II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ITZA
Arau Subsidiarioetako aldaketa puntuala
Itzako Udalak, 2007ko maiatzaren 24an egindako bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arau Subsidiarioetako aldaketa puntual bat, Sara- tsateko 13.8 eta 13.9 exekuzio unitateei dagokiena, David Osinaga jaunak eta beste batzuek sustaturik.
Horrenbestez, hilabeteko epea ezarri da jendaurrean egoteko, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan xedatutakoa bete dadin.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Itzan, 2007ko ekainaren 21ean._Alkate udalburua, María Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L0711217