107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

DEIERRI

Urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Udalbatza honetako alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 27an eman ebazpenean, hasiera batean onetsi zuen AA0, AA1 eta AA2 unitateak urbanizatzeko proiektua, Jose María Delgado Urrak sustatua. Jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Nafarroan argitaratzen diren egunkarietan agertuta, eta Allozko Kontzejuari zein ukitutako jabeei jakinaraziko zaie. Inork ez badu epe horretan alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Deierrin, 2007ko uztailaren 27an._Alkate udalburua, Carlos Remírez de Ganuza Ros.

Iragarkiaren kodea: L0712587