II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXARRI ARANATZ
Xehetasun azterlaneko aldaketa, 1. poligonoko 775 eta 776. lurzatietan. Hasierako onespena
Etxarrri Aranazko Udalak, 2006ko azaroaren 22an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Etxarri Aranazko 1. poligonoko 775 eta 776. lurzatietako xehetasun azterlana, San Donato, S.A.k sustatua eta Sergio Murillo Saldías arkitektoak prestatu duena.
Bertze xehetasun azterlan bat aurkeztu da eta horretan aldatzeko proposatzen da aurretik onetsitakoa, alegia, 1. poligonoko 775 eta 776. lurzatietarako Sergio Murillo Saldías arkitektoak prestatu zuena; hortaz, Alkatetza honek 2007ko uztailaren 2an erabaki du hasiera batean onestea.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.
Etxarri Aranatzen, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L0711336