102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

PUIU

2007ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Behin betiko onespena

Puiuko Udalak, 2007ko maiatzaren 17an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak, hori guztia hartarako legezko quoruma bildurik zegoela.

2007ko 77. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen iragarkia, ekainaren 22an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar adina publizitate eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua ikusgai jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluaren bukaeran horretarako ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamazizorik egin gabe, behin betikoz onetsitzat jo dira aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

DIRUSARRERAK:

1. kapitulua._Zuzeneko zergak: 111.500 euro.

2. kapitulua._Zeharkako zergak: 40.000 euro.

3. kapitulua._Tasak, prezio publikoak eta bestelako dirusarrerak: 22.600 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 95.510 euro.

5. kapitulua._Ondareko dirusarrerak eta herrilurretako aprobetxamenduak: 48.600 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak besterentzea: 122.000 euro.

7. kapitulua._Transferentziak eta kapital gastuak finantzatzen dituzten bestelako dirusarrerak: 209.050 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 14.100 euro.

Dirusarrerak, guztira: 663.360 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua._Langileen ordainsariak: 111.250 euro.

2. kapitulua._Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 136.200 euro.

3. kapitulua._Finantza-gastuak: 8.530 euro.

4. kapitulua._Transferentzia arruntak: 27.880 euro.

6. kapitulua._Inbertsio errealak: 356.400 euro.

7. kapitulua._Kapital transferentziak: 3.000 euro.

9. kapitulua._Finantza-pasiboak: 20.100 euro.

Gastuak, guztira: 663.360 euro.

Argitara ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 277.1 artikuluan ezarritakoa betetzeko, eta ohartarazten da haren aurka honako errekurtso hauek paratzen ahal direla:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, aukeran, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, arlo bereko epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1.998 Legeko 8.1 artikuluak agintzen duenaren arabera.

c) Eta, aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Puiun, 2007ko uztailaren 12an._Alkate udalburua, Francisco Jesús Gil Guillén.

Iragarkiaren kodea: L0711516