II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXARRI ARANATZ
Xehetasun azterlana, UE-14ko E lurzatian. Hasierako onespena
Ikusirik 2007ko uztailaren 2ko xehetasun azterlana, UE-14 unitateko E lurzatiari dagokiona, Jamsar, S.L.k sustatua eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatu duena, hori guztia eraikin baten alboko fatxadaren tratamendua berrantolatzen duena, Alkatetza honek erabaki du delako xehetasun azterlana hasiera batean onestea.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Legearen 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesdun guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L0711333