II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
ITZA
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Itzako Udalak, 2007ko apirilaren 28an egin bilkuran, 2007ko plantilla organikoa onetsi zuen hasiera batean.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatutakoari jarraituz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Eritze Itzan, 2007ko maiatzaren 30ean._Alkate udalburua, Socorro Pérez Ollo.
Iragarkiaren kodea: L0711241