II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXARRI ARANATZ
SR-5,2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
2007ko uztailaren 2an, SR-5,2 unitatea borondatez birzatitzeko Félix Bergera Gorritik eta José Ignacio Beltza Aldasorok sustatutako eta Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatutako proiektua ikusirik,eta Enrique Miranda García udal arkitektoak adostasun txostena eman duela ikusirik, Alkatetzak hasiera batez onetsi ditu SR-5,2 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua eta udalaren %10 eskuratzeko balorazio hitzarmena.
Orobat, erabaki zen jendaurrean uztea 20 egun naturaleko epean, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151. eta 176. artikuluei jarraikiz, eta iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
35/2002 Foru Legearen 168 artikuluan ezarritakoari jarraituz, jendaurreko epean ez bada dokumentuaren gaineko alegaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.
Etxarri Aranatzen, 2007ko uztailaren 9an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L0711330