II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
GARRALDA
Xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Garraldako Udalak, 2007ko uztailaren 5ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2. poligonoko 129. lurzatiaren xehetasun azterlana, Angel María Loperena Rota jaunak sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onesteko igorriko da, bidezkoa bada.
Garraldan, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Alejandro Belzunce Lerindegui.
Iragarkiaren kodea: L0711209