II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ANDOSILLA
Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena
Andosillako Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen, 2007ko uztailaren 4an. Hona haren testu osoa:
102/2007 Ebazpena, uztailaren 4koa, Andosillako Udaleko alkate udalburuak emana, hasiera batean onesten duena Andosillako ZA-10 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa proiektua.
Juan Enrique Sanzo Andrés jauna, Andosillako Udaleko alkate udalburua.
Ikusirik, Andosillako ZA-10 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Construcciones Ega, S.A.k sustatua.
ZA-10 eta ZA-11 unitateak batzetik ateratako lurzatiaren hirigintzako baldintzak jasotzen dituen hirigintzako hitzarmena prestatu eta hasiera batean onetsita dago, baita enpresak ZA-10 unitateko Udalaren lurzatia erosteko prezioa eta Andosillako Udalaren ZA-10 unitateko aprobetxamenduaren konpentsazioa ere, dirutan horrako hori, urbanizazio zamarik gabe.
Ikusirik Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 167.1 artikulua, borondatezko birzatiketa prozedura tramitatzeko aukera arautzen baitu, exekuzio unitate bateko lurren jabe guztiak ados daudenean.
Kontuan hartuz, Foru Lege horretako 168.b) artikuluak ezartzen duela birzatiketa proiektuen tramitazioa eta onespena 76. artikuluan xehetasun azterlanetarako ezarritakoari jarraituz eginen dela.
Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1.985 Legearen 21.1.j) artikuluak ematen didan eskumena erabiliz,
Ebatzi dut:
Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea Andosillako ZA-10 exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua, Construcciones Ega, S.A.k sustatua, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.1.a) artikuluan ezarritakoari jarraituz, Lege bereko 168.b) eta 76. artikuluek hara igortzen baitute, eta zehaztapen hauek egitea:
_Ikusirik lurzati eraikigarriaren azalera ez datorrela bat Udal Planean mugatutakoarekin, bidezko da 1. finkaren azalera benetan eraikitzekoa denari egokitzea. Beraz, ateratzen den lurzatiaren (1. finka) deskripzioa zuzendu beharko da parametro hauen arabera:
Jabea: Construcciones Ega, S.A. Esleitutako lurzatia: 1. finka. Azalera: 455,50 m². Bizitegietarako eraikigarritasuna: 926,00 m². Beste erabilera batzuetako eraikigarritasuna: 526,00 m². Etxebizitza kopurua: 9.
Jabea: Andosillako Udala. Esleitutako lurzatia: 2. finka. Azalera: 1.374,50 m². Bizitegietarako eraikigarritasuna: 0,00 m². Beste erabilera batzuetako eraikigarritasuna: 0,00 m². Etxebizitza kopurua: Bideak.
Beheko solairuan pasabide publiko bat, 3 metro zabal, utzi beharra adierazi beharko da lurzatiaren deskripzioan, oraingo bide publikoari jarraipena emateko, 33 m²-ko azaleran, guztira.
Dokumentua osatzeko, eurotan aterako da behin-behineko likidazioaren kontua.
Bigarrena._Foru Lege horretako 76. a) artikuluari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Foru Komunitateko egunkarietan iragarkiak jarrita. Interesdunek egokiak iruditzen zaizkien ohar nahiz alegazio guztiak aurkeztu ahalko dituzte epe horretan. Espedientea Andosillako Udalaren egoitzetan egonen da ikusgai, San Cosme y San Damián plaza, 1; 31261 Andosilla (Nafarroa), 11:00etatik 14:00ak arte, astelehenetik ostiralera.
Hirugarrena._Jendaurreko epean alegaziorik aurkezten ez bada, espedientea organo eskudunari helaraziko zaio, behin betiko onets dezan, gehienez ere bi hilabeteko epean, jendaurreko epea bukatzen denetik hasita, eta, era berean, onetsitzat hartuko da aipatu epean ez bada behar den ebazpena hartzen; betiere, aipatu Foru Legearen 76. artikuluak aipatu 74.3 artikulua aplikatuta.
Laugarrena._Ebazpen hau argitaratzea, ediktuen bidez, Andosillako Udaleko iragarkien oholean eta interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ebazpenaren aurka, ez baita behin betikoa administrazio bidean, ezin dela errekurtsorik jarri tramiteko egintza delako. Horrek ez du ukatzen, baina, interesdunek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztea, prozedurari bukaera emanen dion ebazpenean kontuan har daitezen; betiere, Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107.1 artikuluaren bukaeran ezarritakoari jarraituz.
Bosgarrena._Osoko Bilkurari ebazpen honen berri emanen zaio kide anitzeko organo horren hurrengo bilkuran.
Argitara ematen da, 76 a) artikuluan xedatutakoa bete dadin, hartara igortzen baitu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.1. artikuluak, eta nire eskumena erabiliz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/13985 Legearen 21.1.r artikulua dela medio.
Andosillan, 2007ko uztailaren 4an._Alkate udalburua, Juan Enrique Sanzo Andrés.
Iragarkiaren kodea: L0711200