II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ERRIBERRI
Herrilurren desafektazioa Ebroko Ur Konfederazioaren alde lagatzeko eta kargak ezartzeko piezometroa jarri dezan. Hasierako onespena
2007ko uztailaren 27ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, legez ezarritako quoruma zuela, Erriberriko Udalak hasiera batean erabaki du herrilurren desafektazioa Ebroko Ur Konfederazioaren alde lagatzeko eta kargak ezartzeko 16. poligonoko 505. lurzatian lurrazpiko uren kantitatea eta kalitatea kontrolatzeko piezometroa jarri dezan..
Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan xedatutakoa bete dadin eta edozein herritarrek edo interesdunei egokiak iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan hilabete bateko epean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Erriberrin, 2007ko abuztuaren 8an._Ordezko alkatea, Evaristo Calzada.
Iragarkiaren kodea: L0712607