102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

FONTELLAS

Kudeaketako hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Fontellasko Udaleko alkate udalburuak, 2007ko uztailaren 11ko Ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Udal Planeko UER13ri buruzko kudeaketako hirigintza hitzarmena, unitate horretako konpentsazio batzordeak sustatua, Udalari dagokion hirigintzako aprobetxamendua lagatzeko, legeak agindu bezala, eskudirutan ordainduta.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betikoz onetsiko da, bidezkoa bada.

Fontellasen, 2007ko uztailaren 11n._Alkatea, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L0711304