102. ALDIZKARIA - 2007ko abuztuaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

SARTZE

Alkatearen bilkura-sarien aldaketa

Sartzeko Udalak alkatearen bilkura-sariak aldatzeko erabakia hartu zuen 2007ko uztailaren 4ko bilkuran; hona hemen:

1._Alkatearentzako, osoko bilkuretara joateagatik, kontratazio mahaietara nahiz bilkuretara Udalaren ordezkari joateagatik Osoko Bilkurak izendaturik, eta betiere beste entitate publiko baten eskutik dietarik jaso gabe: 524,71 euro, eta gehienez ere 3.672,95 euro.

2._Diru kopuru horiek gastuen kontzeptuan ordainduko dira eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergatik salbuetsirik geldituko dira, 22/1998 Foru Legearen 14. artikuluarekin bat.

3._Erabaki honek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina, atzeraeraginez izan ere.

4._Erabaki honek aldaketa dakarkio 2006ko ekainaren 27an gai honen gainean hartutakoari.

5._Tramita bedi erregelamenduaren arabera eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Sartzen, 2007ko uztailaren 7an._Jarduneko Alkate-udalburua, Juana María Induráin Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L0711392