II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
SAN ADRIAN
AR-2 eremuko (igerilekuen alderdiko) konpentsazio batzordearen Estatutuak. Behin betiko onespena
Gobernu Batzarrak, 2007ko uztailaren 2ko bilkuran, xedapen zatian hitzez hitz honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Behin betiko onestea San Adriango Planeamenduko Arau Subsidiarioetako AR-2 eremu homogeneoak (AR-17 exekuzio unitate bakarra; igerilekuen alderdia) mugatutako exekuzio unitateko konpen- tsazio batzordearen Estatutuen proiektua.
2. Eskritura publikoan konpentsazio batzordea osaturik, ezarritako eskakizunen betetzea kreditatu beharko dira berehalakoan, jarduketa sistemaren aldaketari dagokionez (lankidetzatik konpentsaziora), bai San Adriango Planeamenduaren Arau Subsidiarioetako aldaketa behin betiko onesten duen 2007ko apirilaren 30ko osoko bilkuran hartutako erabakian, (San Adriango Planeamenduaren arau subsidiarioetako AR-2 eremu homogeneoko (igerilekuen aldea) determinazio xehekatuak aldatzeko proiektuaren arabera. EHAEO-k ikus-onetsia da 2006ko abenduaren 7an, J. Emilio Artacho Barrasa arkitektoak prestatua), bai berau kudeatzeko instrumentuetan ere (AR-17 eremu homogeneoa, igerilekuen alderdia, birzatitzeko proiektua eta eremu bera urbanizatzeko proiektua, 2007ko maiatzaren 8an Gobernu Batzarraren erabakiaren bidez hasiera batez onetsiak).
3. Carlos Monasterio Muro alkate jauna Udalaren ordezkari izendatzea, batzordeko zuzendaritza organoan jardun dezan.
4. Erabaki hau ukitutako erregistroko jabeei banan-banan jakinaraztea. Gehienez ere hiru hilabeteko epea ematen zaie Konpentsazio Batzordea osa dezaten, eskritura publikoaren egilespenaren bidez; non guxienez honako hauek agertu beharko duten:
a) Jabeen zerrenda, eta kasua bada, enpresa urbanizatzaileena.
b) Tituluan dituzten finken zerrenda.
c) Zuzendaritza organoan karguak betetzeko izendatu diren pertsona fisikoak.
d) Eratzeko erabakia.
5. Interesdunei ohartaraztea Tokiko Gobernu Batzar honi igorri behar diotela eratzeko eskrituraren eta atxikipenen kopia baimendua.
6. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
San Adrianen, 2007ko uztailaren 5ean._Alkate udalburua, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L0711329