II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO GIZARTE ZERBITZU OINARRIZKOEN MANKOMUNITATEA
Aurrekontuko 2/2006 aldaketaren espedientea, 2006ko aurrekontuko kreditu gehikuntzaren bidezkoa. Behin betiko onespena
Mankomunitatearen Batzarrak, 2007ko apirilaren 24an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen kreditu gehikuntzaren 1/2006 espedientea Udalaren 2006ko aurrekontuan, guztira, 2.498,35 euro egiten baitu.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, dagokion espedientea aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez, aipatu lege testuaren 202. artikuluan xedatuari jarraituz. Batzarrak espediente horri emandako hasierako onespenaren iragarkia 2007ko 68. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ekainaren 1ean.
Jendaurrean egoteko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraituz, behin betiko onespenaren iragarkia argitara ematen da.
GASTUAK:
Kontusaila: 1 121 2260501. Izena: kudeatze agentzia. Zenbatekoa: 2.261,05 euro.
Kontusaila: 1 611 22604. Izena: banku zerbitzuak eta gisakoak. Zenbatekoa: 164,15 euro.
Kontusaila: 1 121 22201. Izena: telefonoa. Zenbatekoa: 73,15 euro.
FINANTZAKETA:
Kendutako kreditua.
Kontusaila: 1 3111 2300201. Izena: gizarte-langileak egindako kilometroak. Zenbatekoa: 670,00 euro.
Kontusaila: 1 3111 2300202.. Izena: familia-langileek egindako kilometroak. Zenbatekoa: 530,00 euro.
Kontusaila: 1 3111 2300203. Izena: beste gastu batzuk joan-etorrietan. Zenbatekoa: 300,00 euro.
Kontusaila: 1 3111 2300204. Izena: kilometraje ber. Zenbatekoa: 90,00 euro.
Kontusaila: 1 3111 1630502. Izena: laneko arriskuei aurrea hartzea. Zenbatekoa: 490,00 euro.
Kontusaila: 1 3111 16301. Izena: langileen prestakuntza eta hobekuntza. Zenbatekoa: 418,35 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka ondoko bide hauetako bat erabil daitekeela:
A._Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B._Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
C._Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.
Altsasun, 2007ko ekainaren 28an._Mankomunitateko burua, María Carmen López Cavia.
Iragarkiaren kodea: L0711245