II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ETXARRI ARANATZ
SR-5 sektoreko unitateen mugaketa. Hasierako onespena
Ikusirik Félix Bergera Gorritik eta José Ignacio Beltza Aldasorok sustatutako proiektua, Udal Planaren SR-5 sektoreko unitateak mugatzeko, Manuel Valencia Bergera arkitektoak prestatua, udal katastroko 3. poligonoko 917. eta 1085. lurzatietan SR-5,2 sortzeko helburuarekin, Alkatetzak SR-5 sektoreko unitateen mugaketa hasiera batez onetsi du.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legeko 76. artikuluan xedatua betetzeko. Interesdun guztiek ikusten ahalko dute espedientea eta horri buruzko alegazioak aurkeztu, hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.
Etxarri Aranatzen, 2007ko uztailaren 2an._Alkatea, Maider Goñi Errazkin.
Iragarkiaren kodea: L0711328