu ahalko dute datu eta baliabideetarako sarrera, eta betiere, ezarritako segurtasun irizpideekin bat.
16. Datu pertsonalak dituzten euskarriak oro -hala oinarri-datuak nola diru-laguntzaren xedea den tratamendua osatzen duten prozesuetatik datozenak- inbentariatu eginen dira, eta fisikoki identifikatu, beti ondokoen berri izateko moduan:
_Haren kokapen fisikoa.
_Haren edukia.
_Biltzen duten informazioaren sensibilitate eta konfidentzialtasun maila.
17. Laguntzak jasoko dituzten entitateek beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituzte, ondokoak bermatzeko:
_Euskarriaren eta haren edukiaren babesa, betiere, haren eskuragarritasuna bermaturik.
_Kontrola, euskarrietara eta, azken buruan, horiek biltzen dituzten datuetara iristeko.
18. Fitxategiaren arduradunak eta laguntzak jasoko dituzten entitateek beharrezko segurtasun neurriak hartuta elkartrukatuko dituzte datu pertsonalak biltzen dituzten euskarriak, horien eta biltzen duten informazioaren osotasuna eta datuen konfidentzialtasuna babesteko, egin beharreko joan-etorri guztietan. Fitxategiaren arduradunak zehaztuko du, kasu orotan zehaztu ere, zein baldintzapetan eginen den lekualdaketa.
19. Laguntzak jasoko dituzten entitateen ardura da kontrolatzea haien tutoretzapean dauden euskarriak ez direla inongo kasutan tokiz aldatuko, horiek prozesatzeko edo biltegiratzeko izendatutako instalazioetatik kanpo, Fitxategiaren arduradunak horren berri izan eta horretarako baimena eman gabe.
20. Esleipendunak hartutako segurtasun neurriak, arauak eta jardute zein kontrol prozedurak oro Fitxaregiaren arduradunak erredaktatutako Segurtasun Agiriaren edukiaren araberakoak izanen dira; aipatu agirian zehaztu egiten da zer segurtasun-arautegi bete behar duten, nahitaez bete ere, edozein euskarritako norberaren datuetara eta horiek biltzen dituzten edo prozesatzen dituzten informazio sistemetara sarbidea duten pertsonek orok.
21. Laguntzak jasoko dituzten entitateek Fitxategiaren arduradunaren jarraibideen arabera bakarrik tratatuko dituzte datuak, eta arduradunak ez ditu aplikatuko edo erabiliko datuok, diru-laguntzaren xede den jardueraz besteko inongo helburutarako. Ez die beste pertsonei jakitera emanen, ezta haiek kontserbatzeko ere.
Behin jardueren prestazioa bete eta gero, datu pertsonalak deuseztatu behar dira, bai eta tratamenduaren xedea den datu pertsonalen bat biltzen duen edozein euskarri edo agiri ere. laguntzak jasoko dituzten entitateek datuak beste xede batera bideratu, horiek jakinarazi edo diru-laguntzaren xede den jardueraren hizbaketek ezarritakoaren kontra erabiltzen badituzte, tratamenduaren erantzuletzat ere joko dira, eta pertsona gisara egindako arau-hausteez erantzun beharko dute.
Iruñean, 2007ko martxoaren 9an._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0712655
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
