107. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 29a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 281. lurzatiko hirigintza hitzarmena, Cooperativa de Hosteleria de Navarra Limitada enpresak eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2007ko uztailaren 30ean egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 6. poligonoko 281. lurzatiaren hirigintza hitzarmena, Cooperativa de Hostelería de Navarra Limitada enpresaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa, txosten tekniko eta juridikoko zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluari eta ondokoei jarraituz.

Noain-Elortzibarren, 2007ko abuztuaren 3an._Jarduneko alkate udalburua, Oscar Arizcuren Pola.

Iragarkiaren kodea: L0712519