II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BERRIOBEITI
Izangai onartuen behin betiko zerrenda, euskara teknikari izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
Berriobeitiko Udalak, 2007ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, euskara teknikari lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zuen. Deialdi hori 2007ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 27an.
Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendaren kontrako erreklamazioak aurkezteko epea bukatu denez (zerrenda 2007ko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, uztailaren 27an), bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea, eranskinean heldu dena, epaimahaiko kideak izendatzea eta oposizioaldia hasteko eguna finkatzea.
Epaimahaiko kideak:
Epaimahaiak kide hauek izanen ditu:
_Epaimahaiburua: José María Irisarri Ollacarizqueta jauna, Udaleko alkatea.
_Ordezkoa: Juncal Galar Beorlegui, Udaleko alkateordea.
_Mahaikidea: Rosa Ramos Alfaro, Berriozarko Udaleko euskara teknikaria.
_Ordezkoa: Isidro Rikarte Lezaun, euskara teknikaria.
_Mahaikidea: Iosu Gulina del Pueyo, Berriobeitiko Udaleko zinegotzia.
_Ordezkoa: Gemma López Sagaseta, Berriobeitiko Udaleko zinegotzia.
_Mahaikidea: Mikel Arregui Pérez, Nafarroako Gobernuko Hizkuntza Politikorako Zuzendaritza Nagusiko teknikaria.
_Ordezkoa: Adoración López Jurio, Nafarroako Gobernuko Unibertsi- tateetarako eta Hizkuntza Politikorako Zuzendaritza Nagusiko Hizkuntza Ikerketarako atalburua.
_Idazkaria: Begoña Olascoaga Echarri andrea, Berriobeitiko Udaleko idazkaria.
_Ordezkoa: aurrekoa eskuordetzen duen udal idazkaria.
_Probak hasteko tokia eta eguna:
Lehenbiziko proba: 2007ko urriaren 4a, 10:00etan.
Bigarren eta hirugarren probak: 2007ko urriaren 11, 10:00etan.
Tokia: Berriobeitiko Udalaren erabilera anitzeko aretoa.
Berriobeitin, 2007ko abuztuaren 10ean._Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
ERANSKINA
Behin betiko zerrenda
GOÑI ERRAZKIN MAIDER
AGUIRRE IRIBARREN, M. JESUS
ARANGUREN JUARISTI, NEREA
AZCONA ZARAGÜETA, LUIS G.
ESQUISABEL AZANZA, ELISABETH
GELABERT GONZALEZ, JAUME
IRAOLA NAVARRO, MARISA
ITURRIOTZ LAUZIRIKA, ALAZNE
LASA ARANA, IRATXE
LOPEZ ECAY, RAUL
MAYA URROZ, AINARA
NUIN AMATRIA, LOHITZUNE
OLAIZOLA GORROTXATEGI, ITZIAR
ORTIZ ATIENZA, MIREN IOSUNE
ROYO POZUETA, UXUE
SUKUNZA RUIZ, MAIDER
ZAPATA SOLANO, MARIO
Iragarkiaren kodea: L0712579