II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LARRAGA
EDIKTUA
2007ko uztailaren 30eko 117/2007 Alkatetzaren ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi da Udal Planeko 12-A unitatea urbanizatzeko proiektua, Konpentsazio Batzordearen izenean José Antonio Balaguer Mendoza jaunak sustatua. Francisco Monente Zabalza arkitektoak prestatua da eta elkargo ofizialaren 2006ko abenduaren 12ko data du.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151-1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, proiektua eta hura onesteko ebazpena jendaurren egonen dira hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita. Espresuki ohartarazten da agiri tekniko hori behin betiko onesteko, aipatu Foru Legearen 152. artikuluan ezarritako ondorioez gain, proiektuan jasotzen den gisan Udalak hirigintzako aprobetxamenduaren %10 lagatu beharko duela.
Argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluko 4 eta 5-a) idatz-zatietan xedatutakoa betetzeko, jakinarazpen balioa izan dezan izan litezkeen interesdun ezezagunentzat eta _legeak dioen bezala, saiatuta ere-jakinarazi ezin izan zaienentzat.
Larragan, 2007ko uztailaren 30ean._Zinegotzi delegatua, Jesús Fernando García Elorz.
Iragarkiaren kodea: L0712539